2019/11/28
Euskararen eguna, Meñakan
Euskararen eguna dela eta, Meñakako Udalak hainbat eta hainbat ekimen antolatu ditu, egitaraua sendoa eta potoloa. Izan ere, aurten, Berbalagunok ekintza horietan parte hartuko dugu, baina ez hori bakarrik, Berbalaguna badator beste proposamen batekin programa aberasteko, hori dela eta, Irrintzi lehiaketa antolatuko dugu. Ezetz asmatu nongoak diren entzungo ditugun irrintziak.
Goizeko bertso-poteoa egiten dugun bitartean lau irrintzi entzungo ditugu eta zein den beren jatorria asmatu beharko dugu, eta horren harira kiniela bat egingo dugu.
Asmatzailerik trebeenak saritxoak izango ditu, animatu eta parte hartu.
Igandean 12:00etatik aurrera, eleiz-ondoan eta herriko taberna inguruan.
Ez galdu aukeraaaaaiaiaiiiiaiiiiiaaaaaa!!!!
2019/11/05
Bakioko gurasolagun aurkezpena
Umerik
ba al duzu? Euskaraz egiten diozu edo egin nahi diozu? Horiek
horrela, Gurasolagun da behar duzun ekimena.
Ekimen
honek guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, eta euren
seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin
harremanetan jarriko ditu, familia edo lagun giro erabat euskalduana.
Gurasolagun
taldeak horrekin guztiekin bat dator, izan ere, familientzako
mintzataldeak dira; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu,
helduak eta haurrak batera aritzeko.
Belaunaldien
arteko euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da gurasoen eta
seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Hots, beraien
arteko hizkuntza ohiturak sendotzea.
Hainbat
familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak
egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu (urtean bitan,
gutxienez)
Horiek
horrela, datorren ostegunean, azaroak 7, Bakioko kiroldegian
aurkeztuko dugu Gurasolagun ekimena, arratsaldeko 17:00etan.
Etorri
eta gozatu euskaraz!!!!!!!!!!
2019/10/31
Gatikatik Chogorira
Gatikako
Berbalagunak eta beste hainbat lagun egon ziren atzo, urriak 30, Alex
Txikonekin. Lemoako semeak haren ibilbidea berrikusi zuen, eta
Chogoriko espedizioari buruzko hainbat eta hainbat kontakizun zabaldu
zituen Gaztetxokoan, batzuk barregarriak, beste batzuk kezkagarriak,
baina denak interesgarriak.
Gazteak zein helduak, berdin zion, guztiok gozatu genuen bizkaitar honen bizipenekin eta bizipozekin.
Haren lehenengo tontorra ezagutu genuen, hau da, Gorbeia, hiru urte zituela Javi anaiarekin egin zuena, eta hango gailurretik Alexen begiek ikusi zuten, geroago berak ikusi nahi izango zuen bizitza osoan.

Gorbeiatik
Pirinioetara, Europako mendietara, Alpeetara, eta 17 urterekin Pamir
mendikatera bidaiatu zuen; eta 21 urte bete berri zituela bere
lehenengo 'zortzimilakoa' igo zuen: Broad Peak (8.051m), Pakistanen,
Karakorum mendikatean.
Orduz
geroztik, 30 bat espediziotan hartu du parte eta, besteak beste,
munduko 14 gailur garaienetako 12 zapaldu ditu.
Bidaiak eta bidaiak, horiek dira haren bizitzaren "leiv-motiva", horiek dira haren izaeraren motoreak.
Hala, azken urte hauek beharbada ez dira Txikonen ibilbidean arrakastatsuenak izan tontorrei dagokienez, baina bai aberasgarrienak eta alpinistikoki baliogarrienak. Ipar paretak, bide berriak, alpetar estiloa, hormatzarrak eta, batez ere, neguko espedizioak dira bere apustua.
Alpinista ez ezik, aizkolaria eta BASE jauzilaria ere bada Txikon; kirol eskaladan ere aritzen da baina, guztiaren gainetik, abenturazale nekaezintzat du bere burua; esploratzea maite du, bidaiatzea, jende ezberdina ezagutzea... edozein espedizioren ezinbesteko osagaitzat du hori guztia, kirol erronka ororen osagarri.
Une politak pasa genituen berarekin, izan ere, ikasi genuen nola prestatu espedizio bat, nola egin iglu bat, nola irakurri zerua, zer nolako gatazkak dauden Nepalen, Pakistanen eta Indian.... berarekin batera Gatikatik Chogorira bidaiatu genuen, agian hurrengoan fisikoki izango da, atzokoa amets bat baino ez zen.

2019/10/29
Berriro plazan
Euskal Polboroiak bezain gozoagoak gara gu, are gehiago, euskal polboroiak baino jatorragoak. Haiek euskal ohiturei esker heldu dira guregana, eta Gatikako berbalagun taldea euskal ohitura bada, dagoeneko.
Gogoratu asteartero Gaztetxokoan biltzen garela, arratsaldeko 18:00etan.
Ez galdu aukera ezagutu jende berria eta praktikatu euskaraz.
Gogoratu asteartero Gaztetxokoan biltzen garela, arratsaldeko 18:00etan.
Ez galdu aukera ezagutu jende berria eta praktikatu euskaraz.
Arratsalde pasa Alex Txikonekin, Gatikan
Gatikako berbalagunari esker Txikonen ibilbidea eta haren bizipozak ezagutuko ditugu.
Aukera ederra bidaiatzeko.
Noiz: Urriak 30
Non: Gaztetxokoan
Ordua: 18:00 - 20:00
Zatoz eta gozatu euskaraz!!!!!
2019/10/24
Berbalagun Meñakan
Ikasturte honetan ere Meñakan izango dugu Berbalagun ekimena.
Zertarako antolatu dugu Berbalagun programa herrian? Batetik, euskara maila hobeto nahi dutenek euskara praktikatzeko espazio gozo eta atsegina izateko; eta bestetik, euskaraz bizi nahi dutenek lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.
Hori dela eta, datorren astelehenean ekimena aurkeztuko dugu Udaletxeko txokoan, arratsaldeko 19:00etan.

2019/10/23
Aurkezpena Bakion
Gaur arratsaldean Bakion Berbalagun ekimena aurkeztuko dugu, iazko eta aurreko urteetako lagunak bilduko gara, baita berriak ere, izan ere, zu ere gonbidatuta zaude.
Baina, ez dakizu zer den berbalagun? Euskara PRAKTIKATU nahi duenak espazio gozo eta atsegina izateko. Euskaraz BIZI nahi duenak lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.
Partaideak binaka, hirunaka... edo talde txikietan batzen dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak.
Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun-giroan.
Zehetasun guztiak gaur Gure Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
Etorri eta gozatu euskaraz.

2019/10/22
Gurasoak eta umeak munduan zehar
Astelehen honetan, urriaren 21ean, bidaia erraldoia egin genuen, izan ere, mundua ezagutu genuen Gatikatik atera gabe, eta hainbat tokitara jo genuen Jira Bira tailerrari esker.
Gatikako Berbalagunak herriari eskaini zion egitasmo honekin familiek, haurrek eta baita gurasoek ere, elkarrekin euskara jolasen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu zen, betiko soinuekin, betiko kantekin... horiekin guztiekin euskal ohituak ere birpasatu genituen, Gazte Txokoan.
Orotara 28 lagun Gatikako plazatik Tolosara abiatu ginen, handik Txinara, geroztik Zelanda Berrira, non kanguroak ere ezagutu genituen. Mundura eta munduan zehar dauden herrietara begira jartzeko aukera izan genuen abestien bitartez.
Ia ahots barik geratu ginen, baina bai umeek eta baita gurasook ere, arratsalde ederra pasa genuen.
2019/10/17
Jira Bira tailerra, Gatikan
Gatikako Berbalagunak eskainitako egitasmo honekin familiek, haurrek eta baita gurasoek ere elkarrekin, euskara jolasen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu nahi du. Urtxintxa Eskolako laguntzaz kulturartekotasuna erdigunean jartzeko tailerra izango da. Mundura eta munduan zehar dauden herrietara begira jartzeko aukera izango dugu eskulanen bitartez.
Izena emateko azken eguna urriaren 18an, Kultur Etxean edo hurrengo telefonoan 94 615 12 50.
Animatu, oraindik lekua badago.
2019/10/15
Aurkezpena Gatikan
Kaixo lagun/berbalagun:
Euskaraz bizi nahi duzu?, eta oraindik ez dakizu nondik hasi?.
Etorri guregana, eta benetan gure Berbalagun taldeetan gozatuko duzulakoan gaude.
Ostegun honetan, urriak 17, arratsaldeko 18:00etan, Gure Txokoan aurtengo plana aurkeztuko dugu.
Ez galdu aukera, han itxarongo dizugu.

2019/09/05
Praktikatu eta bizi!!!! Izan berbalaguna!!!
Uda amaitzear dago. Nola heldu zarete oporretatik? Indarberrituta?
Gu, BAI. Izan ere, prest gaude berriro berbalaguna izateko.
Eta zuek?.
Euskaraz praktikatu
nahi?
Lagun berriak egin
nahi?
PRAKTIKATUetaBIZI.

PRAKTIKATUetaBIZI
2019/07/31
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Uztailaren azken eguna dugu gaur, hala ere, guk hemen jarraituko dugu, hau da, hondartzan, barnetegian, mendian, euskaltegian, lanean, jaietan, atzerrian, etxe ondoan...
Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI
Irailean berrituta itzuliko gara.
Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI
Irailean berrituta itzuliko gara.
2019/07/25
Orekaren menpe
Uztailaren laugarren asteazkena etorri zen, eta berarekin batera Bakioko Berbalagunak herriari eskaini zion laugarren ekintza. Laugarren horretan agian ausartegia izan ginen, eta akro yoga saioa antolatu genuen hondartzan bertan.
Enbatak aurre eginez, handik ez zuen inork alde egin, era horretan, guztiok probatu nahi izan genuen kirol hau, eta egiatan, guztiok galdetzen genion gure buruari ea kapaz izango ginen gure beldurrak baztertzeko eta oreka gurea egiteko.
Hasieran umeak izan ziren protagonistak, eta haiek aurre hartu zuten.
Mendia, tronoa, txoria, bola, hegazkina, eta hainbat posizio ikasi genituen, baita barneratu ere. Hala eta guztiz ere, hemendik aurrera etxean entrenatu beharko ditugu, irabazi dugun "propiozepzio" hori ez galtzeko.
Egia da, han bazirela profesionalak, ondorioz, ausardiak eta orekak ez zeukaten misteriorik haientzat. Zur eta lur geratu ginen duten abileziarekin.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgEZMKmOTMsNd-o3_Y7csBW6kSkP_Z9iX6xrXtaTjvNTxNgN1DAsRHUh70imAOJVd6YJEUTKcXCNe6XQQSH5mHkPLbXLkyJ0JL-DmQK7oi5r4eiNx3IlLdLyUhmwPG1_QJRSU1csBS5k3s/s320/IMG-20190724-WA0048.jpg)
Hala ere, guk ere sensatsio berri horiek dastatu nahi izan genituen, eta ez ginen atzean geratu, izan ere, Borjari esker hegal egin genuen behin eta berriro, eta maitemindu ginen kirol honekin.
Eskerrik asko Iratxe, benetan plazer handia izan zen zurekin egotea. Eskerrik asko etorri zineten guztioi, "Bilboko kuadrila" osoari, egin zenuten ahalegina txalotu behar dugu. Biba zuek! Bihotz bihotzez, mila esker.
Portzierto, Soraia, zorionak, zuri opariak egin beharrean, zuk egin zenigun oparia ederra izan zen.
Horiek horrela, aurtengo egutegia amaitutzat eman behar dugu, baina berbalagun taldeak asteartero jarraituko du biltzen.
Izugarrizko gozamena izan da niretzat zuekin arratsalde hauek partekatzea, eta espero dut datorren urtean, zuek eta beste batzuk ere, guregana etortzea.
Bien bitartean, bizi euskaraz eta ondo izan.

2019/07/18
Tatatachaaaaaan hau bai magia!!!!!!
Uztaileko asteazken guztietan bezala, hirugarrenez, Bakioko Berbalagunak ekintza berezia eskaini zien bertokoei eta baita udatiarrei ere. Era horretan, atzokoa parada ederra izan genuen Imanol Ituiñori esker, hain zuzen ere.
Bilboko mago honek Magia Parrastan!!! deritzon ikuskizuna egin zuen kaian, eta han bildu ginen guztiok bidaia zoragarria egin genuen.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgtLUeMS2GOB_g7cugIXFg1nqJC50BMEYk9qJvoiX0jniRVqECz3SSQTB6d7OPHyahdDHbvTzFvvdtpYBzy10ZqJtgFlyi8VBjS_7XhDASqIMIXvBn0Dy9FDu9PsX5RG0snix0GCwaOQ74/s320/IMG_20190717_190637_378.jpg)
Baina, zer zen hura? Txori bat? Hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan ! Baina...zer demontre da Magia parrastan? bada magia etengabe, a tutiplen!
Espektakulu parte-hartzaile, dinamiko eta magikoa. Ikuskizun familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa izan zen atzokoa! Eta horrela gozatu genuen guk!!!!
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhW-2h5H1S60g8erJbHkJjXASTGQFs-9jtJZvBw63P2XjkVF5db4j3W2f37z4JVEhy3JyL7YewioYaw-RNKixZl9ErAV7pDdDvt8PZurKLFuLA5qHcM7OlSqjok0EKUrUb94vKodfV9ep4/s320/IMG_20190717_191332_771.jpg)
Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartu zuten protagonismoa, noski hori guztia umorez josita. Horiek horrela, gure barreak hondartzan ere entzun ziren, hain ondo pasa genuen eta!
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjWvzVqf6XxTjNF2B8HJzIpjapLweve7OtFqadbtk9XaYT46fsC0xi2RElARx1tpH9yXVXRRu0N5Cy1Yde6PYsABBABLpZtg_8rj0ydNTp8pbL-CGAS3jHE5tiWfYJ3kSowWqTxip7yKOQ/s320/IMG_20190717_191005_359.jpg)
Izan ere, inor ez zen geratu hotz, eta han bildu ginen guztiok, eta baginen ehun lagun baino gehiago, parte hartu genuen, batzuek oholtzan eta beste batzuek txistuka eta magoaren trukoak txalotzen, eta gehienok zur eta lur geratu ginen magoaren trukoak asmatu ezinik.
Zorionak Imanol, aho bete hortz utzi gintuzun.
Portzierto publikoaren artean oso oso pertsona ezagunak ikusi genituen, eta Berbalagunak antolatzen duen ekintza osagarri honetan parte hartu zuten.
2019/07/11
Berbalagunekin, on egin!!!!
Adi ibili ginen jakiteko zenbat irin, zenbat ur, zenbat gatz bota behar genuen ore bikaina sortzeko. Baina erraza izan zen geneukan chefarekin, era horretan, aditua da oso Alberto, gure talogilea, izan ere, eskarmentu handikoa, beraz, ez zegoen lekurik han porrot egiteko.
Pixkana-pixkana orea mamitu genuen, hasieran umeek hartu zuten protagonismoa, eta haiek landu zuten, bitartean guztiok egonagarrian genbiltzan, egin ere egin nahi baikenuen.
Azkenean, nagusion unea heldu zen, eta, A ze poza!!!!
Barrearekin batera erritmoa markatu genuen, taloa joz eta zabalduz.....
Forma hartzen ari ziren, eta gu, poz-pozik zein goxoak izango ziren, pentsatuz.
Azkenean ere, heldu zen momentua gure talo politak plantxan jartzeko. Ummmmmmmm!!!! Adurra zerigun!!!
Eta noski, Albertori esker eskaintza zabala eta ederra izan genuen, hau da, barazkiak, gazta, txorizoa edo txokolatea taloaren barruan sartzeko prest. Ekarpena ere izan genuen...eskerrik asko Marian!!!
Horiek horrela, heldu zen dastatzeko momentua , eta argazkietan ikusiko duzuen bezala, merezi izan zuen etortzea eta gurekin arratsalde on eta ederra pasatzea.
Batzuetan irudi batek dena esaten du, bada gaur hurrengoa aukeratu dugu gure poztasuna adierazteko.
2019/07/04
Estresik? Ez, eskerrik asko!!!!
Atzokoa aurtengo buruko masajearen bigarren esperientzia izan zen, eta ziur gaude ez dela azkenengoa izango. Bakioko Berbalagunak bertokoei masaje tailerra eskaini zien, eta argazkian ikusten duzuen bezala, sekulakoa izan zen.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi_En3jeLW6t4rk3ejHFHxVswhc2xYraW56c71dAgBfT5bajGcAGCpGPL91SxGcgG2_HEki9Y1KZZ9bOx0fY50WBSzT9A2K7eQZAhiP1hASI89VDqU_ddaHzoiJg9e8ocDtv28rcfVlh74/s320/IMG_20190703_191526_880.jpg)
Saioa leku zoragarri batean kokatu genuen, hau da, Bakioko kaian, Gaztelugatxeko Donieneren babespean. Hantxe bertan gure 6 esku-oheak jarri genituen, eta Xabi Pajaresekin ikasi genuen, buruko hezur guztiak eta nerbio-bukaerak non dauden.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi2uQ8riNekaN4wtGbpO_MQ2Pl0RWi8zuZVVIKXdY4Eg0zhSLj9t1sq4cb3RbgeDarzbpalw7zezO3tTjDe9DvRzIAgqtWF91Xexmvm41ylEsj8pmCARtGJ-YFu8N8CN_6DKDDHGE_w6bs/s320/IMG_20190703_192409_516.jpg)
Guztira hamaika lagun bildu ginen esperientzia bizitzeko prest. Ondo etorri guztiak, Berbalagunok antolatutako ekintzetara!
Pixkana-pixkana, erlaxatu genuen olatuen soinuarekin batera, eta ez zitzaigun inporta inguruan eta inguruarekiko sortu genuen jakin-mina. Gu poz-pozik ibili ginen bizkarreko mina kentzeko puntuak ezagutzen, tripako mina ekiditeko teknikak ikasten eta buruko mina saihesteko terapiak menperatzen, besteak beste, (ez dizuet guztia kontatuko, hurrengoan etorriko ez baizarete).
Eta horrela erlojuek bederatziak jo zituzten ... eta guk, joateko asmorik ez bageneukan ere, dena bildu genuen eta hurrengo hitzordurako geratu ginen.
Eskerrik asko etorri zareten guztioi, eta eskerrik asko gure irakasle perfektuari, Xabi Pajaresi. Hemendik aurrera gure bizitza hobetuko dela ziur gaude.
Portzierto, badakizue datorren asteazkenean, uztailak 10, talo tailerra egingo dugula leku berean.
Ez galdu aukera, etorri guregana eta gozatuko duzue euskaraz!!!!!

