Bakioko Berbalagun taldeari esker martxoaren 24an, hileko azken asteazkenarekin, gure elikadura nola 
hobetu ikasteko aukera izan genuen gure herrian. On Ekineko
arduradunak, Andrea eta Nahia, bertako Txakolingunera hurbildu ziren, hitzaldi magistrala emateko. Izan ere, haien hitzetatik ondorio interesgarriak atera genituen, adibidez,  erosten ditugun elikagaien 
nutrizio-etiketak irakurtzen ikasi genuen, eta horiek horrela, gehien komeni 
zaiguna zein den jakin eta aukeratu ahal izateko.
 Orotara 18 lagun bildu ginen Txakolingunean, gure erosketa-saskian sartzen dugun produktuen etiketetan agertzen diren zenbaki horiek  zer diren eta
 zer esan nahi duten argitzeko.
Jakina ikasi genuen!! Andreak eta Nahiak maisuki erakutsi
 ziguten zeintzuk diren produktorik  interesgarrienak, egokituenak eta osasungarrienak, 
eta hemendik aurrera eta erotu gabe, ziur gaude ohiturak aldatuko ditugula 
gure elikadura hobetzeko.
 
Benetan, aukera paregabea izan zen bertoko Berbalagun taldeak herriari eman zuena, eta, ez ahaztu, beti bezala, datorren hileko azken 
asteazkenean errepikatuko dugula, beste hitzaldi edo jarduera interesgarri 
batekin.
Gorde eguna eta zatoz!!
Bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
           Euskaraz seguru!!!! 



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina