2020/10/16

Maruriko Berbalagun aurkezpena

Kaixo lagun!!

Zer moduz zoaz? Zure euskararekiko maitasuna, nola doa?

Agian oraindik ez daukazu norekin egin berba, era horretan, euskaraz hitz egin nahi baduzu, baina ez daukazu norekin, euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, horrela bada, Berbalagun ekimena da behar duzuna.  Gurekin euskara praktikatuko duzu, jende berria ezagutuko duzu eta gozatuko duzulakoan gaude.

Berbalagun programa aurkezteko Jordi Estanyol alpinistarekin hitz egingo dugu, haren eskarmentua kontatuko digu. 

Era horretan, jakin-mina sortu badizugu etorri aurkezpenera. Datorren ostegunean, URRIAK 22, izango da, Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.

Berbalagun izateko prest zaude?


   ZATOZ ETA GOZATU EUSKARAZ

2020/10/15

Bakioko Berbalagun aurkezpena

Kaixo, lagun!!!

Dagoeneko udazkenean gaude. Urtaro polit honetan indarberrituta sartu gara eta etorkizunari aurre egiteko prest gaude, prest bai, baina beti euskaraz.

Hori dela eta, datorren astean bi ekimen aurkeztuko ditugu; alde batetik Euskaraldia eta bestetik, Berbalagun programa. Bakioko Berbalagun taldea herriko erreferentea da, eta aurten Euskaraldiarekin batera bat egingo du.

Aurkezpen egunean Aitor Txarterinaren eskutik “Euskaratik Mundura abiadura hiperbolean” bidaia egingo dugu. Txarterina idazle emankorra, ipuin kontalari nekaezina, umorista burutsua, hori guztia eta gehiago da egun horretako emalea eta berarekin gozatuko dugu.

Era horretan, jakin-mina sortu badizugu etorri aurkezpenera. Datorren asteazkenean, URRIAK 21, izango da, Txakolingunean, arratsaldeko 18:00etan.  

    ZATOZ ETA GOZATU EUSKARAZ

2020/10/14

Gatikako Berbalagun aurkezpena

Kaixo, lagun!!!

Zer moduz sartu zara udazkenean?  Euskaraz bizitzeko gogoa baduzu, hona hemen paregabeko aukera bat, hau da, BERBALAGUN.

Aurten Gatikako programak 6 urte beteko ditu, hori dela eta, Berbalagun taldea herriko eta euskara erreferente bihurtu da. Astean zehar denetarik hitz egiteko prest biltzen gara giro alaian, ikasturtean askotariko ekimenak abiatzen ditugu: lehiaketak, familientzako tailerrak, autu-mautuak, hitzaldia, tailerrak... 

Era horretan, jakin-mina sortu badizugu etorri aurkezpenera. Datorren asteartean, URRIAK 20, izango da, Gaztetxokoan, arratsaldeko 18:00etan. Hitzordu horretan Akaitze Kamiruagak Gatikako baserriak liburuan bertoko eraikinei buruzko ikerketa sakonari buruz hitz egingo du, hori dela eta, Berbalagun programa aurkezpenarekin batera berton diren baserriak ezagutuko ditugu.

   ZATOZ ETA GOZATU EUSKARAZ