2020/04/30

Topaketa birtuala, gaur azken eguna apuntatzeko

Bristol, Yokohama, Soraluze, Alkoi, Montevideo, Zarrakaztelu, Mutriku, Jugo, Erandio, Mosku, Zestoa, Balmaseda, Astigarraga, Tafalla, Helsinki, Laudio, Sopela, Terrassa... Leku askotatik ari zaigu jendea animatzen.  Ez lagunok, EUSKARAK EZ DU MUGARIK! TOPAKETA BIRTUALA 😊
GAUR, apirilak 30, da izena emateko azken eguna.
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/04/29

Gurasolagun tailerra XXXVI

Egia da udaberri bete-betean gaudela eta, dagoeneko, negua urrun geratzen zaigula. Hala ere, urtaro hark irudi politak sortzen ditu, haien artean gaur Koldok irakatsiko diguna, honako hau da, ELUR-MALUTA. Gaurko proposamena  zure irudimenaren menpe geratuko da. Horrez gain, egiten ikasi eta gero, Maite Losadaren elur-malutak abestia entzuteko aukera izango duzue.
Aurrera bideoa.
Nola ez, lehenengo elur-malutak Gatikatik etorri dira, Gexanek egindakoak, eta benetan ederrak dira. Zorionak, bikainak dira gero!!!
Zein da zuen irudirik gogokoena? Baduzue? Koldok egitea nahi duzue? Eskatu eta berak egiten lagunduko dizue. Gure helbide elektronikoa hurrengoa da: uribebutroeberba@gmail.com. 
Animo, lortuko dugu.

2020/04/28

Gurasolagun tailerra XXXV

Barre egin genuen gaurko saioa grabatu genuenean, eta ziur gaude zuek ere barre egingo duzuela. Ez galdu aukera, gaur Koldok atzaparrak egiten irakatsiko dizue. Horrez gain, gure bloga ez dizu bakarrik origami ikasteko aukera ematen, euskal musika ere ezagutuko duzue, gaurkoan disfrutatu  Kasernarat-en atzaparrak abestiarekin. Merezi du entzutea.
Sartu bideo. 
Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek atzaparrak azkar egin zituen, hurrengoan mozorroak egin beharko ditugu kalera ateratzeko.
Eta zuek atzaparrak edo bestelako irudiak egiten baldin badituzue bidali uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikora. 
Oso egun zoriontsua izan!!!!!

2020/04/27

Berbalagun taldea Egunean Behin?




  • Zer da “egunean behin”?

Mugikorrerako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Jolasean badira mundu mailako galderak, baina galdera geografiko eta kulturalak Euskal Herrikoak dira: euskarazko liburu eta idazleak, Euskal Herriko geografia, euskal kazetari eta kirolarien inguruko galderak, euskarari lotutako hainbat galdera, eta abar.

  • Zergatik hartuko dugu Berbalagunok lehiaketan parte?

Une honetan ez dago euskarazko lehiaketarik euskarazko telebistan. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu dute Egunean Behin. Gure asmoa berbalagunei geure hizkuntzan jokatzeko eta gozatzeko aukera berri bat eskaintzea da.
  • Sariak egongo dira?

Hainbat sari mota jadanik prest dauzkagu. Baina sarietan onena, aisialdian euskaraz ondo pasatzea.

  • Nola parte har dezaket?

Durangaldeko Berbalagunok geure taldea sortu dugu, eskualdeko Berbalagunek talde bezala parte har dezaten.

Aplikazioa deskargatu ondoren, Uribe Butroeko Berbalagunen “egunean behin” taldera gehitzeko, 64C746 erabili beharko da. Edo bidali whatsappa taldean sartzeko eskatuz telefono honetara: 688 875 481.

Berbalagun guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu taldean sartu eta lehiaketan parte hartzeko. Ondo pasatzeaz gain, ikasi ere egingo dugu.

2020/04/26

Gurasolagun tailerra XXXIV

Gaur ezin dizuet ezer aurreratu, Koldok esan dit sorpresa izango dela, beraz, horrek bai mututu nauela. Dena den, Benito Lertxundiren Mayi abestiarekin agian pista bat emango dizuet.
Aurrera bideoa.
Gure basoa aurrera doa, eta Gexanek egin duenak adar ederrak  ditu. Zorionak, aupa Gatika, azkarrak zarete!!!
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Eskerrik asko bestaldean zaudeten guztioi. Gainera, gaur oso pozik gaude ordu bat aterako garelako. Ondoooooooooo!!!!!!

2020/04/25

Gurasolagun origami tailerra XXXIII

Larunbata da, eta egun ederra espero dugu, gainera, bihartik aurrera, etxetik ateratzeko baimena dugu, beraz, pozik gaude. Pisuan bizi garenok kaleen beharra baikaude. Hori dela eta, Koldok irudi eramangarria prestatuko digu kalera eramateko eta jolasteko. Gaur PIKATXU pertsonaia egingo digu.
Aurrera bideo.
Egia esan, Koldoren irudiari falta zitzaion benetako aurpegia, baina, hona etorri da Gatikako Gurasolagun taldeko Gexan, eta horrek begiak, koloreak eta papoak jarri dizkio behar diren lekuetan. Eskerrik asko Gexan, benetan ze polita geratu zaizun!!!!!
Eta zuek, oraindik origamirik gabe bizi zarete? Animatu, mundu berria eta magikoa ezagutuko duzue; izan ere, zuen irudimena ez da etxean geratuko.
Eman egurra, edo hobeto eman papera.....

2020/04/24

Topaketa birtuala: maiatzak 3

Birusak ez gaitu mututuko, berrogeialdiak ez gaitu mututuko. Hori dela eta,
PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg

Euskara praktikatu nahi baduzu, euskara maite baduzu, euskararekiko harremana sendotu nahi baduzu, eman izena. Ederra izango da!!!!!!

Gurasolagun origami tailerra XXXII

Kaixo kuadilla. Ez diguzue faltarik jarri, ezta? Aste Santutik bueltan oso lanpetuta ibili baikara. Baina ez zaitugu utziko eta gure origami tailerrarekin jarraituko dugula ziurtatzen dizuegu. Gaur Koldok ITSAS TXAKURRAREN irudia egingo dizue.
Sartu bideoa.
Ezin zen bestela izan, hau da, Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanek lehenengo itsas txakurra bidali digu. Eskerrik asko, Gexan. Ederra da gero!!
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, hona hemen gure posta elektronikoa: uribebutroeberba@gmail.com.
Animo, denon artean lortuko dugu. Eutsi goiari.

2020/04/22

Euskaraldia: Ohiturak aldatzen

Euskaraldia gertu dugu eta berrogeialdiak balioko du gure ohituak aldatzeko.
Nola? Ikusi bideoa.
Berbalagunok Euskaraldiarekin.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/21

Gurasolagun origami tailerra XXXI

Gaur joan eta etorri egingo dugu Koldoren proposamenarekin. Izan ere, BOOMERANG da Koldok egingo digun irudia.
Saaaaaartu bideo.
Gure proposamena Gatikara heldu zen, eta handik guregana bueltatu zen Gexanek egindako lanarekin. Zorionak makina!!!!
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Eskerrik asko bestaldean zaudeten guztioi, eguzkia atera arte, gu etxean ederto batean gaude.

2020/04/20

Gurasolagun origami tailerra XXX

Atzo esan genizuen gaurko tailerrean aberats bilakatuko zinetela, ezta? Bada, horrela izango da, pena da gure DIAMANTEAK paperezkoa izatea. Izan ere, Koldok irakatsiko digun diamantearekin gure altxor kutxa beterik legoke, baina tira, guk amesten jarraituko dugu, bien bitartean, Aria taldearen Diamanteak abestia entzungo dugu.
Sartu bideoa.
Norena da esku hori? Baietz asmatu, Gatikako Gurasolaguneko Gexanena da. Gatikakoa ezin azkarragoa izan da, eta ziztu bizian bidali digu haren diamantearen irudia. Hurrengo tailerra zuk eman beharko duzu, animatuko zara?
Eta zuek?, animatuko zarete origami tailer honetan parte hartzera? Benetan asko ikasten dela, izan ere, gaur eskola martxan jarri da berriro, eta ekimen honekin mate, geometria eta horrelakoak ikusiko eta ikasiko ditugu.
Zer edo zer eskatu edo partekatu nahi baduzu idatzi uribebutroeberba@gmail.com helbidera.
Ondo izan!!!!

2020/04/19

Gurasolagun origami tailerra XXIX

Abenturazalea da Koldo, zuek horrelakoak bazarete, gaur haren irudiarekin sekulako abenturak bizi izango dituzue, izan ere, Koldok izar ninja egiten irakatsiko digu. Soinu banda nik jarriko dut. Sakatu esteka Ninjaren abenturak
Aurrera bideo.
Zorionak Gexan, blogaren jarraitzailerik nagusienetarikoa zara zu. Eskerrik asko hor egoteagatik.
Eta zuek non zaudete? ez zarete animatuko?
Bihar aberats bihurtuko zarete gurekin ,-)

2020/04/18

Gurasolagun origami tailerra XXVIII

Etxean egon arren, une dibertigarriak bizi izaten ari gara. Gaur Koldok proposatzen digun irudiarekin ziur nago horrelako mementoak bizi izango ditugula, izan ere, umorea ez da inoiz faltako gure bizitzan. Koldok irakatsiko dizkigun BETAURREKOAK magikoak baitira, edo agian KAU KORI KURAren abestiak esan bezala ispilu betaurrekoak dira, batek daki!!
Sartu bideo.
Gatikatik etorri da lehenengo irudia,Gexanek egindakoa, eta gora eta behera jolasten dabilela gaude.
Aupa ekipo, eta gogoratu gero eta gutxiago falta dela, bien bitartean, praktikatu eta gozatu gurekin.
Bihar arte, Bonaparte.

2020/04/17

Gurasolagun origami tailerra XXVII

Udaberrian gure gaurko protagonista edozein lekutan aurki dezakegu, izan ere,  hain dira ederrak, ezen liluratuta gauden. Orain kanpora joan ezin garenez, Koldok TXIMELETA etxera ekarriko digu. Egin eta gero jolastu Tximeleta mendian abestiarekin.
Aurrera bideo.
Gatikako Gurasolagun taldekideek aurrelariak dira, Gexan batez ere. Hona hemen egindakoa. Guk gureari zotza bat jarri diogu, eta loreen artean jarri dugu.


Eta zuek zer? bidaliko diguzue zuena? Gurekin harremanetan jartzeko uribebutroeberba@gmail.com.

2020/04/16

Gurasolagun origami tailerra XXVI

Oihanean ez dira bakarrik animalia handiak bizi, aitzitik, badira txikiak direnak. Hori dela eta, gaur Koldok BARRASKILOA egiten irakatsiko digu, erreza da bai, baina adi egon buztana eta burua egitean.  Zure Mukitsu lagun berriarekin jolasteko beste abesti bat prestatu dugu, hemen gure pailazorik gogokoenak Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Aurrera bideo. 
Berrogeialdia amaitzen denean, Gatikako Gexani sari bat eman beharko diogu, artista nekaezina delako. Biba zu!!!!!.
Eta zuek, oraindik origamirik gabe bizi zarete? Animatu eta gozatu. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, hona hemen gure posta elektronikoa: uribebutroeberba@gmail.com.
Agur Ben-Hur eta jan bi jogurt.

2020/04/15

Gurasolagun origami tailerra XXV

Gaurko erronka zeruan dago eta egun hauetan hara begiratzen dugu sarri, ENARAK bezain libreak izan nahi baitugu guk. Koldok azkar egingo dizue ENARA, animatu egitera eta bitartean entzun Donostian egindako Enarak abestia. Oso aproposa Nøgen taldearen letra.
Aurrera bideo.
Gatikako Gurasolagun kideak ez dira kikiltzen, izan ere, oso enara ederra egin dute. Honek oso ondo egingo du hegan. Zorionak Gexan eta familia.
Amaitzeko, gogoratu gure biharko hitzordua, eta animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera; hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Egun ederra dugu gaur, piztu musika eta dantzatu.

2020/04/14

Gurasolagun origami tailerra XXIV

Gaurko saioa amodioz beterik datorkigu, eta abestiak esan bezala "Ireki bihotza maitia ireki, ireki bihotza ireki guztiz, ireki bihotza zuk nik bezela ireki bihotza zoriona da" klikatu eta entzungo duzu egan.
Horrekin batera doa gaur Koldok egingo diguna, abestu, dantzatu eta maitatu.
Sartu bideoa.
Gatikako gurasolan taldekideak tailer honen fanak dira, hori dela eta,  lehenengo emaitza badugu; hau da, Gexanena!!!! Aupa zu, txapeldun!!!!
 
Horrekin baduzu oparia eginda aitite eta amamarentzat, izeko eta osabarentzat. Animatu eta praktikatu origami euskaraz, fanatiko bihurtuko zaretela ziur gaude.

2020/04/13

Gurasolagun origami tailerra XXIII

Berrogeialdiaren bosgarren astea hasiko da gaur, eta guk ez dugu etsiko, izan ere,  zuen egunak alaitzen jarraituko dugu. Gaur zeruan dagoen SATELITE BAT ekarriko dugu zuen etxeetara. Koldok, Gexanek proposatu zuen erronka, hartu zuen, eta hona hemen egindakoa.
Aurrera bideoa.
Koldoren atzetik Gexanek egin zuen berea, eta a ze polita geratu zaion Gatikako Gurasolagun kideari!!!!. Benetan ederra.
Eta zuek, baduzue erronkarik? Bidali uribebutroeberba@gmail.com helbidera. Etxean gauden bitartean gora bihotzak. 

2020/04/12

Gurasolagun origami tailerra XXII

Egun on kuadrilla, zer moduz zaudete? elikatu dituzue animaliak? Horren harira, gure oihanak gero eta pizti gehiago ditu, eta gaurkoarekin are gehiago; izan ere, igandeko saio honetan Koldok ELEFANTEA egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanek ez du aukerarik galtzen, eta jarraian bidali digu haren elefantea. Aupa zu, eskertzekoa da egiten duzun ahalegina. Gainera, gaur sorpresa bat izango duzu ,-).
Besteei zer  esango dizuegu bada? Gozatu eguna, eta origami praktikatu euskaraz, amaiezina baita. Izan ere, bihar beste erronka proposatuko dizu Koldok, animatu eta disfrutatu.
Gero eta gutxiago falta da.

2020/04/11

Gurasolagun origami tailerra XXI

Gaurko tailerra ume guztientzat izango da, izan ere, duela hamar bat saio, antzeko irudi bat egin genuen, emanaldi horretan sagua egiten ikasi genuen, oso arrakastatsua izan zenez, gaurkoan TIGREA egiten irakatsiko digu Koldok.
Luze samar geratu zaigu emankizuna, beraz, bi zatitan jarriko ditugu.
Aurrera bideoak.
Lehenengoa
Bigarrena.
Gatikako Gurasolagunek beren irudiak jarraian bidali zizkiguten, kolore guztietako tigreak izango ditugu, ezta?. Biba zuek.
Gozatu larunbat polit honetan, bien bitartean, ideiaren bat izanez gero  linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Animo, ekipo, lortuko baitugu.

2020/04/10

Gurasolagun origami tailerra XX

Ibilbide luzea du gure origami tailerrak, dagoeneko XX. saiora heldu gara. Sinestezina da, ekimen honekin hasi genuenean, ez genuen honaino heltzea espero, baina horrela izan da, eta gure hitza duzue jarraituko dugula.
Gaur Koldok TXALUPA egingo dizue, animatu eta gozatu origamirekin.
Sartu bideoa.
Noski, lehenengo irudiak Gurasolagun taldekideenak direla. Era horretan, Gexanek bilduma ederra izango baitu jada. Egun batean, Gatikako kultur etxea eskatuko beharko genuke erakusketa egiteko, izan ere, ederrak dira zureak.
Amaitzeko beti bezala, gogoratu gure biharko hitzordua, eta animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera; hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Animo eta eutsi goiari.

2020/04/09

Gurasolagun origami tailerra XIX

Uda usaina dago airean, normala da daukagun eguraldiarekin. Izan ere, ia guztiok tiraderatik eguzkitako krema atera dugu dagoeneko, eta balkoietan gauden guztietan gure gorputz zuriak igurzten ditugu, belzteko beldurrik ez baitugu, aitzitik, une horiek aprobetxatzen ditugu bitamina D hartzeko.
Hori dela eta, lekurik baduzue, amestu gaur Koldok irakatsiko dizuenarekin.
Sartu bideo.
 
Eta nork egin du?, Gexanek, langile fina bezain trebea zara, txiki. Aupa Gatikako Gurasolagun taldea. Nahia eta Enara, zuen irudiak:  izarra eta kurriloa, dagozkien sarreretan daude, hau da, XII.ean eta XIII.ean.
Eta zure irudiak non daude? Ideiaren bat izanez gero linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Gora zuek.

2020/04/08

Gurasolagun origami tailerra XVIII

Egunak joan egunak etorri, ziur gaude berrogeialdi honetan senitarteko baten edo lagun baten urtebetetzea izan/izango dela, eta zuek ez daukazue oparirik emateko. Hori dela eta, Koldok bihotz-kutxa egiten irakatsiko dizue, non zuen mezuak eta desioak sar ditzakezuen.
Ea zer deritzozuen, sartu bideoa.
Horrelako irudiek ez daukate misteriorik Gatikan, izan ere, gure ikaslerik maitatuenak, Gexanek, egindakoa bidali digu.
Hona hemen gureak.
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Gora zuek. Animo ekipo.

2020/04/07

Gurasolagun origami tailerra XVII

Rabindranath Tagorek, olerkariak, zioen: "Negar egiten baduzu, eguzkia ikusi ezin duzulako, zure malkoek ez dizute izarrik ikusten utziko". Indiar idazle eta pentsalari bezala, guk baikorra izan behar dugu.  Bai, badakigu gure egoera ez dela normala, baina guk txinpartak ateratzen dizkiogu. Hori dela eta, izarrak gertuago ikusi ahal izateko, Koldok gaur IZAR ederra egingo digu. Gozatu.
Sartu bideo.

Gatikako Gurasolagun taldekideek haien izarrak bidali dizkigute, horiekin benetan zeru dotore daukagula. Zorionak, Enara, Nahia eta Gexan, zerua zuena baita.

Eguzkia atera arte, guk gure irudiak zintzilikatuko ditugu. Eta zuenak non daude. Bidali uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikora eta hemen argitaratuko ditugu.
Oso egun zoriontsua izan.

2020/04/06

Uribe Butroeko Argazki lehiaketa



Etxean aspertuta zaude? ez dakizu nola egin aurre orduei? Beno, bada, Uribe Butroeko Berbalagun eta Gurasolagun taldeek (Bakio, Gatika, Maruri eta Meñaka) Berrogeialdiaren Argazki Lehiaketa antolatu dute.
Gaurtik eta apirilaren 27ra arte denbora duzue zuen etxeetan eta balkoietan gertatzen diren egoera dibertigarriak argazkiak ateratzeko eta guri bidaltzeko.
Uribe Butroeko taldeek erabakiko dute zein den irabazlea, eta horrek saria izango du.
Epea apirilaren 27an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
Animatu eta parte hartu.









2020/04/05

Gurasolagun origami tailerra XVI

Igandea bada ere, Koldok ez du atsedena hartzen, aitzitik, gaur beste proposamenarekin datorkigu. Hala ere, gaurkoa oso urrun dago  animaliengandik, irakatsiko dizuena geometria hutsa da. Gaur KUBOA egingo du, ea "kubismo-korrontearen" adituek egin dezaketen horrelako bat.
Sartu bideoa.
Gure Gatikako lagunek hori eta gehiago egin ditzakete. Artista hutsak baitira. Biba zuek.

Eta zuek, oraindik origamirik gabe bizi ahal zarete? Animatu, mundu berria eta magikoa ezagutuko duzue; izan ere, zuen irudimena ez da etxean geratuko.
Eman egurra, edo hobeto eman papera.....

2020/04/04

Gurasolagun origami tailerra XV

Origamiren tailer honen lehenengo irudia Pteranodon izan zen, baina ez osorik, ez. Koldok burua egiten irakatsi zigun, orain, ordea, nolakoa zen dino hau azalduko digu. Beraz, badakizue zer tokatzen zaigun gaur: PTERANODON bat. Era horretan, aitortu behar dugu aurre historiako animaliak asko gustatzen zaizkigulako, horrenbestez, ildo horretan jarraitzen dugu.
Aurrera bideo.
Mungiatik Gatikara joango gara. Herriko Gurasolagun taldeak hartu duen ardura txalogarria da eta. Egunero egiten dute ahal dutena, egun hauetan mila lan baitugu, eta batzuetan guztiei ezin diegu aurre egin. Hala ere, hauek egindakoa egunero zabaltzen digute. Eskerrik asko, onenak zarete.

Eta zuek zer? animatuko zarete egitera. Hori horrela bada linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan. Zuen irudiak bidaltzen badizkiguzue, guk hemen argitaratuko ditugu.
Oso egun zoriontsua izan.

2020/04/03

Gurasolagun origami tailerra XIV

XXI. mendean gaude dagoeneko, hala ere, non gauden jakiteko atzera begiratu behar dugu, gure arbasoak nortzuk izan ziren jakiteko. Hori dela eta, gaur Koldoren proposamenak aurre historiarekin zerikusia dauka.
Aurrera bideoa.

Betikoak, hau da, Gatikakoak, izan dira lehenak, hona hemen, Gexanek egindakoak. Benetan magoa dirudi.
Animo ekipo, lortuko dugu eta indarberrituak aterako gara egoera larri honetatik, bien  bitartean eman egurre origamiari. Era horretan, ideiaren bat izanez gero  linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Animo, bizitza gure baitan dago.

2020/04/02

Gurasolagun origami tailerra XIII

Aurrera doa astea, eta, egunek aurrera egin ahala, gure gogoa zuekin egoteko indartzen da, gero eta gehiago. Jasotzen ditugun mezuek eta irudiek hegoak ematen dizkigute, eta horiek zerura eramaten gaituzte. Agian horregatik gaur sorpresa ederra dugu zuentzat. Koldok IZARRA egingo du, baina ez izar arrunta, ez, aitzitik, izar magikoa egingo dizue; izan ere, ezetz asmatu nolakoa den.
Aurrera bideoa.
Gatikako Gexanek egin du eta benetan, ez dago  ikaslerik trebeena munduan. Zorionak, hurrengo klasea zurekin eman beharko genuke, guk ere asko ikasiko baitugu.
 
Gaur, gainera, guk ere sorpresa ederra izan dugu, gure Gatikako lagun berriek, Nahiak eta Enarak izarra ere egin dute, eta era berean, egindako lan guztiaren argazkia bidali digute. Esker mila, dotore geratu zaizue logela.
Izei, zuk zure dinoak astearteko sarreran aurkituko dituzu.
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Gora zuek. Animo ekipo.

2020/04/01

Gurasolagun origami tailerra XII

Ezagutzen duzue Sadako Sasaki? eta antzinako kondaira japoniarra dioena 1.000 kurrilo paper egiten dituen pertsonari Probidentziak desio bat emango diola? Gaur, origamiz gain, «Senbazuru» elezahar hura hona ekarri nahi izan dugu.
Beheko lerroetan irakurriko duzue istorio osoa. Orain Koldok nik eskatu nion KURRILOA egingo dizue.
Sartu bideoa.

Gure lehenengo kurriloak, inork al daki nondik etorri diren? Bai, Gatikatik, noski. Ederrak zarete zuek.
Zergatik eskatu nion kurriloa umeari? Hegazti hau betidanik ongizatearekin, osasunarekin, oparotasunarekin lotu izan da. Izan ere, Japonen haur bat jaiotzen denean, bikote bat ezkontzen denean, norbait gaixorik dagoenean kurriloak  oparitzen dira.
Horrekin lotuta daukagu Sadako Sasakiren bizitza (1943-1955). Neskato hura Hiroshima hirian bizi zen bonba atomikoa jaurti zutenean, haren erradiazioak  gaixotasun larria eragin zion. Ospitalean zegoela, haren lagunak, Chizukok, kurriloak egiten irakatsi zion eta 1.000 kurrilo paper egingo balitu, bere desio nagusiena erreal bihurtuko zela esan zion. Sadakok osatu nahi zuen, bai, baina aldi berean mundu guztia bakean bizi eta gerra gehiagorik ez egon nahi zuen. Horiek horrela, Sadako kurriloak egiten hasi zen, baina ezin zuen haren proiektua amaitu, bidean hil zen, 644an gelditu behar izan zuen. Hala ere,  Chizuko eta beste lagun asko iritsi ziren 1.000 kurrilo egitera, eta, modu horretan, kurriloak bakearen ikur bilakatu ziren mundu osoan.
Asko pentsatu dut gauden egoeraz, eta erabaki dut guk ere kurriloak egingo ditugula, gero balkoietan eta leihoetan zintzilikatuko ditugu, ea orain eta behingoz mundua aurrera eramaten dugun.
Eskerrik asko etxean geratzeagatik.
Gure proiektua aurrera doa.