2020/11/09

Paseoa euskaraz ere bai!!!!

Kaixo, lagunok!!

Lehenengo asteburua joan zaigu taberna eta jatetxe barik. Hori dela eta,  ostalaritza behin itxita, horrek Berbalagun  taldeetan eragin handia dauka, gutako batzuk, orain arte, tabernetan batu izan baikara. Baina guk baditugu beste aukera batzuk egoera horri aurre egiteko.

Gatikako taldea Guretxokoan bilduko da asteartero, arratsaldeko 18:00etan.

Maruriko taldeak Kultur etxea erabiliko du ostiral guztietan, arratsaldeko 18:00etan.

Bakioko asteazkeneko taldeak kiroldegian bilduko dira, ostiralekoak, ordea, paseoa egingo du, eta berbapaseolagun talde bat sortu dute. Hona hemen Bakioko leku zoragarri batean.

Zaindu burua eta maite duzun hori, beti euskaraz!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina