2021/03/18

Gora KORRIKA!!!!!!

Gaur hasi beharko zen 22. Korrika. Dakizuenez, bi urterik behin Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen erraldoia euskararen aldeko ekitaldi jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. 

Hala ere, izurritea dela eta, ezin izan dugu lekukoa kalera atera.  Izan ere, penaz hartu genuen erabakia, baina horrela egin behar genuen. Baina, bagaude Korrika barru-barruan sentitzen dugunok, hori dela eta, Maruri-Jatabeko berbalagun taldeak korrikaren mezua, sentimendua eta oroimena zabaldu nahi izan ditu.

Joan den topaketa aprobetxatu zuten gordeta dituzten petoak soinean jartzeko eta argazki polit hau ateratzeko.

Eskerrik asko, benetan, mundialak zarete gero!!!!

Horrez gain, gogoratu nahi dizuegu, datorren martxoaren 28an AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.  

            Gorde eguna eta zatoz!! 

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat