2021/06/08

Maiatzeko irabazleak: Karmele eta Karmele!!!!

Maruriko Karmele Uribarri maiatzeko opari-kutxa baten irabazlea izan da, eta zer poza hartu duen gure Karmelek sariduna izan zela jakitean!!!

Izan ere, ez da erraza izaten, Praktikatu zerbitzuak Euskal Herriko Berbalagun/Mintzalagun partaide guztien artean egiten du zozketa eta bera izan da kutxa eder hori etxean jaso duen bat (Baina ez dira asko izan/izaten, ez pentsa).

 A ze mauka!! Zorionak eta gozatu!!!  Hurrengoa zu izan zaitezke!!!!

Portzierto, Maruriko Karmele ez da izan Uribe Butroeko Karmele bakarra irabazlea izan dena, izan ere, Bakioko Karmele Uriartek beste opari-kutxa bat irabazi du urteko asebetetze-inkesta egiteagatik eta haren testigantza partekatzeagatik. Zuri ere gure zorionik beroenak!!!!

Hurrengo urtean badakizue bete inkesta eta agian zu izango zara irabazlea!!!!!!

Bizi euskaraz!!!!  

Gozatu gurekin!!!

Euskaraz seguru!!!! 

Birusak ez gaitu mututuko!!!!

2021/06/02

Lehen sorospenak, Bakion!!!

Zein garrantzia daukaten lehen sorospenek!!! Egia esan, istripu edo ezbehar baten aurrean lehen laguntza funtzezkoa dela aldez aurretik bagenekien, baina, benetan, horrela ikusi eta ikasi genuen Bakioko Berbalagun taldeak antolatu zuen lehen sorospen tailerrean. Mungialdeko Gurutze Gorriari esker egin genuen ekintza osagarri hori, joan den maiatzaren 26an.  Orotara 17 lagun izan ginen Txakolingunean eta ateratzean seguruago sentitu genuen gure burua. Izan ere, ez dugu ezustekorik bizi nahi, hala ere, prest gaude laguntzeko eta gainera maisuki irakatsitakoak izan gara.

Tailerrak gaixoaren edo istripua izan duenaren mina edo ondoeza arintzeko  aholku baliagarriak erabiltzeko eskaintzea zuen helburu, hori bai, medikua  edo anbulantzia etorri baino lehen. Horiek horrela eta lana arintzeko tailerra hiru ataletan antolatu zuten Gurutze Gorriako boluntarioek.

Lehenengo atalean nola Garbitu, Desinfektatu eta Sendotu, GDS, zauriak ikasi genuen.  Gure egunerokoan zauriak, odoljarioak, kolpeak... ohikoak dira eta askotan ez dakigu arazo horiei nola aurre egin. Horrez gain, gure botika kutxak izan behar dituen produktuak zerrendatu genituen. Izan ere, mito batzuk bertan behera geratu ziren, behingoz, adibidez, alkoholik ez dugula erabili behar, besteak beste.

 

Bigarren atalean zer nolako zaintza edo lehen laguntza eman beharko diogu istripua izandako pertsona bati, konorte barik dagoenean edo itotzear dagoenean. Zein inportantea den ikasitakoa!!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta hirugarren atalean ikasi genuen nola egin masaje kardiobaskularra eta nola erabili desfibriladorea, eskura izango bagenu, noski.

 

Errefortzu klaseak izan beharko ditugu eguneratua ahal izateko, hala ere, sekulako interesgarria izan zen egindako tailerra. Honekin batera, ikasturteko Bakioko programaren ekintza osagarriei agur esango diegu, alabaina, gogoratu Berbalagun ekimenak ez duela etenik eta udan ere martxan jarraituko duela.

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!