2020/03/10

Gatikakoa BAI, baina, nor naiz?



"Gatikarra naiz, eta harro nago", abestiak zioen bezala zebiltzan umeak, bai; baina, mila miloiko galdera zen: nor zen bakoitza?



Inauteriek pittin bat gehiago iraun dute Gatikan; izan ere, nahiz eta mozorroak gordeta izan, bertoko gurasolagun taldekoek  maskara tailer  batean parte hartu zuten, joan den astean. Ezin arrakastatsuago, ez zen gutxieneko kontua, era horretan umeek jakin bazekiten tailerra zegoela, eta gogo handiarekin hartu zuten prestatutako lana.
Kartulinak, goma-eva, guraizak, daratulua... denetarik geneukan prest.


Baita plantillak ere.

Behin aukeratua izan gure maskara gogokoena, hasi ginen lanarekin; klix -klax, klix-klax....


Ekintza osagarri honetan bi familia berri izan genituen gure artean. Ondo etorriak izan zaitezte.
Artista hutsak ziren guztiak, eta politena izan zen elkarlanean aritzen ikustea.




Bitartean umeak gozatzen eta burmuinari buelta ematen zebiltzan, bakoitzaren maskara lortu arte.
Benetan arratsalde polita pasatu genuen.
Beraz, behin hori ikusita, errepikatzeko prest zaudete? Hurrengo hitzordua apirilaren 7an kokatu dugu dagoeneko. Egun horretan origami tailerra egingo dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina