Udarekin batera, martxan da Bakioko Berbalaguna.
Neguan Euskal Herrian ohikoa izaten den fenomeno honek indarra hartu du, baina oraingoan proposamen berritzailea eginez eta oporrak,
uda, aisialdia eta euskara uztartuz.
Horregatik, Berbalagun proiektua euskaraz
gozatzeko aukera bada. Izan ere, iaz Bakio udan ere euskaraz programa martxan jarri zen eta aurten berriro gatozkizue ekimen honekin.
Dagoeneko udako berbalagunen talde bat eratu da,
baina berbalagun gehiago lortzeko eta euskal giroa suspertzeko
zenbait ekintza antolatu ditugu uztaileko eguazten guztietan eskola
kanpoko aterpe berrian:
uztailak 01: "Basoko Ipuinak" euskarazko
txotxongilo ikuskizuna 18:00etan, El Tenderete taldearen eskutik.
uztailak 08: Bakarrizketa, Txiki aktorearekin,
19:00etan.
uztailak 15: Euskal kantagintza, Andoni Tolosa
abeslariaren eskutik, 19:00etan.
uztailak 22: Musikoterapia tailerra Zuriñe Inzunza
terapeutarekin, 19:00etan.
Nolanahi ere, COVID-19 pandemiaren ondoriozko
osasun-larrialdiko egoera dela eta, muturreko segurtasun-neurriak
hartuko dira; beraz, programatutako jardueretan parte hartzeko,
honako jarraibide hauek bete beharko dira nahitaez:
1.- Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea
telefonoz edo e-mailez (688 875 481, uribebutroeberba@gmail.com).
Izenik eman ezean, ezingo da jardueran parte hartu.
2.- Gehienez ere 50 laguneko edukiera ezarri da
jarduera bakoitzean.
3.- Metro eta erdiko segurtasun-tartea mantendu
beharko da, eta maskara jantzi.
4.- Bost pertsonara arteko
bizikidetza-unitateak sartu ahal izango dira esparruan (horiek ere
aldez aurretik jakinarazi beharko dute).
5.- Sarrera bakarra prestatuko da gela
hidroalkoholikoa emateko.
Beraz, koronabirusak sortutako egoera gorabehera,
udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten
jarraitu nahi izanez gero, badakizue… Bakio aukera eta eskaintzarik
onena.
Argibide gehiago eta inskripzioa: 688 875 481
telefonoan (whatsapp-a) edo e-mailez (uribebutroeberba@gmail.com).
Zuen zain gauzkazue!!!