2021/05/27

Euskal sua, Gatikan!!!

Sua euskal mitologiaren zati garrantzitsuenetariko bat da eta horrek lotura handia du udako solstizioarekin. Hori dela eta, joan den asteartean, maiatzak 25, Gatikako Berbalagun taldeak Euskal suari eta Udaburuari buruzko hitzaldia antolatu zuen, agian, hurrengo solstizioan, ekainekoan, egingo ditugun ohikuneak berpizteko eta berreskuratzeko.

Istorioak eta ohiturak entzuteko irrikitan geunden lehenengo mementutik. Hala da, luxuzko hizlaria geneukan, hau da, Aritza Bergara, euskal idazlea, musikaria eta ikertzailea, komunikatzaile trebea eta jakintsua. Hasi hasieratik haren berbekin harrapatu gintuen, eta horrela amaitu genuen, liluratuta.

 Euskal mitologian agertzen diren ia pertsonaia guztiak azaldu ziren han, Akerbeltz, Mari, sorginak, besteak beste eta hainbat erritoak paganoak, kristauak....


 Horrela pasatu genuen pare bat ordu, izan ere, aitortu behar dugu biziki ikasi genuela han bildu ginen guztiok, orotara 15 lagun. Hala, atsotitzak dioen bezala "Sasi guztien gainetik" benetan eta beti bezala plazer handia izan zen zuekin astearteko arratsaldea partekatzea.

            Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!   

2021/05/19

Lehen sorospen tailerra, Bakion!!

Inork ez du ezbaian jarriko lehen sorospenen garrantzia. Hala ere, badakigu nola eman laguntza goiztiarrena ezbehar baten biktimari? Ezetz uste baduzu, baina jakin nahian bazaude, GAUR ZORTZI Bakioko Berbalagun ekimenak aukera paregabea emango dizu hurrengo ekintza honetan. Hau da, Mungialdeko Gurutze Gorriak azalduko digu nola egin aurre larrialdi bati eta zer egin kasu bakoitzean.

NOIZ: Maiatzaren 26an

NON: Txakolingunean

ORDUA: 18:00 - 19:30

Izena aldez aurretik eman beharko da, hori dela eta, bidali whatsappeko mezua sakelako telefono honetara 688 87 54 81.

     Zatoz eta bizi euskaraz!!!
    Birusak ez gaitu mututuko!!!
    Euskaraz seguru!!!! 

2021/05/18

Solstizioari buruzko hitzaldia, Gatikan!!

Euskaldunak eta sua, sua eta euskaldunak?

 
Oso garai zaharretik euskaldunok sua gurtu dugu eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan.  
Hori dela eta,  ARITZA BERGARAK, euskal idazleak, udako solstizioari buruzko xehetasun guztiak emango dizkigu.

NOIZ: Maiatzaren 25ean

NOIZ: Gaztetxokoan

ORDUA: 18.00 - 19:30

Izena aldez aurretik eman beharko da, hori dela eta, bidali whatsappeko mezua sakelako telefono honetara 688 87 54 81.


       Gorde eguna eta ezagutu gure ohiturak!!
      Euskaraz  bizi!!!
      Birusak ez gaitu mututuko!!!
      Euskaraz seguru!!!!  

2021/05/11

Udan ere euskaraz Uribe Butroen!!!

Kaixo, Lagun!!!

Dagoeneko zabalik dago udako mintzataldeetan apuntatzeko epea.

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.
...eta guztia DOHAINIK  

Izena emateko azken eguna: ekainak 11

OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu. 

           Zatoz guregana!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!   

2021/05/10

Asebetetze inkesta


Kaixo, lagun!

2020-2021eko ikasturtean izena eman duzu gure mintzapraktika programan. Orain zure iritzia ezagutu nahiko genuke, hartu 2 minutu inkesta laburra erantzuteko. Hurrengo esteka zabaldu eta erantzun lasai

BERBALAGUN inkesta

Erantzuten duzuenon artean 20 opari kutxa zozketatuko ditugu. 🎁🎁
 

Eskerrik asko. 😊

           Zatoz guregana!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!    


 

2021/05/07

Maruri-Jatabeko ondareak

 

Arratsalde hozkirri batekin esan genion agur apirilari, hilak 30, baina guk inoiz ez diogu hotzari beldur izan/izaten/izango, beraz, euritsu arratsalde horretan, Berbalagunok Maruri-Jatabe herria ezagutzeko jokoa egin genuen.

MooveGo plataforma deskargatu eta gero ezagutu genuen Basajai eta hasi ginen jolasten.

 

Ez dizuegu pista askorik emango, SPOILERrik maite ez dugulako eta guk baino puntu gehiago irabaziko dituzuelako.

Baina jakin dezazuen, denetarik jakin beharko duzue guk irabazteko ;-), hau da, bertoko hizkuntza, bertoko ohiturak, bertoko etnografia, bertoko artelanak... horiek guztiak menperatuta izan beharko dituzue. Bien bitartean, esan behar dugu oso ondo pasatu genuela eta buelta ederra eman genuela herritik Basajairekin, gure txaparekin soinean.

Eta ez ahaztu maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!



Gazta gozo-gozoa, guk egindakoa, Bakion!!!

Apirila joan da eta berarekin batera hilabete horretan egin ditugun tailerrak eta ekintzak. Bakiori dagokio, apirilaren 28an, Gazta tailerra antolatu genuen, bertoko Amets Ladislaorekin.

Arratsalde ederra pasa genuen Txakolingunean, orotara 23 lagun bildu ginen eta benetan asko ikasi genuen, bai gazta egiteko prozesuari buruz bai kontsumoari buruz.

Biziki ondo ezagutzen ditu Ametsek lehen sektorea eta haren arazoak, izan ere, Bizkaigane elkarteko kidea da, baita enhe sindikatukoa ere. Hori dela eta, gazta egiteaz gain, sektorearen onurak zabaldu zituen eta benetan konbetzitu gintuen. Edo agian konbentzituta geunden, eta berak berpiztu zituen gure aukeratzeko ahalmenak.

Dena dela, asko ikasi genuen, izan ere,  hurrengo bideoan ikusiko duzue nola gatzatu genuen esnea.


Guztiok parte hartu genuen, eta zer nolako sentsazioak esnea gazta bihurtzen ari zela ikustean!!!
Ia ia eginda zegoen eta pinta ederra zuen!!!
Zozketa egin behar genuen, pote gutxi eraman genituelako, eta hurrengo azgazkian irabazle batzuk ikusgai izango duzue.

Eskerrik asko, Amets!!! Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!! Beti bezala, plazer handia izan zen, zuekin arratsaldea partekatzea!!!

Eta ez ahaztu maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!