Gorde eguna eta zatoz!!
Bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
Euskaraz seguru!!!!
Gorde eguna eta zatoz!!
Bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
Euskaraz seguru!!!!
Gaur zortzi, ederto batean egongo gara Maruri-Jataben, izan ere, joan den urtarrilean atzeratu genuen Talo tailerra egingo dugu, arratsaldeko 18:00etan, Kulturetxean.
Maruriko berbalagun taldeak antolatuko du, eta badakizue pandemia dela eta, aldez aurretik izena eman behar da, plaza-kopurua mugatua izango baita, beraz, IZENA BIDALI WHATSAPP-ez 688 87 54 81 sakelekora.
Ez galdu aukera inoiz galdetu badiozu zure buruari nola egiten diren euskal taloak. Horrela bada, etorri guregana, konpania ederrean ikasiko duzuelakoan
gaude.
Horrenbestez, ondo pasatu nahi baduzu eta gure ohiturak ezagutu nahi badituzu, etorri guregana.
Zatoz eta bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!
Euskaraz seguru!!!!
Gaur hasi beharko zen 22. Korrika. Dakizuenez, bi urterik behin Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen erraldoia euskararen aldeko ekitaldi jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.
Hala ere, izurritea dela eta, ezin izan dugu lekukoa kalera atera. Izan ere, penaz hartu genuen erabakia, baina horrela egin behar genuen. Baina, bagaude Korrika barru-barruan sentitzen dugunok, hori dela eta, Maruri-Jatabeko berbalagun taldeak korrikaren mezua, sentimendua eta oroimena zabaldu nahi izan ditu.
Joan den topaketa aprobetxatu zuten gordeta dituzten petoak soinean jartzeko eta argazki polit hau ateratzeko.
Eskerrik asko, benetan, mundialak zarete gero!!!!
Horrez gain, gogoratu nahi dizuegu, datorren martxoaren 28an AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.
Gorde eguna eta zatoz!!
Bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
Euskaraz seguru!!!!
Horrela bada, ez galdu hurrengo aukera, hau da, Bakioko Berbalagun taldeak Etiketa Nutrizionalaren tailerra antolatuko du, datorren MARTXOAREN 24an, Txakolingunean. ON EKINeko adituek azalduko digute nola irakurri etiketak eta non jarri arreta.
Plazak mugatuak izango dira, beraz, IZENA aldez aurretik EMAN behar duzu BIDALI WHATSAPP-a 688 87 54 81 telefonora.
Zatoz eta bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
Euskaraz seguru!!!!
Aurrera doa urtea, baita Bakioko Berbalagunen ekimenak ere. Egia da, izurritea dela eta, erritmoa pixka bat moteldu egin dela, hala ere, Berbalagun kideak dena emateko prest daude. Izan ere, aurtengo inauteriak erdipurdikoak izan ziren, alabaina, haiekin lotuta eta badira urteak, Berbalagun programak Bakioko Basatoste Martxa antolatu zuen, aurten Sasiarte Elkarte barik, baina bai BakioMugi proiektuarekin bat eginez.
Horiek horrela, joan den igandean, otsailak 28, ibilbide ederra egin genuen, benetan ederra, gure bertoko bazterrak ezagutzeko eta zer esan konpaniari buruz!!! Hori ere ezin hobea!!!!
Eguraldiak asko lagundu zigun. Egiatan, igande ezin politagoak esnatu gintuen eta 25 lagun ausarta eta trebe martxari "sua" emateko prest bildu ginen.
Hurbildu ginenok helburu batzuk bageneuzkan, hurrengo hauek: ondo pasatzea, hobeto elkar ezagutzea eta euskaraz aritzea, batez ere. Segurtasun neurri guztiekin, noski!!!
Hurregoan familia argazkia izango duzue. Talde ederra osatzen duzue!!!
Zatoz eta bizi euskaraz!!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!!
Euskaraz seguru!!!