2020/10/14

Gatikako Berbalagun aurkezpena

Kaixo, lagun!!!

Zer moduz sartu zara udazkenean?  Euskaraz bizitzeko gogoa baduzu, hona hemen paregabeko aukera bat, hau da, BERBALAGUN.

Aurten Gatikako programak 6 urte beteko ditu, hori dela eta, Berbalagun taldea herriko eta euskara erreferente bihurtu da. Astean zehar denetarik hitz egiteko prest biltzen gara giro alaian, ikasturtean askotariko ekimenak abiatzen ditugu: lehiaketak, familientzako tailerrak, autu-mautuak, hitzaldia, tailerrak... 

Era horretan, jakin-mina sortu badizugu etorri aurkezpenera. Datorren asteartean, URRIAK 20, izango da, Gaztetxokoan, arratsaldeko 18:00etan. Hitzordu horretan Akaitze Kamiruagak Gatikako baserriak liburuan bertoko eraikinei buruzko ikerketa sakonari buruz hitz egingo du, hori dela eta, Berbalagun programa aurkezpenarekin batera berton diren baserriak ezagutuko ditugu.

   ZATOZ ETA GOZATU EUSKARAZ

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina