2021/01/26

Bertan behera ez, atzeratuta!!!

Izurritea dela eta, aste honetan geneuzkan bi ekimen, hau da, Etiketa nutrizionalaren tailerra, Bakion, eta Talo tailerra, Maruri-Jataben, atzeratzea erabaki dugu. 

Ez da "agur" bat izango, baina, mementuz "gero arte" esango diegu bi ekimen horiei.

Animo eta eutsi goiari lagunok!!!!

Euskaraz seguru!!! Birusak ez gaitu mututuko!!!!!

2021/01/21

Talo tailerra, MARURI-JATABEN

Joan den abenduan talo tailerra egin genuen Maruri-Jataben, hain arrakastatsua izan zen, bigarren saioa egitea adostu genuen. Hori dela eta, datorren urtarrilaren 29an bertoko Berbalagun taldeak talo tailerra eskainiko du herriari.

Hor dela eta, euskal taloak egiten ikasi nahi duzu?
Horrela bada, ez GALDU HURRENGO AUKERA. Ondo pasatu nahi baduzu eta gure ohiturak ezagutu nahi badituzu, etorri guregana.

Plazak mugatuak izango dira, beraz, IZENA aldez aurretik  EMAN behar duzu  BIDALI WHATSAPP-a 688 87 54 81 telefonora.


Zatoz eta bizi euskaraz!!!! Euskaraz seguru!!!

Birusak ez gaitu mututuko!!!!

2021/01/19

Etiketa nutrizionalaren tailerra, BAKION

Inoiz galdetu diozu zure buruari zenbat azukre daraman lata bat tomatek? Eta zergatik?


Horrela bada, ez galdu hurrengo aukera, hau da, Bakioko Berbalagun taldeak antolatu duen Etiketa Nutrizionalaren tailerra, datorren URTARRILAREN 27an izango da. ON EKINeko adituek azalduko digute nola irakurri etiketak eta non jarri arreta.

NON: Txakolingunean

NOIZ: Urtarrilaren 27an

ORDUA: 18:00etan


Zatoz eta bizi euskaraz!! Euskaraz seguru!!!!!

Birusak ez gaitu mututuko!!!!

Sari banaketa: lehenengo saridunak dira.................

Gabonak joan ziren, eta Uribe-Butroeko berbalagunak martxan jarri dira dagoeneko. Izan ere, joan den astean gogotsu elkartu ziren. Horrez gain, berbalagunen artean zozketa egin zen eta hurrengo argazkietan ikusiko duzue nortzuk izan ziren irabazleak. Etorri guregana, agian hurrengoa zu izango zara.

Gatikan, Jabik irabazi zuen prestatutako "otzara"

 Bakioko Patriciak, Deunek eta Estherrek irabazi zuten.

Maruri-Jatabe, Begotxu izan zen irabazlea.

Horiez guztiez gain, Euskal Herriko partaide guztien artean Praktikatu zerbitzuak hilero zozketa egiten du eta urtarrilean Gatikako Miren izan zen irabazlea eta etxean jaso zuen "kutxa" ederra.

Zorionak guztioi!!!  Gozatu euskaraz, gozatu gurekin!!!

Euskaraz seguru!!!! Birusak ez gaitu mututuko!!!!

2021/01/15

Euskaraz seguru!!!!!

Gure mintzapraktika taldeetan segurtasun neurri guztiak betetzen ditugu, espazio seguruetan, talde txikietan... Online aukera ere baduzu. 


Parte hartzea dohainik da, eta gainera, hainbat abantaila daude: sariak, deskontuak...

Gurekin euskaraz seguru!
EMAN IZENA

Horrez gain, gogoratu parte hartzearren eta berbalagun izatearren hainbat abantaila daukazula.

Etorri guregana eta gozatu euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!! Birurak ez gaitu mututuko!!!!!

2021/01/14

Korrika!!!!!!

Aurten ez dugu KORRIKArik egingo, hala ere, euskara maite dugunok KORRIKA buruan eta bihotzean izango dugu. Hori dela eta, izurrite urte honetan, KORRIKAren katilua izango dugu eskura, kafesnea, tea, ura edo zuk nahi duzuna edateko. Alde batean, kikara bakoitzak Maialen Lujanbioren hitzak dakartza, bestean Remigio Mendibururen lekukoaren irudia, eta bakarrik 5 euroren truke. 

Ederrak dira gero!!!

Harrapatu aukera!!! Elkartasuna biderkatuko dugu!!!!!

 

2021/01/08

Urte berriari aurpegirik onena!!!!

Urte berria etorri zaigu, eta inork ez daki nola izan den, edo, agian bai.

Dena dela, ondo etorri 2021!!!  Eta urteari aurpegirik ederrena jartzeko zozketa bat egingo dugu. Talde bakoitzeko kide guztiek aukera bera izango dute, eta sariak  urteko lehenengo bileran banatuko dira.

Gogorarazten dizuet non eta noiz biltzen garen:

Bakio a: asteazkenean, 19:00etan, Kiroldegian.

Bakio b: asteazkenean, 19:00etan, Kiroldegian.

Bakio c: ostiralean, goizeko 11:00etan, Kiroldegian.

Gatika: asteartean, 18:00etan, Guretxokoan. 

Maruri-Jatabe, ostiralean, 18:00etan, Kulturetxean.

Interesatzen bazaizu, jarri harremanetan gurekin, lekua egingo dizugu.

Etorri eta gozatu euskaraz!!!!!

Birusak ez gaitu mututuko!!!!