Joan den ostiralean, abenduak 18, Maruriko Berbalagun taldeak haren lehenengo tailerra antolatu zuen, talo tailerra, hain zuzen ere. Deialdia egin genuen jakin barik zer nolako harrera izango zuen. Egia da, arrakastatsua izatea espero genuela, baina gure aurreikuspenak sobera gainditu genituen. Orotara 18 lagun bildu ginen Kultur Etxean, eta zein ondo pasatu genuen.
Begotxu gure talo-maistra izan zen eta benetan, berarekin prozedurak erreza zirudien. Haren azalpenak jarraituz lehenengoa agian ez hain ondo, baina bigarren taloa ederto atera zitzaigun. Izan ere, aparteko aukerak baziren han, txorizo, txokolate, baita gaztaia ere dastatzeko parada baikeneukan
Umeak zein nagusiak guztiak joz eta zabalduz ibili ginen, eta ziur gaude talo-egile aditu bilakatu garela.
Adina ez zen aitzakia, eta guztiok izan genuen/genituen gurea. Han inor ez zen talo barik geratu.
Gero oreak plantxara pasatu genituen,
A, ze usaina!!!! Ze plazerra!!!
Galdera bakar-bakarra zegoen han, honako hau zen; nola dakizu buelta eman behar diozula?
Hala ere, hemen ez dizuegu erantzunik emango, hurrengoan guregana etortzeko. Hurrengo argazkietan ikusiko duzuen bezala, merezi izango du.
Ez dut sarrera hau amaituko
Jatabe Nekazal Kultur Elkarteari eskerrak eman gabe. Haiek taloak egiteko erabili genuen txakinarto irinaren ekoizleak dira, eta ze ona, benetan!!!. Baina, horrez gain, hogei bat irin-poltsa oparitu zizkiguten, parte hartzaileen artean banatzeko eta bakoitzak etxean taloak egiten jarrai zezan.
Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!!!