2019/04/03

Bakio eta gure ohiturak

Ihauteriak pasatu dira dagoeneko, baina  hitzordu hori heltzear dagoenean, guztiok dakigu  beste ohitura batzuk, guk babesten ditugunak, badaudela.
Euskal kultura tradizionalean “Basatoste” eta “Kanporamartxo” aipatzen dira, basoarekin eta lurrarekin lotutako neguko ospakizunekin zerikusia duten hitzak. Edo “Aratustea”, hots, haragi eta uzte hitzen batura, “haragia uztea” esanahi duena, antzina derrigorrez betetzeko ohitura inauteriak hurbildu eta Garizuma hastean.

Hori dela eta, Bakioko Berbalagun eta Sasiarte Mendi Taldearen eskutik Basatoste martxa egin genuen, joan den martxoaren 3an.
Eguraldi ezin hobea, horrela esnatu zen igandea, eta merezi bezala ospatu genuen guk. Izan ere, 30 lagun bildu ginen, umeak zein helduak, emakumeak zein gizonak, baina guztiok alaitsu, barretsu eta euskararekin maiteminduta.
Bakioko maite ditugun bazterrak bisitatu genituen,   eta  gure herri polit honekin gozatu genuen.

Euskaldunak izanik, janaria eta edaria ez ziren falta, beraz, ibilaldia amaitu zenean, mokau bat hartu genuen; izan ere, txorizoak eta ogiak bapo-bapo utzi gintuzten, bestetik, sagardoa, txakoli, ardoa eta ura, bakoitzak izan zuen nahi zuena egarria asetzeko. Bigilia denboraldiaren bezperetan ginen, hortaz, aprobetxatxeko aukera zen hura.
Gogoz geratu bazara, ez arduratu, datorren urtean Basatoste martxa berriro ospatuko dugu , adi egon eta ondo pasa gurekin.
















Gatikako Gurasolagunentzako tailerra

Gatikako Berbalagunak eskainitako egitasmo honekin  familiek, haurrek eta baita gurasoek ere elkarrekin, ​ euskara jolasen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu nahi du.
Eman izena apirilaren 5a baino lehen

2019/02/28

Sagardotegira irteera

Sagardotegien denboraldiari hasiera eman diogu, eta ze ona gure sagardoa!!!. Oraindik dastatu ez baduzu, bada hona hemen natorkizue gure azken proposamenarekin, hau da, Aramaioko Iturregi Sagardotegira joatea. Han bertan, sagardo gozoa edango dugu, giro alaian eta euskalduna.

Txorrierriko Berbalagunak antolatua,Uribe Butroeko Berbalagunen laguntzaz.
eguna: martxoak 16, larunbata
ordua: 10:00etan
tokia: Derioko bus geltokian
Prezioa: 38 euro, bidaia eta bazkaria, biak barne.
Izena eman beharko da.

2019/02/26

Buruko masajearen esperientzia


Aurpegi hauek dena esaten dute, hau da, zorointsuak eta lasai asko direla. Eta nork lortu du mirari hori? Bakioko Berbalagunak antolatu duen masaje tailerrak.
Hamaika lagun  bildu ginen Bakioko Kultur Etxean, eta han, Xabi Pajaresek eskola magistrala eskaini zigun. Hori dela eta, hari esker hemendik aurrera jakin badakigu estresaren kontra buruko masajea hartu beharko dugula, mamu guztiak aldentzeko eta pozik bizi ahal izateko.
Eskerrik asko etorri zaretenoi eta eskerrik asko Xabi Pajaresi.

Basatoste martxa

Berbalagun eta Sasiarte Mendi Taldearen eskutik Basatoste martxa egingo dugu datorren martxoaren 3an. Bakioko maite dituzun bazter horiek bisitatuko ditugu giro alaian, osasuntsu eta euskalduna.
Zatoz guregana eta ospatu basatostea beste era batean.

2019/02/13

Aratuste tostadak

Ihauteriak heltzear daude. Hori dela eta, ondo ospatu nahi baduzu etorri guregana, Gatikako Berbalagunak aratuste tostada tailerra eskaintzen dizu.
eguna: otsailak 26, asteartea
ordua: 18:00etatik - 20:00etara
tokia: Urondo txokoa
Goza dezagun gure ohiturekin.

2019/02/04

Buruko masajea, Bakion

Xabier Pajares gure erlajaxio entrenatzaile bilakatu da, izan ere, hari esker hobeto gabiltza bizitza estresagarri honetan. Hori dela eta, Bakioko Berbalagunak buruko masaje tailerra eskainiko dizu. Hau bai, aukera paregabea.
Lasai-lasai bizi gaitezen, kanpora gure buruhausteak.
eguna: otsailak 20, asteazkena
ordua: 18:30etik - 20:30era
tokia: Kultur etxeko gela handia
Berbalagun osasuntsuak, euskaldun alaitsuak.