2016/10/28

Gatikan abian gara

Jada martxan jarri gara, ostegunero arrastiko 
6etan Gazte txokoan elkartzen gara.

Gainera, antolatutako lehen ekintzara deitu nahi ditugu
 ume, heldu zein "beterano" guztiak.


















2016/09/27

PRAKTIKATU ETA BIZI, AEKren mintzapraktika programetan izena emateko kanpaina

https://2.bp.blogspot.com/-nDD0Jb4fHgs/V9lCgW0gXTI/AAAAAAAAABY/TeupF-xSQMEjWg3Sy58Zrko-BZrq5IwGQCLcB/s400/Praktiaktu_eta_Bizi-Blog.jpg 

Jendartea bizitzen ari den aldaketa garaian, beren lekua hartu dute mintzapraktika egiteko programek; aisialdiaren aro honetan, aukera bikaina ematen diote jendeari euskaraz hitz egiteko, jendea ezagutzeko eta, hainbat jardueraren bidez, ederki pasatzeko, bizitzeko, alegia. PRAKTIKATU ETA BIZI, horixe baita AEKren mintzapraktika egitasmoen muina.

Gaurtik aurrera, zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko epea. PRAKTIKATU ETA BIZI AEKren praktika jardueren leloa da, eta kanpainan erabiliko diren euskarrietan jardueron argazki batzuk izango dira ikusgai: astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab

Ekimen arrakastatsua dugu; izan ere, bermatuta dago hainbat helburu erdiesteko aukera: euskaltegian ikasitakoa praktikatu, euskaraz egiteko plaza eskaini euskaldun orori, zuzeneko bidea izan inguruko euskaldunak harremanetan jartzeko... eta, batez ere, abagune aparta eskaini gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko. Azken urteotan, horretan sakondu da, hala, taldeetan hamaika arlotako ikastaroak egiten dituzte (sukaldaritza, historia, osasuna...), baita aisialdiari begirako kontu ugari ere, esate baterako, txango kulturalak eta abentura-taldeak. Bestalde, familiartean eragiteko gurasolagun programari beste bultzada bat emateko asmoa ere azaldu dute arduradunek.


Mintzapraktika egitasmo berriak herriz herri martxan jarriko dira urritik aurrera. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira taldeak, euskararen erabilerak indarra hartzen jarrai dezan.

2016-17 ikasturtean mintzapraktika programaren batean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Euskal Herrian osatuko diren 100dik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara, euskara-elkarteetara edota euskara-zerbitzuetara jo dezakete, edota  izena emateko fitxa bete.

 

Euskaraz Bizi Nahi Dut martxa Mungian

HERRI-MARTXA - Euskaraz Bizi Nahi Dut

2016/05/20

Gatikako bunkerrera txangoa







Gatikan badugu Burdin Hesia deritzonaren aztarnarik, berbalagunok bunkerra bisitatu  genuen eta bertan meriendatxoa hartu.
Eraikinaren  egitura erraz antzeman daiteke: erdialdean metraileta kokalekua eta alboetan 10na kanoi-zulodun bi galeria, fusilen kokalekua




2016/05/16

MUNDUA JATEN ARI AL ZARA?




Mundua jaten ari al garen galderari erantzuten saiatu gara apirilaren 20an burututako tailerrean.
VSF HERRIEN BIDEZKO ELIKADURA elkarteko ordezkaria izan dugu Gatikan. Elikaduraren inguruan genuen hainbat uste oker zuzentzeko balio izan zaigu.

Eskerrik asko

2016/03/18

Elikadura kontsumo-ohiturak aztertzen



Gatikako berbalagunek hausnarketarako tailerra antolatu dute. Dugun elikadura ohiturez hitz egingo dute Herrien Bidezko Elikadura elkartearen laguntzaz. 
Hilabete pasatxo falta bada ere, ez ahaztu. Apirilaren 20an dugu hitzordua, arratsaldeko 6etan Gatikako Gazte Txokoan

2016/03/10

Talo eta tostada tailerra Arrietan



Urte hasiera "gastronomikoa" izan dugu Arrietako berbalagunok, urtarrilaren 15ean 40 lagun inguru elkartu ginen taloak nola egiten diren ikasi eta dastatzeko.

Otsailaren 9an aratuste tostadak jateko aukera izan zuten. Umeek zein nagusiek ondo baino hobeto pasatu genuen.

Horrelako ekintza gehiago prestatzeko asmoa adierazi daukagu. Zeuk ere proposamenak egin ditzakezu, idatzi mezua edo telefonoz whatsappa bidali 607 601 302

2016/01/08

euskaraz gozo-gozo

Berbalagun-ek aukera ematen dizu euskaraz berba egiteko. Talde txikietan, zuk nahi duzun orduan eta egunean, eta dohainik. Euskalduna eta euskaltzalea bazara ere, eta euskaraz bizi nahi duenari laguntzeko borondatea badaukazu, badaukazu -zelan ez!-, lekua gure artean.
Izena eman edo informazio gehiago nahi baduzu berbalagun-eko 607 601 302 telefonora dei dezakezu.
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?