2020/11/09

Paseoa euskaraz ere bai!!!!

Kaixo, lagunok!!

Lehenengo asteburua joan zaigu taberna eta jatetxe barik. Hori dela eta,  ostalaritza behin itxita, horrek Berbalagun  taldeetan eragin handia dauka, gutako batzuk, orain arte, tabernetan batu izan baikara. Baina guk baditugu beste aukera batzuk egoera horri aurre egiteko.

Gatikako taldea Guretxokoan bilduko da asteartero, arratsaldeko 18:00etan.

Maruriko taldeak Kultur etxea erabiliko du ostiral guztietan, arratsaldeko 18:00etan.

Bakioko asteazkeneko taldeak kiroldegian bilduko dira, ostiralekoak, ordea, paseoa egingo du, eta berbapaseolagun talde bat sortu dute. Hona hemen Bakioko leku zoragarri batean.

Zaindu burua eta maite duzun hori, beti euskaraz!!!!

2020/11/06

Gu ere Euskaraldian!!!

Kaixo, ekipo!!!

Zelan  joan da astea? Beno hemen gatozkizue gogorarazteko Euskaraldia gertu daukagula eta izena eman behar duzuela.

Zuek badakizue Berbalagun taldea arigunea dela, hala ere, berbalagun kide guztiok izena eman beharko dugu. Ez arduratu sasoiz gaude.

Oraindik izena eman ez baduzu, egin klik lotura honetan https://izenematea.euskaraldia.eus/
Txapa jasoko duzue herriko ohiko lekuetan.

Aurten gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu!

2020/11/03

Maruri-Jatabeko taldea

Kaixo talde!

Joan den ostiralean ederto batean egon ginen. Maruriko berbalagun taldeko lehenengo protagonistak emakumeok izan ginen. Dirudienez eta azkenengo ikerketek diotenez, emakumeok gara euskara gehiago zabaltzen duguna, hala ere, pertzepzio hori hautsi nahi baduzu etorri guregana, eman izena eta gozatu euskaraz.

Astea amaitzeko eta han esan genuen bezala, igandean Jatara igo ginen eta  panorama liluragarria izan genuen aurrean