2020/07/23

Bakion udan: musikoterapia

Hilabetea aurrera doa, eta horrekin batera Bakioko Berbalagunek Bakion udan ere euskaraz programako jarduerak amaitzear ziren atzo.  Uztaileko laugarren asteazkenera jo genuen bart eta laugarren eta azken saiora iritsi ginen. Atzoko ekintza musikarekin lotuta etorri zen eta eginiko musikoterapia tailer horretan han bildu ginen emakumeok barnean dugun sormena kanpora atera genuen.

Zuriñe Inzunzak, biolinistak eta terapeutak, erakutsi zigun  barruan musikaria daukagula, era horretan, egiaztatzeko eta izotzaldia urtzeko, kontzertu txiki bat eman genuen. Horren ostean, "trantze mistiko" batean sartu ginen, izan ere, lasaitzeko ez dago musika bezalakorik, horrela sentitu genuen guk behintzat, musikak paradisu magiko batera eraman baikintuen. Lasaitasun horretatik atera ondoren musikarekin burmuinan irudikatu genuen "bizipoza" hura mandala batean margotu genuen.


Saioa amaitzeko, ausartu ginen abesti baten bertsioa egitera. Hona hemen "Uda arraroa".
Hurrengoa klasiko batena: "Uda aroa" izenarekin.
Horiek horrela, aurtengo Bakion udan ere euskaraz programa amaitutzat eman behar dugu, baina berbalagun taldeak ostiralero jarraituko du biltzen.
Izugarrizko gozamena izan da niretzat zuekin arratsalde hauek partekatzea, eta espero dut datorren urtean, zuek eta beste batzuk ere, guregana etortzea.
Bien bitartean, gozatu uda arraro honetan baina betiere uda aro honetan irri batekin eta euskaraz, noski.

2 iruzkin:

  1. Ederto egon ginen eguneko errutinatik irtenda,andra artien lotsak albo batera utzita,urrengorarte!!

    ErantzunEzabatu