2020/12/22

Gabon zoriontsua izan!!!!

Gabonaldia heldu zaigu ta
jendea pozez gainezka;
ume txikiak beti opariez
ta Olentzeroz galdezka.

Garai hauetan gure bihotza
hainbat gauzez hunkituta,
sufritzen duen jendearekin                                                                                                             gehixeago elkartuta.

Heldu ta ume ondo igaro,
ingurukoei lagundu;
ta bihotzeko gogorkeriak
ahal den neurrian bigundu.
Irakasle/dinamizatzaile guztion partez,

 Gabon zoriontsuez gozatu,
 alaitasunez ospatu. 

                        (Ismael Izaguirre, moldatua)

Uribe Butroeko Berbalagun ekimenak Gabon zoriontsua opa dizue!!!

Ondo pasa eta zaindu!!!!!  Birusak ez gaitu mututuko!!!!!!

2020/12/20

Lehenengo talo tailerra, MARURI-JATABEN

Joan den ostiralean, abenduak 18,  Maruriko Berbalagun taldeak haren lehenengo  tailerra antolatu zuen, talo tailerra, hain zuzen ere. Deialdia egin genuen jakin barik zer nolako harrera izango zuen. Egia da, arrakastatsua izatea espero genuela, baina gure aurreikuspenak sobera gainditu genituen. Orotara 18 lagun bildu ginen Kultur Etxean, eta zein ondo pasatu genuen.


 

 

Begotxu gure talo-maistra izan zen eta benetan, berarekin prozedurak erreza zirudien. Haren azalpenak jarraituz lehenengoa agian ez hain ondo, baina bigarren taloa ederto atera zitzaigun. Izan ere, aparteko aukerak baziren han, txorizo,   txokolate, baita gaztaia ere dastatzeko parada baikeneukan


 

 

Umeak zein nagusiak guztiak joz eta zabalduz ibili ginen, eta ziur gaude talo-egile aditu bilakatu garela.

Adina ez zen aitzakia, eta guztiok izan genuen/genituen gurea. Han inor ez zen talo barik geratu. 

 

 

 

Gero oreak plantxara pasatu  genituen,

A, ze usaina!!!! Ze plazerra!!!

Galdera bakar-bakarra zegoen han, honako hau zen; nola dakizu buelta eman behar diozula? 

Hala ere, hemen ez dizuegu erantzunik emango, hurrengoan guregana etortzeko. Hurrengo argazkietan ikusiko duzuen bezala, merezi izango du.


Ez dut sarrera hau amaituko Jatabe Nekazal Kultur Elkarteari eskerrak eman gabe. Haiek taloak egiteko erabili genuen txakinarto irinaren ekoizleak dira, eta ze ona, benetan!!!. Baina, horrez gain, hogei bat irin-poltsa oparitu zizkiguten, parte hartzaileen artean banatzeko eta bakoitzak etxean taloak egiten jarrai zezan.
Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!!!

Negua dator!!!!!!! BAKION

 

Bihar abenduaren 21ean, astelehenarekin, negua etorriko da. Hori dela eta, Bakioko Berbalagun taldeak "Neguko solstizioari buruzko" hitzaldia antolatu zuen, Txakolingunean. Aritza Bergara, idazlea, izan zen hizlaria eta benetan zenbat ikasi genuen!!!


Ia 40 lagun bildu ginen han, jakinmina bakarrarekin, historian zehar nola ospatu dugu euskaldunok solstizioa? Bada, Euskal Herriak, beste herri zaharrek bezala, aspalditik ospatu ditu solstizioak

 

 

"Gaur egun egutegi finko daukagu, baina hau ez da beti horrela izan. Mendeetan zehar, kristautasuna lehen eta zientziak beranduago, Euskal Herrira ailegatu eta haien ideiak zabaldu baino lehen, jendeak denbora markatzeko ilargiaren zikloak eta lurra eta eguzkiaren arteko posizioek naturan eragiten zituzten aldaketa ziklikoak jarraituz lortzen zituzten haien erreferentziak. Horrela, antzinako ospakizunak eta ohiturak egutegi horrekin lotura zeukaten (inauteriak, udako eta neguko solstizioak...) edo, baita ere, eguneroko biziarekin (uzta jasotzearekin)".... 

Horrela hasi zen Aritzaren hitzaldia, guk hor utziko dugu hurrengokoei "spoilerrik" ez egiteko. Baina, egia da biziki gozatu genuela haren berbekin eta benetan biziki ikasi genuela...

Eskerrik asko etorri zineten guztioi, baita Aritzari ere, beti bezala, plazer handia izan zen zurekin egotea. 

Portzierto, hitzaldi horri esker beste kide bi izango ditugu gure artean. Ondo etorriak izan zaitezte, eta urte askotarako gurekin egotea espero dugu.

Zatoz guregana eta gozatu euskaraz!!!

Birusak ez gaitu mututuko!!!!

2020/12/04

Talo tailerra. MARURI-JATABEN

 

Txorizoa, hirugiharra, odolostea, gora txerrikiak!!!! Eta gora taloak!!!!

Baina nola? Ez dakizu euskal taloak egiten eta ikasi nahi duzu?
Horrela bada, ez GALDU HURRENGO AUKERA.

Maruriko berbalagun taldeak Talo tailerra antolatuko du, datorren abenduaren 18an. Ondo pasatu nahi baduzu eta gure ohiturak ezagutu nahi badituzu, etorri guregana.

Gogoratu izena aldez aurretik eman behar dela, plaza mugatuak baitira, beraz, badakizu deitu edo bidali whatsapp-a 688 87 54 81 telefonora. Ez zara damutuko.


            Zatoz eta bizi euskaraz!!

2020/12/03

Euskara Maruri-Jataben, Gatikan eta Bakion

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Gure hizkuntzaren eguna, beraz, guztion eguna da.Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Gure hizkuntzaren eguna, beraz, guztion eguna da.

Alabaina, agian, ez dakizue nondik datorren ospakizuna? Bada, gaur azalduko dizuegu eta zalantza guztiak argituko dizkizuegu.

Gaurko eguna, abenduak 3, Frantzisko Xabierren eguna da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko haren azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hau da; euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
 
Horrenbestez, gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da, baina guk egunero bihotzetik ezpainetara eramaten dugu gure altxorrik nagusiena, hau da: EUSKARA.

Berbalagun Taldeen helburua euskara zabaltzea da. Hori dela eta, Gatikakoak asteartero biltzen dira, Gure Txokoan.
Bakioko Berbalagun kideek kiroldegian dute hitzordua, asteazkenero...
eta ostiralero paseoa egiten.
Marurikoak, ordea, kultur etxean elkartzen dira, ostiralero, eta benetan ederto batean egoten dira.
Haiek egiten duten bezala, egin dezagun topa!!! zorionak euskarari!! zorionak guztioi eta eutsi goiari!!!

2020/12/01

Neguko solstizioari buruzko hitzaldia. BAKION

Oso garai zaharretatik euskaldunok sua gurtu dugu eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan. Neguko solstizioan ere sua protagonista dugu, eta gure arbasoek abenduaren 24ko gauean enbor handi berezia erretzen zuten etxeko tximinian. Subilaro, Olentzero edo Eguberri enborra deitu izan zaio eta orain dela oso gutxi arte oso zabalduta izan den usaia edo ohitura dugu. Oraindik ere, zenbait etxetan egin egiten dute. Errito hau eguzkiaren jaiotza ospatzeko egiten zuten, edo beste modu batez esanda, eguzki jaioberriaren ohorez.

Aritza  Bergarak, idazleak, neguko solstizioari buruzko hitzaldia emango du  abenduaren 16an, Txakolingunean, arratsaldeko 18:00etan.

Harekin batera ohitura zaharrrak ezagutuko ditugu, eta egia esan, jakintza hori behar dugu non gauden eta nora goazen bideratzeko.

Hori dela eta, etorri guregana eta gozatu!!!!