Sagardotegien denboraldiari hasiera eman diogu, eta ze ona gure sagardoa!!!. Oraindik dastatu ez baduzu, bada hona hemen natorkizue gure azken proposamenarekin, hau da, Aramaioko Iturregi Sagardotegira joatea. Han bertan, sagardo gozoa edango dugu, giro alaian eta euskalduna.
Txorrierriko Berbalagunak antolatua,Uribe Butroeko Berbalagunen laguntzaz.
eguna: martxoak 16, larunbata
ordua: 10:00etan
tokia: Derioko bus geltokian
Prezioa: 38 euro, bidaia eta bazkaria, biak barne.
Izena eman beharko da.
2019/02/28
2019/02/26
Buruko masajearen esperientzia
Aurpegi hauek dena esaten dute, hau da, zorointsuak eta lasai asko direla. Eta nork lortu du mirari hori? Bakioko Berbalagunak antolatu duen masaje tailerrak.
Hamaika lagun bildu ginen Bakioko Kultur Etxean, eta han, Xabi Pajaresek eskola magistrala eskaini zigun. Hori dela eta, hari esker hemendik aurrera jakin badakigu estresaren kontra buruko masajea hartu beharko dugula, mamu guztiak aldentzeko eta pozik bizi ahal izateko.
Eskerrik asko etorri zaretenoi eta eskerrik asko Xabi Pajaresi.
Basatoste martxa
Berbalagun eta Sasiarte Mendi Taldearen eskutik Basatoste martxa egingo dugu datorren martxoaren 3an. Bakioko maite dituzun bazter horiek bisitatuko ditugu giro alaian, osasuntsu eta euskalduna.
Zatoz guregana eta ospatu basatostea beste era batean.
Zatoz guregana eta ospatu basatostea beste era batean.
2019/02/13
Aratuste tostadak
Ihauteriak heltzear daude. Hori dela eta, ondo ospatu nahi baduzu etorri guregana, Gatikako Berbalagunak aratuste tostada tailerra eskaintzen dizu.
eguna: otsailak 26, asteartea
ordua: 18:00etatik - 20:00etara
tokia: Urondo txokoa
Goza dezagun gure ohiturekin.
eguna: otsailak 26, asteartea
ordua: 18:00etatik - 20:00etara
tokia: Urondo txokoa
Goza dezagun gure ohiturekin.
2019/02/04
Buruko masajea, Bakion
Xabier Pajares gure erlajaxio entrenatzaile bilakatu da, izan ere, hari esker hobeto gabiltza bizitza estresagarri honetan. Hori dela eta, Bakioko Berbalagunak buruko masaje tailerra eskainiko dizu. Hau bai, aukera paregabea.
Lasai-lasai bizi gaitezen, kanpora gure buruhausteak.
eguna: otsailak 20, asteazkena
ordua: 18:30etik - 20:30era
tokia: Kultur etxeko gela handia
Berbalagun osasuntsuak, euskaldun alaitsuak.
Lasai-lasai bizi gaitezen, kanpora gure buruhausteak.
eguna: otsailak 20, asteazkena
ordua: 18:30etik - 20:30era
tokia: Kultur etxeko gela handia
Berbalagun osasuntsuak, euskaldun alaitsuak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)