2019/10/29

Berriro plazan

Euskal Polboroiak  bezain gozoagoak gara gu, are gehiago, euskal polboroiak baino jatorragoak. Haiek euskal ohiturei esker heldu dira guregana, eta Gatikako berbalagun taldea euskal ohitura bada, dagoeneko.
Gogoratu asteartero Gaztetxokoan biltzen garela, arratsaldeko 18:00etan.
Ez galdu aukera ezagutu jende berria eta praktikatu euskaraz.





Arratsalde pasa Alex Txikonekin, Gatikan

Egungo munduko alpinistarik ezaguna, aizkolari trebea, eskalatzaile indartsua, BASE jauzilari ausarta, euskaldun peto-petoa, hori guztia da Alex Txikon. Lemoatik munduan zehar euskara eraman du, darama eta eramango du, haren bizitzaren parte handia baita.
Gatikako berbalagunari esker Txikonen ibilbidea eta haren bizipozak ezagutuko ditugu.
Aukera ederra bidaiatzeko.

Noiz: Urriak 30
Non: Gaztetxokoan
Ordua: 18:00 - 20:00

Zatoz eta gozatu euskaraz!!!!!

2019/10/24

Berbalagun Meñakan

Ikasturte honetan ere Meñakan izango dugu Berbalagun ekimena.
Zertarako antolatu dugu Berbalagun programa herrian? Batetik, euskara maila hobeto nahi dutenek euskara praktikatzeko espazio gozo eta atsegina izateko; eta bestetik,  euskaraz bizi nahi dutenek lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.
Hori dela eta, datorren astelehenean ekimena aurkeztuko dugu Udaletxeko txokoan, arratsaldeko 19:00etan.
Zatoz eta gozatu euskaraz!!!!!

2019/10/23

Aurkezpena Bakion

Gaur arratsaldean Bakion Berbalagun ekimena aurkeztuko dugu, iazko eta aurreko urteetako lagunak bilduko gara, baita berriak ere, izan ere, zu ere gonbidatuta zaude.
Baina, ez dakizu zer den berbalagun?  Euskara PRAKTIKATU nahi duenak espazio gozo eta atsegina izateko. Euskaraz BIZI nahi duenak lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.
Partaideak binaka, hirunaka... edo talde txikietan batzen dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak.
Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun-giroan.

Zehetasun guztiak gaur Gure Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
Etorri eta gozatu euskaraz.








2019/10/22

Gurasoak eta umeak munduan zehar


Astelehen honetan, urriaren 21ean, bidaia erraldoia egin genuen, izan ere,  mundua ezagutu genuen Gatikatik atera gabe, eta hainbat tokitara jo genuen Jira Bira tailerrari esker.
Gatikako Berbalagunak herriari eskaini zion egitasmo honekin  familiek, haurrek eta baita gurasoek ere, elkarrekin ​euskara jolasen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu zen,  betiko soinuekin, betiko kantekin... horiekin guztiekin euskal ohituak ere birpasatu genituen, Gazte Txokoan.
Orotara 28 lagun Gatikako plazatik Tolosara abiatu ginen, handik Txinara, geroztik Zelanda Berrira, non kanguroak ere ezagutu genituen. Mundura eta munduan zehar dauden herrietara begira jartzeko aukera izan genuen abestien bitartez.
Ia ahots barik geratu ginen, baina bai umeek eta baita gurasook ere, arratsalde ederra pasa genuen.


2019/10/17

Jira Bira tailerra, Gatikan


Gatikako Berbalagunak eskainitako egitasmo honekin  familiek, haurrek eta baita gurasoek ere elkarrekin, ​ euskara jolasen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu nahi du. Urtxintxa Eskolako laguntzaz kulturartekotasuna erdigunean jartzeko tailerra izango da. Mundura eta munduan zehar dauden herrietara begira jartzeko aukera izango dugu eskulanen bitartez.
Izena emateko azken eguna urriaren 18an, Kultur Etxean edo hurrengo telefonoan 94 615 12 50.
Animatu, oraindik lekua badago.

2019/10/15

Aurkezpena Gatikan

Kaixo lagun/berbalagun:
Euskaraz bizi nahi duzu?, eta oraindik ez dakizu nondik hasi?.
Etorri guregana, eta benetan gure Berbalagun taldeetan gozatuko duzulakoan gaude.
Ostegun honetan, urriak 17,  arratsaldeko 18:00etan, Gure Txokoan aurtengo plana aurkeztuko dugu.
Ez galdu aukera, han itxarongo dizugu.