Zein garrantzia daukaten lehen sorospenek!!! Egia esan, istripu edo ezbehar baten aurrean lehen laguntza funtzezkoa dela aldez aurretik bagenekien, baina, benetan, horrela ikusi eta ikasi genuen Bakioko Berbalagun taldeak antolatu zuen lehen sorospen tailerrean. Mungialdeko Gurutze Gorriari esker egin genuen ekintza osagarri hori, joan den maiatzaren 26an. Orotara 17 lagun izan ginen Txakolingunean eta ateratzean seguruago sentitu genuen gure burua. Izan ere, ez dugu ezustekorik bizi nahi, hala ere, prest gaude laguntzeko eta gainera maisuki irakatsitakoak izan gara.
Tailerrak gaixoaren edo
istripua izan duenaren mina edo ondoeza arintzeko aholku
baliagarriak erabiltzeko eskaintzea zuen helburu, hori bai, medikua edo anbulantzia etorri baino lehen. Horiek horrela eta lana arintzeko tailerra hiru ataletan antolatu zuten Gurutze Gorriako boluntarioek.
Lehenengo atalean nola Garbitu, Desinfektatu eta Sendotu, GDS, zauriak ikasi genuen. Gure egunerokoan
zauriak, odoljarioak, kolpeak... ohikoak dira eta askotan ez dakigu
arazo horiei nola aurre egin. Horrez gain, gure botika kutxak izan behar dituen produktuak zerrendatu genituen. Izan ere, mito batzuk bertan behera geratu ziren, behingoz, adibidez, alkoholik ez dugula erabili behar, besteak beste.
Bigarren atalean zer nolako zaintza edo lehen laguntza eman beharko diogu istripua izandako pertsona bati, konorte barik dagoenean edo itotzear dagoenean. Zein inportantea den ikasitakoa!!!!!
Eta hirugarren atalean ikasi genuen nola egin masaje kardiobaskularra eta nola erabili desfibriladorea, eskura izango bagenu, noski.
Errefortzu klaseak izan beharko ditugu eguneratua ahal izateko, hala ere, sekulako interesgarria izan zen egindako tailerra. Honekin batera, ikasturteko Bakioko programaren ekintza osagarriei agur esango diegu, alabaina, gogoratu Berbalagun ekimenak ez duela etenik eta udan ere martxan jarraituko duela.
Bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
Euskaraz seguru!!!!