2019/11/28
Euskararen eguna, Meñakan
Euskararen eguna dela eta, Meñakako Udalak hainbat eta hainbat ekimen antolatu ditu, egitaraua sendoa eta potoloa. Izan ere, aurten, Berbalagunok ekintza horietan parte hartuko dugu, baina ez hori bakarrik, Berbalaguna badator beste proposamen batekin programa aberasteko, hori dela eta, Irrintzi lehiaketa antolatuko dugu. Ezetz asmatu nongoak diren entzungo ditugun irrintziak.
Goizeko bertso-poteoa egiten dugun bitartean lau irrintzi entzungo ditugu eta zein den beren jatorria asmatu beharko dugu, eta horren harira kiniela bat egingo dugu.
Asmatzailerik trebeenak saritxoak izango ditu, animatu eta parte hartu.
Igandean 12:00etatik aurrera, eleiz-ondoan eta herriko taberna inguruan.
Ez galdu aukeraaaaaiaiaiiiiaiiiiiaaaaaa!!!!
2019/11/05
Bakioko gurasolagun aurkezpena
Umerik
ba al duzu? Euskaraz egiten diozu edo egin nahi diozu? Horiek
horrela, Gurasolagun da behar duzun ekimena.
Ekimen
honek guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, eta euren
seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin
harremanetan jarriko ditu, familia edo lagun giro erabat euskalduana.
Gurasolagun
taldeak horrekin guztiekin bat dator, izan ere, familientzako
mintzataldeak dira; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu,
helduak eta haurrak batera aritzeko.
Belaunaldien
arteko euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da gurasoen eta
seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Hots, beraien
arteko hizkuntza ohiturak sendotzea.
Hainbat
familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak
egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu (urtean bitan,
gutxienez)
Horiek
horrela, datorren ostegunean, azaroak 7, Bakioko kiroldegian
aurkeztuko dugu Gurasolagun ekimena, arratsaldeko 17:00etan.
Etorri
eta gozatu euskaraz!!!!!!!!!!
2019/10/31
Gatikatik Chogorira
Gatikako
Berbalagunak eta beste hainbat lagun egon ziren atzo, urriak 30, Alex
Txikonekin. Lemoako semeak haren ibilbidea berrikusi zuen, eta
Chogoriko espedizioari buruzko hainbat eta hainbat kontakizun zabaldu
zituen Gaztetxokoan, batzuk barregarriak, beste batzuk kezkagarriak,
baina denak interesgarriak.
Gazteak zein helduak, berdin zion, guztiok gozatu genuen bizkaitar honen bizipenekin eta bizipozekin.
Haren lehenengo tontorra ezagutu genuen, hau da, Gorbeia, hiru urte zituela Javi anaiarekin egin zuena, eta hango gailurretik Alexen begiek ikusi zuten, geroago berak ikusi nahi izango zuen bizitza osoan.

Gorbeiatik
Pirinioetara, Europako mendietara, Alpeetara, eta 17 urterekin Pamir
mendikatera bidaiatu zuen; eta 21 urte bete berri zituela bere
lehenengo 'zortzimilakoa' igo zuen: Broad Peak (8.051m), Pakistanen,
Karakorum mendikatean.
Orduz
geroztik, 30 bat espediziotan hartu du parte eta, besteak beste,
munduko 14 gailur garaienetako 12 zapaldu ditu.
Bidaiak eta bidaiak, horiek dira haren bizitzaren "leiv-motiva", horiek dira haren izaeraren motoreak.
Hala, azken urte hauek beharbada ez dira Txikonen ibilbidean arrakastatsuenak izan tontorrei dagokienez, baina bai aberasgarrienak eta alpinistikoki baliogarrienak. Ipar paretak, bide berriak, alpetar estiloa, hormatzarrak eta, batez ere, neguko espedizioak dira bere apustua.
Alpinista ez ezik, aizkolaria eta BASE jauzilaria ere bada Txikon; kirol eskaladan ere aritzen da baina, guztiaren gainetik, abenturazale nekaezintzat du bere burua; esploratzea maite du, bidaiatzea, jende ezberdina ezagutzea... edozein espedizioren ezinbesteko osagaitzat du hori guztia, kirol erronka ororen osagarri.
Une politak pasa genituen berarekin, izan ere, ikasi genuen nola prestatu espedizio bat, nola egin iglu bat, nola irakurri zerua, zer nolako gatazkak dauden Nepalen, Pakistanen eta Indian.... berarekin batera Gatikatik Chogorira bidaiatu genuen, agian hurrengoan fisikoki izango da, atzokoa amets bat baino ez zen.

2019/10/29
Berriro plazan
Euskal Polboroiak bezain gozoagoak gara gu, are gehiago, euskal polboroiak baino jatorragoak. Haiek euskal ohiturei esker heldu dira guregana, eta Gatikako berbalagun taldea euskal ohitura bada, dagoeneko.
Gogoratu asteartero Gaztetxokoan biltzen garela, arratsaldeko 18:00etan.
Ez galdu aukera ezagutu jende berria eta praktikatu euskaraz.
Gogoratu asteartero Gaztetxokoan biltzen garela, arratsaldeko 18:00etan.
Ez galdu aukera ezagutu jende berria eta praktikatu euskaraz.
Arratsalde pasa Alex Txikonekin, Gatikan
Gatikako berbalagunari esker Txikonen ibilbidea eta haren bizipozak ezagutuko ditugu.
Aukera ederra bidaiatzeko.
Noiz: Urriak 30
Non: Gaztetxokoan
Ordua: 18:00 - 20:00
Zatoz eta gozatu euskaraz!!!!!
2019/10/24
Berbalagun Meñakan
Ikasturte honetan ere Meñakan izango dugu Berbalagun ekimena.
Zertarako antolatu dugu Berbalagun programa herrian? Batetik, euskara maila hobeto nahi dutenek euskara praktikatzeko espazio gozo eta atsegina izateko; eta bestetik, euskaraz bizi nahi dutenek lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.
Hori dela eta, datorren astelehenean ekimena aurkeztuko dugu Udaletxeko txokoan, arratsaldeko 19:00etan.

2019/10/23
Aurkezpena Bakion
Gaur arratsaldean Bakion Berbalagun ekimena aurkeztuko dugu, iazko eta aurreko urteetako lagunak bilduko gara, baita berriak ere, izan ere, zu ere gonbidatuta zaude.
Baina, ez dakizu zer den berbalagun? Euskara PRAKTIKATU nahi duenak espazio gozo eta atsegina izateko. Euskaraz BIZI nahi duenak lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.
Partaideak binaka, hirunaka... edo talde txikietan batzen dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak.
Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun-giroan.
Zehetasun guztiak gaur Gure Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
Etorri eta gozatu euskaraz.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)