2020/09/16

Berbalagun 2020-2021

 

Kaixo lagun:

Zer moduz zaude? Uda amaitzear dagoela eta, ikasturte berri polit hori prestatzen ari zarelakoan gaude. Zure euskara maila bermatu nahi baduzu, jende berria ezagutu nahi baduzu Berbalagun programa aukera paregabea  eta zabala da.

Laster, Uribe Butroeko berbalagun taldeak martxan izango dira. Etorri guregana eta gozatu euskaraz.

PRAKTIKATUetaBIZI

2020/07/29

Uda ona izan!!!!!!!!!

Uztaila amaitzear dago, eta horrekin batera Berbalagunen ikasturtea. Aurten, gogorra izan denez, oporrak behar ditugu. Hori dela eta, batzuk mendira joan/joango dira, beste batzuk hondartzara, igerilekuetara edo etxe ondoko zelaietara... berdin dio non edo nora, izan ere, garrantzitsuena da hemen gaudela, eta denbora dugula bizitza gozatzeko.
Irailaren 15ean berriro egongo gara zuekin. Ikasturte interesgarria bezain garraintsua dugu aurretik, izan ere, erronka asko izango ditugu: Euskaraldia, korrika,... Berbalagunok hor egongo gara euskara bihotzean eta ahoan.

Ondo pasa eta zaindu, denok osasuntsu behar zaituztegu eta.
Birusak #EzGaituMututu
#PraktikatuetaBizi
 

2020/07/23

Bakion udan: musikoterapia

Hilabetea aurrera doa, eta horrekin batera Bakioko Berbalagunek Bakion udan ere euskaraz programako jarduerak amaitzear ziren atzo.  Uztaileko laugarren asteazkenera jo genuen bart eta laugarren eta azken saiora iritsi ginen. Atzoko ekintza musikarekin lotuta etorri zen eta eginiko musikoterapia tailer horretan han bildu ginen emakumeok barnean dugun sormena kanpora atera genuen.

Zuriñe Inzunzak, biolinistak eta terapeutak, erakutsi zigun  barruan musikaria daukagula, era horretan, egiaztatzeko eta izotzaldia urtzeko, kontzertu txiki bat eman genuen. Horren ostean, "trantze mistiko" batean sartu ginen, izan ere, lasaitzeko ez dago musika bezalakorik, horrela sentitu genuen guk behintzat, musikak paradisu magiko batera eraman baikintuen. Lasaitasun horretatik atera ondoren musikarekin burmuinan irudikatu genuen "bizipoza" hura mandala batean margotu genuen.


Saioa amaitzeko, ausartu ginen abesti baten bertsioa egitera. Hona hemen "Uda arraroa".
Hurrengoa klasiko batena: "Uda aroa" izenarekin.
Horiek horrela, aurtengo Bakion udan ere euskaraz programa amaitutzat eman behar dugu, baina berbalagun taldeak ostiralero jarraituko du biltzen.
Izugarrizko gozamena izan da niretzat zuekin arratsalde hauek partekatzea, eta espero dut datorren urtean, zuek eta beste batzuk ere, guregana etortzea.
Bien bitartean, gozatu uda arraro honetan baina betiere uda aro honetan irri batekin eta euskaraz, noski.

2020/07/16

Bakion udan: Euskal Kantagintza

Atzo, uztaileko asteazken guztietan bezala, eta atzokoa hirugarrena izan zen, Euskal Kantagintza ezagutzeko aukera paregabea izan genuen bertoko Berbalagun taldeak antolatutako Bakion udan ere euskaraz programari esker, hain zuzen ere. Hirugarren honetan Andoni Tolosa "Morau" abeslari, idazle, irrati-esatari, zutabegile eta musika aditua izan genuen anfitrioi.

Mixel Labeguerie izan zen gure lehenengo protagonista, izan ere, Euskal Kantagintzaren aita bera da, eta bart argi geratu zen, Bakioko eskolako aterpean. Labeguerieren eragina eta haren abestiak ez ziren ezezagunak bertan zen publikoarentzat.           
                                       Gero etorri zen Euskal Herrian sortutako Ez Dok Amairu, abangoardiako mugimendu kulturala. Talde  multidisziplinarra bezala sortu zen, izan ere, Euskal Kantagintza Berriaren atzean Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Jexux eta Joxean Artze abeslariak eta musikariak  izan ziren, besteak beste... alabaina han ere izan ziren, Oteiza eta Basterretxea eskultoreak, Sarrionandia eta Irigarai idazlea eta poeta...
 
Andoni Tolosarekin batera 60ko eta 70eko hamarkadetara bidaiatu genuen eta garai hartako abestiak entzun genituen.

Baina ez ginen han geratu, era horretan,  atzokoa bidaia oparoa izan zen. XX. mendeko azken hamarkadetako errepasoa egin zuen "Morauk" gure garaira iritsi arte.  Atzo argi geratu zen  egun ezin dugula euskal kantagintzaz hitz egin musika estiloez baizik. Baina hura beste istoria bat da.

Saioa amaitzeko Andoni Tolosak sekulako bertsioa egin zuen, ezetz asmatu zein izan zen. Eskerrik asko Andoni, plazer handia izan zen zu ezagutzea eta zurekin hainbeste ikastea.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi. Gogoratu datorren astean musikoterapia tailerra izango dugula Bakion udan ere euskaraz programaren barruan eta aldez aurretik izena eman behar dela.

2020/07/09

Bakion udan: bakarrizketa

Bakioko Berbalagun taldeak antolatutako udako bigarren ekintzarekin hitzordua izan genuen atzo arratsaldean, uztailak 8, hain zuzen ere. Txiki bakarriztari gipuzkoarra izan zen atzoko protagonista eta benetan zein ondo pasa genuen, zenbat barre bota genuen eta zenbat oroitzapen ekarri zizkigun gogora, izan ere, joandako hamarkadak izan genituen hizpide.
Su ta Gar taldearen musikarekin hasi zen saioa eta Benito Lertxundirekin bukatu genuen, horiekin batera gure gaztaroa berrikusi genuen, hau da, kami marradun haietaz, Nuklearrik? Ez, eskerrik asko txapaz, kalimotxoz, larunbateko kontzertuaz oroitu ginen. Gaztaroko urteak, zein ederrak izan ziren, baita barregarriak ere!!!
Eta ez, ez dugu "spoilerrik" egingo, baina "guay del paraguay" izan zen atzoko bakarrizketa.
Hurrengo bideoan Txikiren eskerrak.
Gogoratu datorren asteazkenean Bakion udan ere euskaraz programan Euskal Kantagintza saioa izango dugula, Andoni Tolosarekin. Ez galdu aukera, ederto batean izango garelakoan nago. Leku berean, hau da, eskolako aterpean eta ordu berean, hau da,  arratsaldeko 19:00etan. Ez ahaztu izena aldez aurretik eman behar duzuela, beraz, badakizue bidali whatsappa; ziur gaude ez zaretela damutuko.


2020/07/02

Bakion udan: Txotxongilo ikuskizuna

Atzo asteazkenarekin, uztailak 1, hilabetea estrenatu genuen, baita Berbalagunek antolatzen duen Bakion udan ere euskaraz programa ere.
Gure lehenengo hitzordua El tenderete antzerki konpaniarekin izan zen.  Bermeotarrek  "Basoko ipuinak" eta "Bola gazta gusta jata" txotxongilo ikuskizunak ekarri zituzten Burgo mendiaz harainditik.
Covid-19 dela eta, zorrotz jokatu genuen eta inor ez kutsatzeko segurtasun-neurri guztiak bete genituen. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar zen, izan ere, 50 lagunek baino gehiagok eman zuten izena, baina edukiera mugatua zegoenez, 50ek parte hartu zuten. Berbalagun taldeko kide baten laguntzarekin, dena primeran joan zen, bai sarreran bai irteeran. Eskerrik asko, Laura, beti prest egotearren!!!!.

Horiek horrela, biziki gozatu genuen Manyarekin eta Litorekin, ekarritako istoriotxoekin eta haiek sortutako pertsonaiekin, bai eskuko txotxongiloekin, baita harizko txotxongiloekin ere.
Plazer handia izan zen guretzat zuekin topo egitea, eta atzoko arratsalde euritsu horretan plan ezin hobea izan zen.

Eskerrik asko zuei, eta eskerrik asko Bakioko publikoari, zuek ere domina merezi duzue, segurtasun-neurri guztiak bete izan zenituztelako.

Gogoratu datorren asteazkenean, uztailak 8, Txiki artistak bakarrizketa saio bat egingo digula, leku berean, hau da, eskola aterpean. Emanaldia helduentzat denez arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta parte hartzeko izena ere aldez aurretik  eman behar da.

2020/06/26

Bakion udan ere euskaraz


Udarekin batera, martxan da Bakioko Berbalaguna. Neguan Euskal Herrian ohikoa izaten den fenomeno honek indarra hartu du, baina oraingoan proposamen berritzailea eginez eta oporrak, uda, aisialdia eta euskara uztartuz.

Horregatik, Berbalagun proiektua euskaraz gozatzeko aukera bada. Izan ere, iaz Bakio udan ere euskaraz programa martxan jarri zen eta aurten berriro gatozkizue ekimen honekin.   

Dagoeneko udako berbalagunen talde bat eratu da, baina berbalagun gehiago lortzeko eta euskal giroa suspertzeko zenbait ekintza antolatu ditugu uztaileko eguazten guztietan eskola kanpoko aterpe berrian:

uztailak 01: "Basoko Ipuinak" euskarazko txotxongilo ikuskizuna 18:00etan, El Tenderete taldearen eskutik.

uztailak 08: Bakarrizketa, Txiki aktorearekin, 19:00etan.

uztailak 15: Euskal kantagintza, Andoni Tolosa abeslariaren eskutik, 19:00etan.

uztailak 22: Musikoterapia tailerra Zuriñe Inzunza terapeutarekin, 19:00etan.

Nolanahi ere, COVID-19 pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera dela eta, muturreko segurtasun-neurriak hartuko dira; beraz, programatutako jardueretan parte hartzeko, honako jarraibide hauek bete beharko dira nahitaez:

1.- Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea telefonoz edo e-mailez (688 875 481, uribebutroeberba@gmail.com). Izenik eman ezean, ezingo da jardueran parte hartu.

2.- Gehienez ere 50 laguneko edukiera ezarri da jarduera bakoitzean.

3.- Metro eta erdiko segurtasun-tartea mantendu beharko da, eta maskara jantzi.

4.- Bost pertsonara arteko bizikidetza-unitateak sartu ahal izango dira esparruan (horiek ere aldez aurretik jakinarazi beharko dute).

5.- Sarrera bakarra prestatuko da gela hidroalkoholikoa emateko.

Beraz, koronabirusak sortutako egoera gorabehera, udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten jarraitu nahi izanez gero, badakizue… Bakio aukera eta eskaintzarik onena.

Argibide gehiago eta inskripzioa: 688 875 481 telefonoan (whatsapp-a) edo e-mailez (uribebutroeberba@gmail.com).

Zuen zain gauzkazue!!!

2020/06/19

Gurasolagun aurkezpena

Gaur, ekainak 19, Arrietan egingo genuen Gurasolagun aurkezpena atzeratzea erabaki dugu, hori dela eta, irailan egingo dugu.
Ondo pasa uda!!!!!!

2020/06/17

Gatikako Gurasolagun taldearen jaia

Atzo, ekainak 15, Gatikako Gurasolagun taldea bildu zen ikasturteko jaia egiteko eta berrogeialdian zehar umeek egin dituzten origamiak ikusgai jartzeko. Erakusketa liburutegian uda osoan egongo da, izan ere, irailera arte han bertan egongo dira berrogeita hamalau irudi ikusgarri horiek.
Banan-banan etorri ziren umeak haien irudiak jartzeko.
Figura asko ziren, beraz, batzuk bueltan eraman genituen etxera.
Gure erakustaldia horrela geratu zen eta horrela jarraituko du hurrengo hilabeteetan.
Noski, lana egin eta gero askaria etorri zela. Plazan bertan egin genuen, osasungarria izateko asmotan fruta asko egon zen, basoko gozokiak gehien bat, horrez gain, ume guztiek sorpresa bat izan zuten.
Jolas-denbora ere egon zen.
Hona hemen familia argazkia, zorionak ekipo, ederrak zarete. Aupa Gatika!!!!!
Hurrengoan, atzoko jaiaren bideoa.
Orain oporretara joango gara, baina euskera beti bihotzean eta ahoan eramango dugu, eta datorren urtean gure talde polit hori berriro martxan jarriko dugu.
Gora gu eta gutarrak!!!

2020/06/16

Origami erakusketa

Ikasturtea amaitzear dago, hori dela eta, Gatikako Gurasolagun taldeak egindako eskulanak zabaldu nahi ditu. Horretarako bertoko liburutegian erakusketa antolatuko du.  Erakustaldia gaur,  ekainak 16, zabalduko da, arratsaldeko 16:00etan, han elkartuko gara irudiak egin dituzten artistak eta nahi duzuen guztiak.

2020/06/15

Gurasolagun origami tailerra LVI

Gaurkoa azken saioa izango da. Hori dela eta, gure origami tailerrari agur esateko Koldok irudi ederra aukeratu du, hau da, beltzarga. Orotara 56 saio izan ditugu, 56 irudi, 56 bideo, 56 memento barregarriak... Eskerrik asko han izan zareten guztioi.
Aurrera bideoa.
Gexanek egindakoa ezin ederragoa da. Zorionak Gexan, zorionak guztioi, benetan ederrak zarete!!!!!
Agur lagunak, hurrengora arte!!!!!!!

2020/06/12

Gurasolagun taldea aurkezpena: Arrietan, Gamiz-Fikan eta Fruizen


Joan den martxoan izan genuen hitzordua, hala ere, Covid-19 dela eta, bertan behera utzi behar izan genuen Arrietan, Gamiz-Fikan eta Fruizen izango zen Gurasolagun taldearen aurkezpena.
Berrogeialdiaren 3. fasean gaudenez ekimen hau berrantolatu dugu. Hori dela eta, gaur zortzi, hau da, datorren ekainaren 19an, Arrietan bertan hiru herri hauei dagokien ekimena aurkeztuko dugu, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko 2. solairuan. Bertan zer den Gurasolagun, taldearen filosofia eta ekintzak azalduko ditugu. Izan ere, uda honetan programa zabala izango dugu, beraz,  horren berri jakinaren gainean egon nahi baduzu, ez galdu aukera.
Segurtasun neurriak babesteko aldez aurretik izena eman beharko da. Jarri harremanetan gurekin 688 875 481 telefonoan.
Zatozte eta gozatu euskaraz zuen seme-alabekin!!!!

2020/06/11

Gurasolagun origami tailerra LV

Hemendik gutxira amaituko dugu. Bi saio besterik ez da falta origami tailer hau burutzeko, baina oraindik gogoa baduzue, hemen dugu balearen irudia. Liluratuta dago Koldo baleekin, hori dela eta, animalia huraren irudia egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Ez dator itsasotik, Gatikatik baizik. Bertoko Gurasolagun taldeko Gexanek egindakoa. Makina total!!!!!!
Tailerra amaitzear dago, baina uda badator, beraz, egon zaitezte pozik!!!!!

2020/06/10

Gurasolagun origami tailerra LIV

Gero eta gutxiago falta da, hala ere, hemen ez dago etenik. Gaur Koldok beldarra egiten irakatsiko digu.
Sartu bideoa.
Baietz asmatu nondik etorri den gure lehenengo beldarra. Noski, Gatikatik.  Han ere Gexan buru belarri dabil, eta hona hemen egindakoa.
Azken saioak dira hauek, beraz, animo eta gozatu!!!!!

2020/06/08

Gurasolagun origami tailerra LIII

Gauean badabil ere, gure asteleheneko protagonistak salbuespena egingo du gaur, eta eguneko hegazti harrapari bilakatuko da Koldori esker. Berarekin hontzaren irudia egiten ikasiko dugu.
Aurrera bideoa.
Beti bezala, Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek ez du denborarik galdu, eta bidali digu egindakoa
Origami ikastaroa amaitzear dago, izan ere, aste honetan azkena izango da, beraz, aprobetxatu eta gozatu gurekin!!!!!

2020/06/04

Autu-mautuak: Rita Calzada

Gaur zortzi Meñakako Berbalagun taldeak eskualdeko hirugarren autu-mautuak saioa antolatuko du. Hirugarren horretan RITA CALZADA bertoko alaba  izango dugu gurekin. Meñakatik Bermeora eta Bermeotik Meñakara buelta emango dugu,  izan ere, ibilbide emozionala eta hunkigarria izango da. Ildo horretan, Ritak aintzinako kontuak partekatuko ditu. Beraz, ekainaren 11an, ostegunean, 19:00etan, hitzordua duzue gurekin.
Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin    688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/06/03

AEB ezezagunak Esti Kerexetarekin

Gatikako Berbalagunak antolatutako "autu-mautuak" saioa izan genuen atzo arratsaldean, ekainaren 2an, hain zuzen ere. Solasaldi birtual horretan Bakioko bergalaguneko lagunak, Bilboko lagunak, Ezkerraldeko lagunak, eta baita bertoko berbalagunak ere elkartu ginen, eta noski gozatu genuela Esti Kerexetak proposatu zigun bidaiarekin.
Baina, nora joan ginen? Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu genuen bertokoarekin, Estik hango natura basatia oso ondo ezagutzen baitu, izan ere, gatikarrak hango hiriak bazterrean uzten ditu, eta parke naturalak, ordea, bisitatzen ditu, beraz, ez da arraroa izan haren bidaietan, behin baino gehiagotan, kriskitin sugearekin, bisontearekin edo hartza batekin topo egin izana.
Biziki gozatu genuen Estirekin, eta haren bosgarren bidaiatik bueltatzean berriro elkartuko gara ezagutzeko nondik nora joan den jakiteko.
Eskerrik asko Esti.
Gogoratu datorren astean hitzordua dugula, berriro ere. Hirugarren horretan Meñakako Rita Calzadarekin izango gara. Berarekin batera herriko istoria zaharrak eta pasadizoak ezagutuko ditugu.
Parte hartzeko izena eman behar duzue, horretarako, bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi



2020/06/02

Gurasolagun origami tailerra LII

Ikasturtea amaitzear dago, izan ere, hiru aste besterik ez zaigu falta oporretan sartzeko. Hala ere, guk jo eta su jarraitzen dugu, beno, hobeto esanda Koldok. Hori dela eta, gaur zur eta lur utziko gaitu Koldok, hau da, berak asmatutako irudia proposatuko digulako. Gaurko irudia FLAMENKOA izango da, hori bai dela irudimena. Zorionak Koldo.
Aurrera bideoa.
Esan eta egin, Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek ti-ta batean egin du, harena bai dela ekoizpen emankorra.
Hurrengoan zer? Batek daki, baina egon adi, ez zarete damutuko.

2020/06/01

Autu-mautuak: saio arrakastatsua

Joan den ostiralean lehenengo "autu-mautuak" saioa bizi izan genuen. Berrogeialdia izan genuen hizpide, bai, baina umorez ikusita, izan ere, Kaitin Allendek itxialdiari gatz eta piper jarri zion eta gure bizi-pen-poz guztiak umorez azaldu zituen.
Lehenengo saioa izan da bai, baina ez azkena, bihar beste bat izango dugu, hurrengo kasu horretan ESTI KEREXETA gatikarrarekin. Eskalatzaile eta mendizale honek Amerikako Estatu Batuetara eramango gaitu. Prest zaude bidaiatzeko? Etorri bada guregana.

Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/29

Gurasolagun origami tailerra LI

Ostiralean gaude dagoeneko, eta asteburu ederra datorkigu. Hala ere,  kalera atera baino lehen, denbora duzue origamia egiteko, izan ere, egiten baduzue, lagun berri bat eramango duzue parkera. Gaur Koldok untxi bat egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexan beti dago prest, eta irudi berri hori ziztu bizian egin du.
Animo kuadrilla. Ondo pasa, eta biziki gozatu, merezi duzue eta.

2020/05/28

Autu-mautuak: Esti Kerexeta

Gatikako Berbalagun taldeak eskualdeko bigarren autu-mautuak saioa antolatu du. Bigarren honetan ESTI KEREXETA eskalatzaile, mendizale, irakasle... izango dugu gurekin. Berarekin batera Amerikako Estatu Batuetara bidaiatuko dugu, eta ziur gaude dauzkagun aurreiritziak behera joango direla. Herri basatia eta misteriotsua ezagutuko dugu saio honetan.

Beraz, ekainaren 2an, asteartean, 19:00etan, hitzordua duzue Estirekin.


Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/27

Gurasolagun origami tailerra L

Asteazkena dugu gaur, baina ez gara nekatzen. Beti bezala hona gatozkizue beste tailer batekin, gaurko irudia gu apaintzekoa da, hemendik aurrera, dotore aterako gara kalera.
Sartu bideo.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanek ez du gure  hitzordua galdu, eta benetan tximeleta-begizta ederra egin du.
Animo ekipo, astea aurrera baitoa.

2020/05/24

Gurasolagun origami tailerra XLIX

Astea amaitzear dago, eta bihartik aurrera askatasun pixka bat gehiago izango dugu. Bitartean, Koldok txoria egiten irakatsiko digu hegan egiteko eta amesteko.
Aurrera bideoa.
Txoria denez, ziztu bizian Gatikatik etorri da Gexanen txoria.
Bihar gehiago, ez ahaztu gure hitzordua.

2020/05/23

Gurasolagun origami tailerra XLVIII

Espazioan jarraitzen du Koldok. Hori dela eta, gaur espazio-ontzia egiten irakatsiko digu. Gaur eguraldi euritsua dugunez, aprobetxatu eta gozatu berarekin.
Sartu bideo.
Hurrengo argazkian Gatikako Gurasolagun taldeko kiderik emankorrenak, bai Gexanek, egindakoak, han daude, espazio-ontziak eta Laika txakur ziderala eta haren txakur kumea.
Bihar igandea izango da, beraz, beste aukera bat izango dugu origamirekin gozatzeko. Egiteko prest?

2020/05/22

Egunean behin: lehenengo irabazlea

Uribe Butroeko Berbalaguneko Egunean behin taldeak  lehenengo irabazlea badu. Joan den astean, Alberto izan zen puntu gehien lortu zituena, hori dela eta, Mungiako Kinttopeko Eukaltegira etorri zen haren oparia jasotzera. Argazkian agertzen den bezala, Berbalagunaren agenda eta bolaluma poz-pozik hartu zituen Gorlizeko mutilak. ZORIONAK ALBERTO!!!!
Nor izango ote da aste honetako irabazlea? Agian zu. Izan ere, igandera arte txanda dugu galderei erantzunak emateko.
Parte hartu gurekin eta gozatu!!!!
 

