Bakioko Berbalagun taldeak antolatutako udako bigarren ekintzarekin hitzordua izan genuen atzo arratsaldean, uztailak 8, hain zuzen ere. Txiki bakarriztari gipuzkoarra izan zen atzoko protagonista eta benetan zein ondo pasa genuen, zenbat barre bota genuen eta zenbat oroitzapen ekarri zizkigun gogora, izan ere, joandako hamarkadak izan genituen hizpide.
Su ta Gar taldearen musikarekin hasi zen saioa eta Benito Lertxundirekin bukatu genuen, horiekin batera gure gaztaroa berrikusi genuen, hau da, kami marradun haietaz, Nuklearrik? Ez, eskerrik asko txapaz, kalimotxoz, larunbateko kontzertuaz oroitu ginen. Gaztaroko urteak, zein ederrak izan ziren, baita barregarriak ere!!!
Hurrengo bideoan Txikiren eskerrak.
Gogoratu datorren asteazkenean Bakion udan ere euskaraz programan Euskal Kantagintza saioa izango dugula, Andoni Tolosarekin. Ez galdu aukera, ederto batean izango garelakoan nago. Leku berean, hau da, eskolako aterpean eta ordu berean, hau da, arratsaldeko 19:00etan. Ez ahaztu izena aldez aurretik eman behar duzuela, beraz, badakizue bidali whatsappa; ziur gaude ez zaretela damutuko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina