2020/04/27

Berbalagun taldea Egunean Behin?




  • Zer da “egunean behin”?

Mugikorrerako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Jolasean badira mundu mailako galderak, baina galdera geografiko eta kulturalak Euskal Herrikoak dira: euskarazko liburu eta idazleak, Euskal Herriko geografia, euskal kazetari eta kirolarien inguruko galderak, euskarari lotutako hainbat galdera, eta abar.

  • Zergatik hartuko dugu Berbalagunok lehiaketan parte?

Une honetan ez dago euskarazko lehiaketarik euskarazko telebistan. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu dute Egunean Behin. Gure asmoa berbalagunei geure hizkuntzan jokatzeko eta gozatzeko aukera berri bat eskaintzea da.
  • Sariak egongo dira?

Hainbat sari mota jadanik prest dauzkagu. Baina sarietan onena, aisialdian euskaraz ondo pasatzea.

  • Nola parte har dezaket?

Durangaldeko Berbalagunok geure taldea sortu dugu, eskualdeko Berbalagunek talde bezala parte har dezaten.

Aplikazioa deskargatu ondoren, Uribe Butroeko Berbalagunen “egunean behin” taldera gehitzeko, 64C746 erabili beharko da. Edo bidali whatsappa taldean sartzeko eskatuz telefono honetara: 688 875 481.

Berbalagun guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu taldean sartu eta lehiaketan parte hartzeko. Ondo pasatzeaz gain, ikasi ere egingo dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina