2020/02/27
Natilla tailerra, Gatikan
Kaixo, lagunok:
Hona gatoz berri batekin, hara non eta berriro Gatikan.
Bertoko Berbalagunek antolatuta, eta bertoko kideetako batek emanda, hona hemen beste aukera bat euskaraz gozatzeko. Hurrengo tailerrean, hau da, martxoaren 3an, nola egin natillak ikasiko dugu, baina ez natilla arruntak, ez, gureak munduko natillarik goxoenak izango dira.
Ez galdu aukera, etorri eta eztitu bizitza.
Eguna: martxoak 3
Ordua: 18:30etik - 20:00etara.
Non: Urondo txokoan.
2020/02/20
Pantxika Tximeleta eta Patxi Kirikolatza, Gatikan
Hona hemen gure lagunak: Pantxika Tximeleta eta Patxi Kirikolatza.Horrela bataiatu zituzten Gatikako Gurasolagun umeek egindako merienda osasungarriaren tailerrean.
Arratsalde ezin dibertigarriagoa izan zen, asteartekoa. Han bildu ginenok ikasi genuen, nola sortu basamortuko palmondoa, Kirikolatza erregina, edota Pantxika Tximeleta, sagar batekin, madari batekin edota bananarekin.
Han ere espontaneoak izan genituen, baina gure ongi etorri beroarena izan zuten, agian hurrengoan animatuko dira gurekin partekatzeko eta gozatzeko.
Amok lagunduta, umeek zatitu, txikitu, zuritu eta prestatu zituzten basoko animaliak, eta a ze goxoak!!
Demontre, horrelakoak berriro egin behar ditugu.
Frutazaleak baziren han, noski, bat baino gehiago gainera. Hala ere, aldez aurretik gustatzen ez zitzaienek
F R U T A deskubritu zuten...
Aupa zuek!!
Talde osoko argazkia, polita ezta?
Hurrengo saioan, zer egingo dugu ekipo???
Portzierto, ateak zabalik ditugu, hau da, umeekin euskaraz hitz egin nahi baldin baduzu, eta ondo pasatu nahi baduzu, egin zaitez gurasolagun, izan ere, arratsaldeak giro alaian eta dibertigarrian pasatzen ditugu.
Bakion martxan
Aurtengoa hirugarren urtea da bertoko Sasiarte Mendi Taldeak eta
Berbalagunek ekintza hau antolatzen dutela batera.
Eta a ze poza! goizean leiho-saretak zabaldu genituenean.
Igandean eguna ederra argitu zuen, zer gerta ere, guk aurrekoan dena prest geneukan; hau da, oinetako erosoak, mendiko berokiak, txanoak, makilak, eta noski gogoak Basatoste martxa egiteko... Hala ere, ez genuen behar izan prestatu genuen guztia, eguzkia presente izan zelako ibilbide osoan.
Sasiartek prestaturiko ibilbideari ekin genion. Hor ere eztabaida egon zen, batzuek sei kilometro zirela zioten, beste batzuek zazpi, ausartagoek zortzi zirela... Baina, guri bost! Han ez zegoen beldurrik, aitzitik, gure aurpegirik onena aurkeztu genuen.
Izugarri polita ibilbidea, Bakioko bazter ederrak eta ezezagunak ezagutzeko eta bide batez bertoko jendearekiko harremana sustatzeko.
Amaitzeko, nola ez, jatekorik ez zen falta izan. Han geneukan txorizo bokata eta egarriari aurre egiteko isurkariak baziren jaimaren azpian.
Bihotzak pozteko, han ziren trikitilariak giroa alaitzeko musikak lagunduta.
Eskerrik asko etorri zareten guztioi, datorren urtean berriro elkar ikusiko dugulakoan gaude, Sasiarteren partez eta Berbalagunen partez gu prest gaude Basatoste martxa antolatzeko.

2020/02/18
Meñakan ere garizumari aurre egin genion
Meñakan ez daukagu erremediorik, eta ez gara ibiltzen hitzerdika, izan ere, garizumari aurre egiteko horiexek dira gure armarik nagusienak: talo, txorizo eta haragia jaten ez dutenentzat barazki goxo-goxoak.
Horrela pasatu genuen arratsaldea, joan den astean, taloa egiten ikasten. Horretarako maisu bikaina izan genuen. Eskerrik asko, Alberto, zurekin bidea beti da erreza
Umeek zein helduek guztiok gozatu genuen Meñakako Udaletxeko Txokoan, Berbalagunek proposaturiko tailerrean.
Erritmoa behin hartuta....argi geratu zen arbasoengandik jasotako "milurteko" errezeta horiek badaukatela etorkizuna.
Inork ez zuen xehetasunik galdu nahi izan.
Noski, helburua argi eta garbi geneukan... orea plantxatik pasatu, gero barruan txorizoa edo barazkiak sartzeko. Ederto batean geunden, era horretan, giroari laguntzeko, eta tripazainak irrikan jartzeko, lekuak usain zoragarria zeukan.
Biziki gozatu genuen, denbora izan genuen, taloa jotzeko, prestatzeko, dastatzeko, baita elkar ezagutzeko ere.
Hau izan da Meñakan Berbalagunek antolatu zuen aurtengo lehenengo ekintza osagarria, baina izan zuen harrera ikusita, ziur gaude etorkizunean berriro elkartuko garela, jateko, barre egiteko, edo batek daki zertarako, gu prest gaude, eta zuk?.
2020/02/17
Aurkezpena Marurin
Kaixo, lagunok!
Badugu ordua!!! Otsailaren 18an Berbalagun programaren aurkezpena egingo dugu Maruriko Kultur etxean.
Zer esango dugu han?, bada zertarako antolatu dugun Berbalagun programa; hau da, alde batetik, euskara maila hobeto nahi
dutenek euskara praktikatzeko espazio gozo eta atsegina izateko; eta
bestetik, euskaraz bizi nahi dutenek lagun berriak ezagutu eta
aukera gehiago izateko.
3,
4 edo 5 laguneko taldeak osatzen ditugu, adina eta ordutegi librearen
arabera, guztietan euskaldun osoa den pertsona bat egongo da, apur
batean eredua izango dena, ez
da irakaslea izango baina bai ikusi
ahal izango duzue
nola egiten duen,
eredu moduan.
Etorri eta ezagutu Berbalagun eta zure Berbalagunkideak, ez zara damutuko.
NOIZ: otsailak 18
ORDUA: 19:30ean
NON: Kultur etxean/Liburutegian
2020/02/03
Basatoste martxa, zuek ere bazatozte?
Zatoz guregana eta ospatu basatostea beste era batean. Ez dugu izango oztoporik, ibilbide lasaia izango da, beraz etorri zuen umeekin, zuen ilobekin eta partekatu goiz polita gurekin. Ez ahaztu hirugarren "aldian" ere izango dugula, eta burruntziak aterako ditugula.
Etorri eta gozatu gurekin, ederto batean pasatuko dugu-eta.
Hurrengo mapan ibilbidea duzue.
Ordua: 11:30
Irteera: Bentako plaza
Berbalagun Maruri-Jataben
Maruri-Jataben ere Bergalangun taldea izango dugu. Beraz, euskara praktikatu nahi baduzu, eta ez baduzu norekin, hemen duzu aukera paregabea. Euskaraz berba egiten duzun bitartean, ondo pasatuko duzu, beraz, izan zaitez Berbalagun.
Bizi eta gozatu euskaraz.
Izenak emateko Maruri-Jatabeko udaletxean edo 688 875 481 telefonoan.
Bizi eta gozatu euskaraz.
Izenak emateko Maruri-Jatabeko udaletxean edo 688 875 481 telefonoan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)