2020/12/03

Euskara Maruri-Jataben, Gatikan eta Bakion

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Gure hizkuntzaren eguna, beraz, guztion eguna da.Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Gure hizkuntzaren eguna, beraz, guztion eguna da.

Alabaina, agian, ez dakizue nondik datorren ospakizuna? Bada, gaur azalduko dizuegu eta zalantza guztiak argituko dizkizuegu.

Gaurko eguna, abenduak 3, Frantzisko Xabierren eguna da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko haren azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hau da; euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
 
Horrenbestez, gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da, baina guk egunero bihotzetik ezpainetara eramaten dugu gure altxorrik nagusiena, hau da: EUSKARA.

Berbalagun Taldeen helburua euskara zabaltzea da. Hori dela eta, Gatikakoak asteartero biltzen dira, Gure Txokoan.
Bakioko Berbalagun kideek kiroldegian dute hitzordua, asteazkenero...
eta ostiralero paseoa egiten.
Marurikoak, ordea, kultur etxean elkartzen dira, ostiralero, eta benetan ederto batean egoten dira.
Haiek egiten duten bezala, egin dezagun topa!!! zorionak euskarari!! zorionak guztioi eta eutsi goiari!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina