Bristol, Yokohama, Soraluze, Alkoi, Montevideo, Zarrakaztelu, Mutriku,
Jugo, Erandio, Mosku, Zestoa, Balmaseda, Astigarraga, Tafalla, Helsinki,
Laudio, Sopela, Terrassa... Leku askotatik ari zaigu jendea animatzen.
Ez lagunok, EUSKARAK EZ DU MUGARIK! TOPAKETA BIRTUALA 😊
GAUR, apirilak 30, da izena emateko azken eguna.
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN
2020/04/30
2020/04/29
Gurasolagun tailerra XXXVI
Egia da udaberri bete-betean gaudela eta, dagoeneko, negua urrun geratzen zaigula. Hala ere, urtaro hark irudi politak sortzen ditu, haien artean gaur Koldok irakatsiko diguna, honako hau da, ELUR-MALUTA. Gaurko proposamena zure irudimenaren menpe geratuko da. Horrez gain, egiten ikasi eta gero, Maite Losadaren elur-malutak abestia entzuteko aukera izango duzue.
Aurrera bideoa.
Nola ez, lehenengo elur-malutak Gatikatik etorri dira, Gexanek egindakoak, eta benetan ederrak dira. Zorionak, bikainak dira gero!!!
Zein da zuen irudirik gogokoena? Baduzue? Koldok egitea nahi duzue? Eskatu eta berak egiten lagunduko dizue. Gure helbide elektronikoa hurrengoa da: uribebutroeberba@gmail.com.
Animo, lortuko dugu.

2020/04/28
Gurasolagun tailerra XXXV
Barre egin genuen gaurko saioa grabatu genuenean, eta ziur gaude zuek ere barre egingo duzuela. Ez galdu aukera, gaur Koldok atzaparrak egiten irakatsiko dizue. Horrez gain, gure bloga ez dizu bakarrik origami ikasteko aukera ematen, euskal musika ere ezagutuko duzue, gaurkoan disfrutatu Kasernarat-en atzaparrak abestiarekin. Merezi du entzutea.
Sartu bideo.
Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek atzaparrak azkar egin zituen, hurrengoan mozorroak egin beharko ditugu kalera ateratzeko.
Eta zuek atzaparrak edo bestelako irudiak egiten baldin badituzue bidali uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikora.
Oso egun zoriontsua izan!!!!!
Sartu bideo.
Eta zuek atzaparrak edo bestelako irudiak egiten baldin badituzue bidali uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikora.
Oso egun zoriontsua izan!!!!!
2020/04/27
Berbalagun taldea Egunean Behin?
- Zer da “egunean behin”?
Mugikorrerako
euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko
bat. Jolasean badira mundu mailako galderak, baina galdera geografiko
eta kulturalak Euskal Herrikoak dira: euskarazko liburu eta idazleak,
Euskal Herriko geografia, euskal kazetari eta kirolarien inguruko
galderak, euskarari lotutako hainbat galdera, eta abar.
- Zergatik hartuko dugu Berbalagunok lehiaketan parte?
Une
honetan ez dago euskarazko lehiaketarik euskarazko telebistan.
Hutsune hori betetzeko asmoz sortu dute Egunean
Behin.
Gure asmoa berbalagunei geure hizkuntzan jokatzeko eta gozatzeko
aukera berri bat eskaintzea da.
Hainbat
sari mota jadanik prest dauzkagu. Baina sarietan onena, aisialdian
euskaraz ondo pasatzea.
- Nola parte har dezaket?
Durangaldeko
Berbalagunok geure taldea sortu dugu, eskualdeko Berbalagunek talde
bezala parte har dezaten.
Aplikazioa
deskargatu ondoren, Uribe Butroeko Berbalagunen “egunean behin”
taldera gehitzeko, 64C746
erabili beharko da. Edo bidali whatsappa taldean sartzeko eskatuz
telefono honetara:
688 875 481.
Berbalagun
guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu taldean sartu eta lehiaketan
parte hartzeko. Ondo pasatzeaz gain, ikasi ere egingo dugu.
2020/04/26
Gurasolagun tailerra XXXIV
Gaur ezin dizuet ezer aurreratu, Koldok esan dit sorpresa izango dela, beraz, horrek bai mututu nauela. Dena den, Benito Lertxundiren Mayi abestiarekin agian pista bat emango dizuet.
Aurrera bideoa.
Gure basoa aurrera doa, eta Gexanek egin duenak adar ederrak ditu. Zorionak, aupa Gatika, azkarrak zarete!!!
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Eskerrik asko bestaldean zaudeten guztioi. Gainera, gaur oso pozik gaude ordu bat aterako garelako. Ondoooooooooo!!!!!!

2020/04/25
Gurasolagun origami tailerra XXXIII
Larunbata da, eta egun ederra espero dugu, gainera, bihartik aurrera, etxetik ateratzeko baimena dugu, beraz, pozik gaude. Pisuan bizi garenok kaleen beharra baikaude. Hori dela eta, Koldok irudi eramangarria prestatuko digu kalera eramateko eta jolasteko. Gaur PIKATXU pertsonaia egingo digu.
Aurrera bideo.
Egia esan, Koldoren irudiari falta zitzaion benetako aurpegia, baina, hona etorri da Gatikako Gurasolagun taldeko Gexan, eta horrek begiak, koloreak eta papoak jarri dizkio behar diren lekuetan. Eskerrik asko Gexan, benetan ze polita geratu zaizun!!!!!
Eta zuek, oraindik origamirik gabe bizi zarete? Animatu, mundu berria eta magikoa ezagutuko duzue; izan ere, zuen irudimena ez da etxean geratuko.
Eman egurra, edo hobeto eman papera.....

2020/04/24
Topaketa birtuala: maiatzak 3
Birusak ez gaitu mututuko, berrogeialdiak ez gaitu mututuko. Hori dela eta,
PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!
NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg
Euskara praktikatu nahi baduzu, euskara maite baduzu, euskararekiko harremana sendotu nahi baduzu, eman izena. Ederra izango da!!!!!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)