2020/05/29

Gurasolagun origami tailerra LI

Ostiralean gaude dagoeneko, eta asteburu ederra datorkigu. Hala ere,  kalera atera baino lehen, denbora duzue origamia egiteko, izan ere, egiten baduzue, lagun berri bat eramango duzue parkera. Gaur Koldok untxi bat egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexan beti dago prest, eta irudi berri hori ziztu bizian egin du.
Animo kuadrilla. Ondo pasa, eta biziki gozatu, merezi duzue eta.

2020/05/28

Autu-mautuak: Esti Kerexeta

Gatikako Berbalagun taldeak eskualdeko bigarren autu-mautuak saioa antolatu du. Bigarren honetan ESTI KEREXETA eskalatzaile, mendizale, irakasle... izango dugu gurekin. Berarekin batera Amerikako Estatu Batuetara bidaiatuko dugu, eta ziur gaude dauzkagun aurreiritziak behera joango direla. Herri basatia eta misteriotsua ezagutuko dugu saio honetan.

Beraz, ekainaren 2an, asteartean, 19:00etan, hitzordua duzue Estirekin.


Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/27

Gurasolagun origami tailerra L

Asteazkena dugu gaur, baina ez gara nekatzen. Beti bezala hona gatozkizue beste tailer batekin, gaurko irudia gu apaintzekoa da, hemendik aurrera, dotore aterako gara kalera.
Sartu bideo.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanek ez du gure  hitzordua galdu, eta benetan tximeleta-begizta ederra egin du.
Animo ekipo, astea aurrera baitoa.

2020/05/24

Gurasolagun origami tailerra XLIX

Astea amaitzear dago, eta bihartik aurrera askatasun pixka bat gehiago izango dugu. Bitartean, Koldok txoria egiten irakatsiko digu hegan egiteko eta amesteko.
Aurrera bideoa.
Txoria denez, ziztu bizian Gatikatik etorri da Gexanen txoria.
Bihar gehiago, ez ahaztu gure hitzordua.

2020/05/23

Gurasolagun origami tailerra XLVIII

Espazioan jarraitzen du Koldok. Hori dela eta, gaur espazio-ontzia egiten irakatsiko digu. Gaur eguraldi euritsua dugunez, aprobetxatu eta gozatu berarekin.
Sartu bideo.
Hurrengo argazkian Gatikako Gurasolagun taldeko kiderik emankorrenak, bai Gexanek, egindakoak, han daude, espazio-ontziak eta Laika txakur ziderala eta haren txakur kumea.
Bihar igandea izango da, beraz, beste aukera bat izango dugu origamirekin gozatzeko. Egiteko prest?

2020/05/22

Egunean behin: lehenengo irabazlea

Uribe Butroeko Berbalaguneko Egunean behin taldeak  lehenengo irabazlea badu. Joan den astean, Alberto izan zen puntu gehien lortu zituena, hori dela eta, Mungiako Kinttopeko Eukaltegira etorri zen haren oparia jasotzera. Argazkian agertzen den bezala, Berbalagunaren agenda eta bolaluma poz-pozik hartu zituen Gorlizeko mutilak. ZORIONAK ALBERTO!!!!
Nor izango ote da aste honetako irabazlea? Agian zu. Izan ere, igandera arte txanda dugu galderei erantzunak emateko.
Parte hartu gurekin eta gozatu!!!!
 

2020/05/20

Gurasolagun origami tailerra XLVII

Gai bakarra du aste honetan buruan Koldok, hau da; espazio siderala. Horiek horrela, aurreko egunean martzianoak izan ziren haren protagonistak, gaur, berriz, izarrak dira. Goza dezagun gaurko irudiarekin eta Ene Kantakoekin eta  izarrak goian abestiarekin.
Sartu bideo
Izarrak goian, hemen eta han... Gatikan ere, Gexan zerua betetzen ari da.
Zein izango da hurrengo irudia? Ezetz asmatu, beraz, adi egon.

2020/05/18

Gurasolagun origami tailerra XLVI

Aste berria dugu dagoeneko, eta pozik gaude berriro zuekin egoteagatik, horrez gain, gero eta gutxiago falta da udan sartzeko eta oporretan egoteko. Bien bitartean, Koldok jarraituko du origami tailer honekin. Gaur martzianoak egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Ez dakigu Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanenak Martekoak edo Plutonekoak diren, dena dela, zoragarriak dira!!
Hurrengo hitzorduan gehiago. Astelehena da, animo ekipo!!!

2020/05/16

Autu-mautuak: KAITIN ALLENDE

Bakioko Berbalagun taldeak eskualdeko lehenengo autu-mautuak saioa antolatu du. Lehenengo honetan KAITIN ALLENDE kazetaria eta bakarrizketaria izango dugu gurekin. Izan ere, gauden egoeran, hau da berrogeialdian, guztiok gaude kokoteraino, baina Allendek umorea jarriko dio itxialdiari, eta ziur gaude berarekin barre egingo duzuela.
Beraz, maiatzaren 29an, ostiralean, 19:00etan, hitzordua duzue gurekin.
Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/15

Gurasolagun origami tailerra XLV

Origami tailerrak lagunak egitea lortu du, ehunka lagun, gainera. Hori dela eta, gaur Koldok  laguntxoa asmatu du. Zuen grina goraipatzeko Betagarri eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Lagunak gara  abestia utziko dizuegu.
Sartu bideo.

Gatikako GurasoLAGUN taldeko Gexanek, gure LAGUNAk, laguntxoa ere badu.
Abestiak dioen bezala, laguna nauzue!!!!

2020/05/14

Gurasolagun origami tailerra XLIV

Itsasotik basora joango da gaur Koldo, hori dela eta, Papagaia egiten irakatsiko digu. Ti-ta batean egingo duzulakoan gaude. Animatu eta probatu.
Aurrera bideoa.
Ezin ederragoa da, Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek egindakoa. Horrek izena ere badu. Hurrengo argazkian Papagail duzue. Ondo etorri gure origamiren zoramena!!!!
Hurrengo hitzordura arte. Animo eta eutsi goiari!!!!!

2020/05/11

Gurasolagun tailerra XLIII

Astelehena dugu gaur, eta indartsu dator Koldo, izan ere, KARRAMARROA egiten irakatsiko digu. Egin eta gero, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen
Karramarroarekin dantzan abestiarekin gozatuko dugu.

Gure Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek karramarro laranja polita egin du. Trebea zara gero!!!!
Ez ahaztu bihar berriro izango garela zuekin, bai ala bai.
Gero arte, Bonaparte.

2020/05/10

Gurasolagun tailerra XLII

Egun on, gaur Koldok TXIPIROIA egiten irakatsiko digu. Azken bolada honetan itsasoari begira dabil. Kantari dagokionez, ez da txipiroia, eta ez dauka zortzi hatzamar, hala ere, itsasoarekin lotuta dagoenez, hona hemen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen  marmoka abestia.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanek bat ez bi txipiroi egin ditu, familia bat osatuko duzu, zorionak!!!!!
 
Zein da zuen irudirik gogokoena? Baduzue? Koldok egitea nahi duzue? Eskatu eta berak  lagunduko dizue. Gure helbide elektronikoa hurrengoa da: uribebutroeberba@gmail.com. 
Ondo pasa igande euritsu honetan.

2020/05/07

Gurasolagun origami tailerra XLI

Atzo izurdea, bada, gaur Koldok OTARRAINXKA egingo digu, izan ere, aste honetan itsasoko ekosistema sortuko dugu gure etxeetan.
Sartu bideo.
Gatikako Garasolagun taldeko Gexanek haren otarrainxka bidali digu dagoeneko. Biba zu!!!!
Eta zuek origamizalea bazarete eta irudiak egiten baldin badituzue bidali uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikora. 
Oso egun zoriontsua izan!!!!!

2020/05/06

Gurasolagun origami tailerra XL

Aste honetan, itsasoarekin lotuta izango gara. Hori dela eta, aste honetako abestia Ken zazpiren itsasoa gara kanta izango da. Entzuten duzuen bitartean, gaur Koldok IZURDIAren irudia egiten irakatsiko dizue. Gozatu musikarekin eta origamiarekin.
Aurrera bideoa.
Eta hona hemen gure  kuadrillako lehenengo izurdea. Gatikan dauka kokapena Gurasolagun taldeko Gexanen etxean, handik Kantauri Itsasora joango da laster.
Bihar beste animalia bat ekarriko dizuegu. Animatuko zarete egitera????

2020/05/05

Gurasolagun origami tailerra XXXIX

Azken bolada honetan temati bilakatu da Koldo, eta behin eta berriro hegazkinak egin ohi ditu, agian askatasuna nahi/behar baitu. Hori dela eta, gaur Koldok laugarren hegazkina aurkeztuko dizue. Lehenengo bideoan ekoiztuko du eta bigarren horretan kalera botako du.
Bideoa partekatu eta gero, lehenengo hegazkina Gatikatik hegan egiten jarraian etorri zaigu. Gatikako Gurasolaguneko Gexanek, tailer honen jarraitzailerik ekinenak, egindakoa.
Bigarren argazki horretan, Gexaneren marrazkia.
Eta zuek, baduzue erronkarik? Bidali uribebutroeberba@gmail.com helbidera.
Animo guztioi.

2020/05/03

Gurasolagun tailerra XXXVIII

Astea bukatzear dago, baina Koldo jo eta su dabil. Gaur beste hegazkin bat egingo digu, eta hurrengoak, boomerang bezala, joan eta etorri egiten du.
Igandea martxarik onenean hasteko jarri Egon taldearen paperezko hegazkina abestia. Biziki gozatuko duzuela ziur gaude.
Sartu bideoa.
Gatikatik "hegan egiten" etorri da gure hurrengo irudia. Gexanek ez du denborarik galdu, izan ere, ziztu bizian egin du. Hurrengo batean, elkartzen garenean, ea zein joaten den arinago ikusiko dugu.
Ez ahaztu gure biharko hitzordua. Bien bitartean, gozatu eguna eta bizitza!!!!!

2020/05/02

Gurasolagun tailerra XXXVII


Bihar amaren eguna dela eta, gaur Koldok egingo digun irudia oso aproposa izango da, bide batez, amari ematean jar dezakezue Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Maite zaitut amatxo abestia.
Sartu bideo.
A ze polita, Gatikatik etorritakoa. Bihar Gexanek amari aurrez aurre emango dio eta amamei birtualki ;-).