Dena delakoan, han bildu ginen 18 lagun ikasteko prest.
.
Lehenengo errezeta ondo irakurri genuen, baita konprenitu ere. Zorrotzak izan ginen segurtasunarekin, dena kontrolpean izan nahi genuelako. Sosa kontu handiz ibili beharreko produktua baita.
Prozesu osoa azaldu zen, eta nola egin ikusi bitartean, apunteak hartzeko aukera ere izan genuen.
Gure "maistrak" guztia zeukan apainduta, eta araoa balitz bezala, prestaketa hasi zen. Jira eta bira, horrela genbiltzan, osagaiak ongi nahas zitezen.
Akabuan guztiok gure xaboia izan genuen, beno egia esan oraindik gogortu behar dira. Egundoko esperientzia izan zen, era horretan, han bildu ginen guztiok beste topaketa bat egin beharko genuela adostu genuen.
Eskerrik asko Olatz, egindako ahaleginagatik. Eskerrik asko guztioi etortzearren.