2019/07/01
Udaz gozatzeko eta euskaraz egiteko eskaintzarik onena
Udarekin batera, martxan da Bakioko Berbalaguna. Neguan Euskal Herrian ohikoa izaten den fenomeno honek indarra hartu nahi du, baina oraingoan proposamen berritzailea eginez eta oporrak, uda, aisialdia eta euskara uztartuz.
Horregatik,
Berbalagun proiektuak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizue
“praktikatu eta bizi!” lemapean, Bakio leku aparta baita euskaraz
bizi izan eta, aldi berean, udaz eta oporrez gozatu ahal izateko.
Beraz, udan zaudeten tokian zaudetela, Bakiora hurreratu eta beso
zabalik hartuko zaituztegu.
Dagoeneko
udako berbalagunen talde bat eratu da, baina berbalagun gehiago
lortzeko eta euskal giroa suspertzeko zenbait ekintza antolatu ditugu
uztaileko eguazten guztietan:
Uztailaren 3an: Buruko masajea, portuan, 19:00etan
(euria egiten badu, Bakeako karpan).
Uztailaren 10ean: Talo tailerra, portuan,
19:00etan (euria egiten badu, Bakeako karpan).
Uztailaren 17an: “Magia parrastan” kaleko
magia ikuskizuna, portuan, 19:00etan (euria egiten badu, Bakeako
karpan).
Uztailaren 24an: Akro-yoga, portuan, 19:00etan
(euria egiten badu, Bakeako karpan).
Beraz,
udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten
jarraitu nahi izanez gero, badakizue… Bakio aukera eta eskaintzarik
onena.
Argibide
gehiago eta inskripzioa: 688 746 775 telefonoan (whatsapp-a) edo
e-mailez (kinttopeko@aek.eus).
Zuen
zain gauzkazue!!!
2019/06/21
Etorkizunari begira
Euskarak badu etorkizuna. Izan ere, joan den asteartean biziki konprobatu genuen: lubakietatik zerura, Gatikatik mundura.
Iazko ekimenari jarraiki, aurten ere, Uribe Butroeko Berbalagunak bildu ginen ikasturtea agurtzeko. Aukera paregabea izan zen, alde batetik Gatikako lubakia eta bunkerra bisitatu genituen, eta bestetik, beste Berbalagun kideak elkar ezagutu genituen. Ze poza!!!!
Enbata iragarrita bazen ere, inork ez zuen amore eman nahi, gure sarea zabaldu nahi baikenuen, eta horiek horrela, Lauroetako aparkalekuan 30 bat lagun bildu ginen gure bazterrak miresteko, eta, nola ez, gure harremanak elkar trukatzeko.
Han hasi ginen ibiltzen, eta atsotitzak esan bezala, "gustuko lekuan aldaparik ez", eta lehenengo aldapa gogorregia zirudien arren, han ez zegoen nekerik.
Astiro-astiro iratzez beterik zegoen bidea zeharkatuz heldu ginen, eta ezina ekinez egina guztiok egin genuen"tontorra".
Helduak zein umeak, han ez zegoen adinik, eta guztiok gozatu genuen.
Gatikakoa burdin izeneko tunel, bunker eta lubaki gotorleku sistemaren parte da. Gerra zibilean eraiki zen Bizkaiko kostaldean eta Bilbo inguratzen duten mendietan, hiria Faxisten erasoetatik babesteko, eta horrela heldu zaigu gure garaira.
Gotorlekuak denetarik dauka: erdian metrailadorerako "habia" du eta alboetan 2 galeria ditu. Dena arakatu genuen, eta benetan ez genuen espero aurkitu genuena, eta horrek ustekabean harrapatu gintuen, hain gertu eta hain ezezaguna.
Baina gu dagoeneko ez gara hain ezezagunak, Bakiotik, Gatikatik, Mungiatik, Maruritik, euskarari esker gero eta hurbilago gaude.
Noski, horrekin zer ikusia daukala hirugarren denborak. Ospe handiko sukaldariak izan genituen, eta haiei esker gure ikatza ez zen azken momentura arte amatatu.
Eskerrik asko etorri zinetenoi, eta hurrengo urtean berriro ere elkartuko gara, han eta hemen, neguan zein udan, eta dena euskararekin lotuta.
Portzierto, postrerik ere ez zen falta izan.
Iazko ekimenari jarraiki, aurten ere, Uribe Butroeko Berbalagunak bildu ginen ikasturtea agurtzeko. Aukera paregabea izan zen, alde batetik Gatikako lubakia eta bunkerra bisitatu genituen, eta bestetik, beste Berbalagun kideak elkar ezagutu genituen. Ze poza!!!!
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiHanBIGq6DhmGFRUHVYlSznwc_p9kfQjb4WU4KqKSMLnAE1w3EoHsBy4WwUsPSEVG3qTCCrAENAty4aMCPiaZedgrkc6yg_H7xkd3ZxmyuDBCyghWsyIKaNB-566mJMhIXBezJSw6UPV0/s200/IMG_20190618_193021_608.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEggqHR4YFf_znAeoy3XD14O7yK7NG990-3ALPT6DQQ8s_9sLMXR7q1VZ6Y3nDaWxvaGbs7m_j7_9mCMHbWSmhrmqM5dvAdZVTKjF5p3Cb5wIWc77_CLgFsfYPX_qVGn1M7BHzy2t8uCtWk/s200/IMG_20190618_184152_621.jpg)
Han hasi ginen ibiltzen, eta atsotitzak esan bezala, "gustuko lekuan aldaparik ez", eta lehenengo aldapa gogorregia zirudien arren, han ez zegoen nekerik.
Astiro-astiro iratzez beterik zegoen bidea zeharkatuz heldu ginen, eta ezina ekinez egina guztiok egin genuen"tontorra".
Helduak zein umeak, han ez zegoen adinik, eta guztiok gozatu genuen.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhx-Fv-QxeCdH3GS0SeuZMO1deEPn34rte4BEGVhpO-pfld3FptunKa-igYi9GTE2nO5emL0UttTf4UOIFEBq8YQS2kfQQ5OEjwYvntCFIAw2vuAl0-UThK9axESfI9vGwSxhJfnl5nyeo/s200/IMG-20190618-WA0059.jpg)
Gatikakoa burdin izeneko tunel, bunker eta lubaki gotorleku sistemaren parte da. Gerra zibilean eraiki zen Bizkaiko kostaldean eta Bilbo inguratzen duten mendietan, hiria Faxisten erasoetatik babesteko, eta horrela heldu zaigu gure garaira.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhY0HxWIOPJAOaeB9LjpR2-7hH0CWX8sbuouYChaaAwSq4cnk0m3IWll3nDlv8Enx-n771E5TjAuhBk9IMUTHF-rrJxQGziDS1EU-s5y-hmuuauHz52PUd1LbaQeDkXvurjR7jxx4oDZbc/s320/IMG_20190618_185936_059.jpg)
Gotorlekuak denetarik dauka: erdian metrailadorerako "habia" du eta alboetan 2 galeria ditu. Dena arakatu genuen, eta benetan ez genuen espero aurkitu genuena, eta horrek ustekabean harrapatu gintuen, hain gertu eta hain ezezaguna.
Baina gu dagoeneko ez gara hain ezezagunak, Bakiotik, Gatikatik, Mungiatik, Maruritik, euskarari esker gero eta hurbilago gaude.
Noski, horrekin zer ikusia daukala hirugarren denborak. Ospe handiko sukaldariak izan genituen, eta haiei esker gure ikatza ez zen azken momentura arte amatatu.
Eskerrik asko etorri zinetenoi, eta hurrengo urtean berriro ere elkartuko gara, han eta hemen, neguan zein udan, eta dena euskararekin lotuta.
Portzierto, postrerik ere ez zen falta izan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)