2020/10/27

Gatikan, Bakion eta Maruri-Jataben martxan gaude dagoeneko

Kaixo ekipo!!

Zer moduz zaudete? Joan den astean, Uribe Butroeko eskualdean Berbalagun aurkezpenak egin genituen, eta benetan saio interesgarriak izan ziren.

Lehenengoa Gatikan izan zen. Bertan, Akaitze Kamiruagak, Labayruko Fundazioko ikertzaileak, "Gatikako baserriak" liburuan bertoko eraikinei buruzko egindako ikerketa sakona zabaldu zuen, eta a zer nolako aberasgarria izan zen!!!! zenbat ikasi genuen!!! Benetan!! Ohiturak, toponimia, arkitektura, denetarik. Eskerrik asko Akaitze eta etorri zineten guztioi.

Horrekin batera, hurrengo Euskaraldian Gatikako Berbalagun taldea Arigunea izango dela argi geratu zen eta hona hemen familia-argazkia.

Hurrengo hitzordua Bakion izan genuen. Berbalagun eta Euskaraldiaren aurkezpenarekin batera Aitor Txarterinak egindako bakarrizketarekin gozatu genuen.  

Barre egin genuen, baita jende berria ezagutu ere.

Eta amaitzeko astea Marurin ere berbalagun programa aurkeztu genuen, ostegunean bertan izan zen. Hori dela eta, gurekin bertoko protagonista izan genuen, hau da, Jordi Estanyol eta haren euskararekiko harremana ezagutu genuen, ibilbide luzea eta oparoa izan du Jordik, Catalunyako seme honek,  euskaldun peto-petoa bihurtu arte.

Noski, Maruriko Berbalagun taldea Euskaraldiaren Arigunea izango dela, eta hona hemen jarriko dugun aurpegiaren argazkia.

Hurrengo egunak konplikatuak izango dira, baina guk jarraituko dugu hala edo nola euskara zabaltzen.

Adi egon, jakinaren gainean egongo baitzarete.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina