2018/12/21

Talo "begetazale" bihurtu gara

 
Joan den asteartean, Gatikako Berbalagun taldeak talo begeta tailerra antolatu zuen. Hain goxoak eta osasungarriak izan ziren errezetak, izan ere, horren ostean herria begano bilakatu omen da.
Guztira 18 lagun bildu ziren Urondo Txokoan, helduek zein umeek gozatu zuten txerririk gabeko taloekin.
Gora txanpiak, gora kipula eta pipe gorriak!!!

Arrakasta handia lortu zuen, Berbalagunak eskaintzen duen ekintza honek, eta ez da azken tailerra izango.

Argi geratu zen, taloak baduela alternatibarik, eta Gatikan ezagutu dutela.

Jakin dakigunez, batzuek beren asteko menuan talo begano errezeta sartu dute, eta ziur gaude osasuntsu bizi izango direla.




2018/12/04

Talo begeta tailerra

Txorizoa, xingarra, odolostea, gora txerrikiak!!!!! Taloak badu alternatibarik eta horiexek ezagutuko ditugu gastronomia-tailerrari esker. Hain gurea den taloari zer gehitu ez badakizu zatoz guregana eta dastatu.  
Izen emotea Kinttopeko aek euskaltegian edota Gatikako kultur etxean.

2018/12/03

Buruko masajea: Osasuntsu bezain alaitsu

Inoiz baino lasaiago gabiltza Gatikako bebalagunok, zergatik izango da?
Gure erlajazioa Xabier Pajaresi zor diogu, berak buruko masaje lasaigarria ematen irakatsi digulako.
Hamalau lagun bildu ginen Gazte Txokoan, eta han ikasi dugun guztia, egun ere, gure bizitzan praktikatzen dugu.
Berbalagun osasuntsuak, euskaldun alaitsuak.

2018/11/16

Bakioko Gurasolagun taldea

Aurten ere, Bakiok Gurasolagun taldea izango du.  Kultur etxean bilduko da, astelehenero arratsaldeko 17:00etan. Zure seme-alabekin euskaraz komunikatu nahi baduzu, beste aita-amekin zure bizipozak, zure eskarmentuak partekatu nahi badituzu, hurbildu eta gozatu. Gainera, Gurasolagun taldearen ekimenak dirauen bitartean eskulanak tailerrak edota ipuin kontalariak izango ditugu.
Etorri eta bizi euskaraz.

2018/10/28

Euskaraldiaren lehenengo entsegua


Atzo, urriak 28, 20 bat lagun bildu ginen Bakioko Txakolingunean, Mintzodromoan parte hartzeko.
Eder batean egon ginen, kanpoan euri txaparradak botatzen zituen bitartean,  barruan gu berba egiten, kafetxoa edatearekin batera.

Hainbat  mintzagai izan genuen, familia, poteoa, Euskaraldia, errefuxiatuak, besteak beste.

Aukera paregabea izan zen euskaraz berba egiteko, eta  euskaldunok elkar ezagutzeko.

Mintzodromoa  Euskaraldiaren lehenengo entsegua izan zen eta egia esateko oso pozik amaitu genuen, esperientzia polita izan zelako.

Arratsaldea amaitzeko Bakion Euskaraldirako grabatutako bideoa ikusi genuen. Beheago duzu.

Euskaraldian Bakio herriak badu erronka, hau da, 400 lagunek izena ematea.
Guk dagoeneko izena eman dugu eta zuk?






2018/10/19

Mintzodromoa











Gertu daukagu Euskaraldia, eta horren harira euskara kalera ateratzeko eta euskararen erabilera indartzeko lehenengo entsegua izango dugu Bakion, hau da, MINTZODROMOA.
Hileko azken igandean, urriak 28, dugu hitzordua Txakoligunean, 17:30etik 19:00etara.
Guztiok parte har dezakegu, bai euskara ikasten dabilena, bai euskara dakiena. Baina, nola egingo dugu? Parte-hartzaileak bosnaka-edo eseriko dira mahai baten inguruan eta berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez jardungo dute. Solasean aritzeko hiruzpalau gai izango dira ordubeteko tartean.
Euskara biziko zara eta euskara bezpiztuko duzu,
Parte hartu eta gozatu euskaraz.
Inskripzioa eta argibideak: 688 746 775 edo kinttopeko@aek eus.

2018/07/17

Autodefentsa tailerra hondartzan: taldearen irudia


Hondartza leku zoragarria izan da gure burua defendatzen ikasteko saioa egiteko. Talde ederra osatu dugu, hasiera baino ez bada ere, errepikatzeko asmoa dugu udazkenean edo neguan (hori bai, agian aterpean!)

2018/07/06

2018/07/03

Bakion: uda-Berbalagun, lehen ekintza

Udan martxan gaude Bakion.
Uztailaren 11n badugu programatutako lehen ekintza.
Parte hartzaile kopurua mugatua dago, beraz, izena eman behar da.
Musutruk!!!

2018/06/19

Asiar liztorren kontrako tranpa tailerra


Gatikan, ekainaren 14an asiar liztorren kontrako tranpak egiten ikasi genuen.
Adi egon behar dugu, tranpek erleak edota nahi ez dugun beste intsektu batzuk harrapa ez ditzaten. Horretarako, likido-nahaste berezia erabili behar da soilik asiar liztorrak harrapatzeko.

2018/06/18

Uribe Butroeko berbalagunen azken txangoa, momentuz

Uribe Butroeko berbalagunak Bakion elkartu ginen pasa den ostiralean. Gatika, Mungia eta Bakioko partaideak Doniene Gorrondona txakolindegian txakolinaren misterioak ezagutu genituen, baita dastatu ere.
Ondoren askaritxoa egin genuen Gure Etxea elkartean. Lagun giroan elkar ezagutzeko parada izan genuen.

2018/06/01

Ekainerako 2 ekintza interesgarri Gatikan





Azken txanparako eta uda heldu aurretik, Gatikako antzinako istorioak eta usadioak ezagutzeko parada izango dogu.

Gainera,asiar liztorrak harrapatzeko tranpak egiten ikasiko dogu.

Hurbildu gugana, Gatikako plazan egingo dogu, gure dauenak tokia dau.

2018/03/09

Otsaileko Gurasolagun tailerretan egindako eskulanak

Artista hutsak gara gurasolagunok.
Hauexek dira azken asteotan egindako eskulanak


Ez ahaztu:
Aukera duzu Bakion Gurasolagun izateko
Ostegunetan elkartzen gara, 18:0etatik 19:00etara