2020/05/20

Gurasolagun origami tailerra XLVII

Gai bakarra du aste honetan buruan Koldok, hau da; espazio siderala. Horiek horrela, aurreko egunean martzianoak izan ziren haren protagonistak, gaur, berriz, izarrak dira. Goza dezagun gaurko irudiarekin eta Ene Kantakoekin eta  izarrak goian abestiarekin.
Sartu bideo
Izarrak goian, hemen eta han... Gatikan ere, Gexan zerua betetzen ari da.
Zein izango da hurrengo irudia? Ezetz asmatu, beraz, adi egon.

2020/05/18

Gurasolagun origami tailerra XLVI

Aste berria dugu dagoeneko, eta pozik gaude berriro zuekin egoteagatik, horrez gain, gero eta gutxiago falta da udan sartzeko eta oporretan egoteko. Bien bitartean, Koldok jarraituko du origami tailer honekin. Gaur martzianoak egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Ez dakigu Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanenak Martekoak edo Plutonekoak diren, dena dela, zoragarriak dira!!
Hurrengo hitzorduan gehiago. Astelehena da, animo ekipo!!!

2020/05/16

Autu-mautuak: KAITIN ALLENDE

Bakioko Berbalagun taldeak eskualdeko lehenengo autu-mautuak saioa antolatu du. Lehenengo honetan KAITIN ALLENDE kazetaria eta bakarrizketaria izango dugu gurekin. Izan ere, gauden egoeran, hau da berrogeialdian, guztiok gaude kokoteraino, baina Allendek umorea jarriko dio itxialdiari, eta ziur gaude berarekin barre egingo duzuela.
Beraz, maiatzaren 29an, ostiralean, 19:00etan, hitzordua duzue gurekin.
Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/15

Gurasolagun origami tailerra XLV

Origami tailerrak lagunak egitea lortu du, ehunka lagun, gainera. Hori dela eta, gaur Koldok  laguntxoa asmatu du. Zuen grina goraipatzeko Betagarri eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Lagunak gara  abestia utziko dizuegu.
Sartu bideo.

Gatikako GurasoLAGUN taldeko Gexanek, gure LAGUNAk, laguntxoa ere badu.
Abestiak dioen bezala, laguna nauzue!!!!

2020/05/14

Gurasolagun origami tailerra XLIV

Itsasotik basora joango da gaur Koldo, hori dela eta, Papagaia egiten irakatsiko digu. Ti-ta batean egingo duzulakoan gaude. Animatu eta probatu.
Aurrera bideoa.
Ezin ederragoa da, Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek egindakoa. Horrek izena ere badu. Hurrengo argazkian Papagail duzue. Ondo etorri gure origamiren zoramena!!!!
Hurrengo hitzordura arte. Animo eta eutsi goiari!!!!!

2020/05/11

Gurasolagun tailerra XLIII

Astelehena dugu gaur, eta indartsu dator Koldo, izan ere, KARRAMARROA egiten irakatsiko digu. Egin eta gero, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen
Karramarroarekin dantzan abestiarekin gozatuko dugu.

Gure Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek karramarro laranja polita egin du. Trebea zara gero!!!!
Ez ahaztu bihar berriro izango garela zuekin, bai ala bai.
Gero arte, Bonaparte.

2020/05/10

Gurasolagun tailerra XLII

Egun on, gaur Koldok TXIPIROIA egiten irakatsiko digu. Azken bolada honetan itsasoari begira dabil. Kantari dagokionez, ez da txipiroia, eta ez dauka zortzi hatzamar, hala ere, itsasoarekin lotuta dagoenez, hona hemen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen  marmoka abestia.
Gatikako Gurasolagun taldeko Gexanek bat ez bi txipiroi egin ditu, familia bat osatuko duzu, zorionak!!!!!
 
Zein da zuen irudirik gogokoena? Baduzue? Koldok egitea nahi duzue? Eskatu eta berak  lagunduko dizue. Gure helbide elektronikoa hurrengoa da: uribebutroeberba@gmail.com. 
Ondo pasa igande euritsu honetan.