2021/04/29

Mendia bai, baina seguru!!!!

Mendia dugu gustuko eta maiz joan ohi gara asteburua pasatzera edo goizaz gozatzera, hala ere, inoiz ez da berandu arau batzuk ikasteko, gure irteera ondo atera dadila.

Helburu horrekin, joan den asteartean, apirilak 27, Kepa Lizarragak, Bizkaiko Mendizale Federazioko medikuak, Mendia eta Segurtasunari buruzko hitzaldia eman zuen Gatikan. Bertoko Berbalagun programak antolatuta eta konferentzia benetan interesgarria izan zen.

Han bertan ikasi edo berrikasi genuen nolako oinetakoak eraman behar ditugun irteeraren arabera, zer sartu behar dugun gure botikinean, nola antolatu gure ibilbidea....  eta beste hainbat gauza.

Guztira 12 lagun bildu ginen Gaztetxokoan, eta ez zen asko falta izan Kepak haren mendiarekiko maitasuna kutsatzea, han batu ginenok, mendizale amorratuak garelako, baina emandako datuekin, eta ikasitakoarekin, hemendik aurrera gure mendiko ibilbideak askoz seguruagoak izango direlakoan gaude.

Eskerrik asko, Kepa!!! Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!! Beti bezala, plazer handia izan zen, zuekin arratsaldea partekatzea!!!

 

Eta ez ahaztu datorren hilabetean, hau da, maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina