Atzo asteazkenarekin, uztailak 1, hilabetea estrenatu genuen, baita Berbalagunek antolatzen duen Bakion udan ere euskaraz programa ere.
Gure lehenengo hitzordua El tenderete antzerki konpaniarekin izan zen. Bermeotarrek "Basoko ipuinak" eta "Bola gazta gusta jata" txotxongilo ikuskizunak ekarri zituzten Burgo mendiaz harainditik.

Horiek horrela, biziki gozatu genuen Manyarekin eta Litorekin, ekarritako istoriotxoekin eta haiek sortutako pertsonaiekin, bai eskuko txotxongiloekin, baita harizko txotxongiloekin ere.
Plazer handia izan zen guretzat zuekin topo egitea, eta atzoko arratsalde euritsu horretan plan ezin hobea izan zen.
Eskerrik asko zuei, eta eskerrik asko Bakioko publikoari, zuek ere domina merezi duzue, segurtasun-neurri guztiak bete izan zenituztelako.
Gogoratu datorren asteazkenean, uztailak 8, Txiki artistak bakarrizketa saio bat egingo digula, leku berean, hau da, eskola aterpean. Emanaldia helduentzat denez arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta parte hartzeko izena ere aldez aurretik eman behar da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina