2020/12/20

Negua dator!!!!!!! BAKION

 

Bihar abenduaren 21ean, astelehenarekin, negua etorriko da. Hori dela eta, Bakioko Berbalagun taldeak "Neguko solstizioari buruzko" hitzaldia antolatu zuen, Txakolingunean. Aritza Bergara, idazlea, izan zen hizlaria eta benetan zenbat ikasi genuen!!!


Ia 40 lagun bildu ginen han, jakinmina bakarrarekin, historian zehar nola ospatu dugu euskaldunok solstizioa? Bada, Euskal Herriak, beste herri zaharrek bezala, aspalditik ospatu ditu solstizioak

 

 

"Gaur egun egutegi finko daukagu, baina hau ez da beti horrela izan. Mendeetan zehar, kristautasuna lehen eta zientziak beranduago, Euskal Herrira ailegatu eta haien ideiak zabaldu baino lehen, jendeak denbora markatzeko ilargiaren zikloak eta lurra eta eguzkiaren arteko posizioek naturan eragiten zituzten aldaketa ziklikoak jarraituz lortzen zituzten haien erreferentziak. Horrela, antzinako ospakizunak eta ohiturak egutegi horrekin lotura zeukaten (inauteriak, udako eta neguko solstizioak...) edo, baita ere, eguneroko biziarekin (uzta jasotzearekin)".... 

Horrela hasi zen Aritzaren hitzaldia, guk hor utziko dugu hurrengokoei "spoilerrik" ez egiteko. Baina, egia da biziki gozatu genuela haren berbekin eta benetan biziki ikasi genuela...

Eskerrik asko etorri zineten guztioi, baita Aritzari ere, beti bezala, plazer handia izan zen zurekin egotea. 

Portzierto, hitzaldi horri esker beste kide bi izango ditugu gure artean. Ondo etorriak izan zaitezte, eta urte askotarako gurekin egotea espero dugu.

Zatoz guregana eta gozatu euskaraz!!!

Birusak ez gaitu mututuko!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina