2021/05/07

Maruri-Jatabeko ondareak

 

Arratsalde hozkirri batekin esan genion agur apirilari, hilak 30, baina guk inoiz ez diogu hotzari beldur izan/izaten/izango, beraz, euritsu arratsalde horretan, Berbalagunok Maruri-Jatabe herria ezagutzeko jokoa egin genuen.

MooveGo plataforma deskargatu eta gero ezagutu genuen Basajai eta hasi ginen jolasten.

 

Ez dizuegu pista askorik emango, SPOILERrik maite ez dugulako eta guk baino puntu gehiago irabaziko dituzuelako.

Baina jakin dezazuen, denetarik jakin beharko duzue guk irabazteko ;-), hau da, bertoko hizkuntza, bertoko ohiturak, bertoko etnografia, bertoko artelanak... horiek guztiak menperatuta izan beharko dituzue. Bien bitartean, esan behar dugu oso ondo pasatu genuela eta buelta ederra eman genuela herritik Basajairekin, gure txaparekin soinean.

Eta ez ahaztu maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!



Gazta gozo-gozoa, guk egindakoa, Bakion!!!

Apirila joan da eta berarekin batera hilabete horretan egin ditugun tailerrak eta ekintzak. Bakiori dagokio, apirilaren 28an, Gazta tailerra antolatu genuen, bertoko Amets Ladislaorekin.

Arratsalde ederra pasa genuen Txakolingunean, orotara 23 lagun bildu ginen eta benetan asko ikasi genuen, bai gazta egiteko prozesuari buruz bai kontsumoari buruz.

Biziki ondo ezagutzen ditu Ametsek lehen sektorea eta haren arazoak, izan ere, Bizkaigane elkarteko kidea da, baita enhe sindikatukoa ere. Hori dela eta, gazta egiteaz gain, sektorearen onurak zabaldu zituen eta benetan konbetzitu gintuen. Edo agian konbentzituta geunden, eta berak berpiztu zituen gure aukeratzeko ahalmenak.

Dena dela, asko ikasi genuen, izan ere,  hurrengo bideoan ikusiko duzue nola gatzatu genuen esnea.


Guztiok parte hartu genuen, eta zer nolako sentsazioak esnea gazta bihurtzen ari zela ikustean!!!
Ia ia eginda zegoen eta pinta ederra zuen!!!
Zozketa egin behar genuen, pote gutxi eraman genituelako, eta hurrengo azgazkian irabazle batzuk ikusgai izango duzue.

Eskerrik asko, Amets!!! Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!! Beti bezala, plazer handia izan zen, zuekin arratsaldea partekatzea!!!

Eta ez ahaztu maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!


2021/04/29

Mendia bai, baina seguru!!!!

Mendia dugu gustuko eta maiz joan ohi gara asteburua pasatzera edo goizaz gozatzera, hala ere, inoiz ez da berandu arau batzuk ikasteko, gure irteera ondo atera dadila.

Helburu horrekin, joan den asteartean, apirilak 27, Kepa Lizarragak, Bizkaiko Mendizale Federazioko medikuak, Mendia eta Segurtasunari buruzko hitzaldia eman zuen Gatikan. Bertoko Berbalagun programak antolatuta eta konferentzia benetan interesgarria izan zen.

Han bertan ikasi edo berrikasi genuen nolako oinetakoak eraman behar ditugun irteeraren arabera, zer sartu behar dugun gure botikinean, nola antolatu gure ibilbidea....  eta beste hainbat gauza.

Guztira 12 lagun bildu ginen Gaztetxokoan, eta ez zen asko falta izan Kepak haren mendiarekiko maitasuna kutsatzea, han batu ginenok, mendizale amorratuak garelako, baina emandako datuekin, eta ikasitakoarekin, hemendik aurrera gure mendiko ibilbideak askoz seguruagoak izango direlakoan gaude.

Eskerrik asko, Kepa!!! Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!! Beti bezala, plazer handia izan zen, zuekin arratsaldea partekatzea!!!

 

Eta ez ahaztu datorren hilabetean, hau da, maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

2021/04/22

Maruri-Jatabe ezagutuz!!!!

Maruri-Jatabeko ondarea ezagutu nahi duzu?

Horrela bada, ez GALDU HURRENGO AUKERA.
Maruriko berbalagun taldeak  joko hau ezagutzeko ibilaldia antolatuko du, datorren APIRILAREN 30ean. Ondo pasatu nahi baduzu eta gure bazterrak/ohiturak ezagutu nahi badituzu, etorri guregana.

Non: Udaletxeko arkupean

Noiz: Apirilak 30

Ordua: 18:00 - 20:00

Interesatuta bazaude bidali whatsapp-a 688 87 54 81 telefonora eta EMAN IZENA.

           Gorde eguna eta zatoz!! 

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

Gazta egiteko tailerra, Bakion

Gazta freskoa egiten jakin nahi duzu?

Horrela bada, Bakioko Berbalagun ekimenak aukera paregabea emango dizu hurrengo ekintza honetan.
Amets Ladislaok, Bizkaigane elkarteko kideak eta EHNE kideak, azalduko digu nola egin eta nola gozatu prozesuan. Horrez gain, gazta freskoa egiten dugun bitartean lehen sektoreari buruz hitz egingo dugu.

Non: Bakioko Txakolingunean

Noiz: Apirilak 28

Ordua: 18:00 - 19:30

Interesatuta bazaude bidali whatsapp-a 688 87 54 81 telefonora eta EMAN IZENA.

           Gorde eguna eta zatoz!! 

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

Mendia eta segurtasuna, Gatikan

Mendia duzu gustuko? Hurrengo egunotan mendira joango zara? Inoiz pentsatu al duzu laguntza behar duzula zure motxila antolatzeko eta botikina behar bezala eramateko?

Horrela bada, Gatikako Berbalagun ekimenak aukera paregabea emango dizu hurrengo hitzaldi honetan.
Kepa Lizarragak, Bizkaiko Mendizale Federazioko medikuak, azalduko digu nola hurbildu mendietara, zer nolako arropa eraman, nola irakurri zerua eta hainbat eta hainbat gauza, gure irteera ondo atera dadila.  

Non: Gatikako Guretxokoan

Noiz: Apirilak 27

Ordua: 18:00 - 19:00

Interesatuta bazaude bidali whatsapp-a 688 87 54 81 telefonora eta EMAN IZENA.

           Gorde eguna eta zatoz!! 

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz eta mendia seguru!!!!


2021/04/16

Zein ondo pasatu genuen, Maruri-Jataben!!!!

Bai, benetan. Zein ondo pasatu genuen taloa egiten eta jaten, Maruri-Jataben!!!!. Ezin zen bestela izan, konpania ederrean eta lekua ezin politago batean egin genuen azken talo tailerra.

 

 

Gure maistra nekaezina izan zen/da. Milaka azalpen eta mila bider esan  zigun nola egin, nola jo, nola biribildu... Berarekin batera erreza izan zen hurrengo argazkietan ikusiko dituzun taloak bikain atera izana.






 

 

 

BAT



 

 

BI

 

 

HIRU

 

 

 

Eta honako osagaiekin aise izan zen talo-chef-a lortu izana.

Txorizoa ez zen falta izan, hala ere, "desagertu" egin zen ti-ta batean.
 


                  

Hamalau lagun bildu ginen eta ez da azken eguna izango, lagun bilakatu garelako eta euskara, Berbalagunez gain, mundura zabalduko dugu.


           Bizi euskaraz!!!
 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!