2020/03/31

Gurasolagun origami tailerra XI

Asteko bigarren eguna, asteartea, eta guk esku artean beste erronka bat dugu.  Gaurkoa Izeik eskatutakoa; izan ere, Koldok desafioa pozik eduki du, haren animaliarik gogokoena delako. Beraz, ez gara luzatuko eta mamira joango gara.
Sartu bideoa.

Oraindik falta zarete, baina ziur gaude zuen irudiak bidaliko dizkiguzula, hala ere, hona hemen Gatikako lehenengoak, baita gureak ere. Hemendik gutxira Origami liga antolatu beharko dugu.
Txapeldunak zareteeeeee!!!!!
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Eskerrik asko bestaldean zaudeten guztioi, eguzkia atera arte, gu etxean ederto batean gaude.

2020/03/30

Gurasolagun origami tailerra X

Astelehena heldu zaigu konturatzeke, horrekin batera eguneroko zereginei aurre egin beharko diegu gaur: lana, etxeko lana, etxerako lana, eta beste hainbat eta hainbat gauza, bai,nola ez!!. Baina gu, beti ere, pozik hemen gaudelako. Hala ere, zereginik ez duzuenok hona hemen Koldoren gaurko proposamena. Kontuz, gaur agian pixka bat beldurgarria bai dela.
Aurrera bideoa.
Gatikakoak benetan ausartak dira, eta ez dira kikiltzen, hona hemen Gatikako bizi diren "piztiak".
 
 
Atzo, Naiak ere haren irudiak bidali zizkigun.
Eta zureak non daude? Ideiaren bat izanez gero linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Gora zuek, aupa astelehena.

2020/03/29

Gurasolagun origami tailerra IX

Igandea da, umeen eguna, ez dago presarik, ez dago zereginik, beraz animatu eta amestu Koldok egiten duenarekin. Ilusioz egindakoak, maitasunez prestatutakoak, eta, beti ere, euskararekin lotuta.
Gaur Koldok Gexanek eskatutakoari erantzungo dio eta HELIKOPTEROA egingo du. Era horretan, proiektua ez da batere zaila, beraz, hartu orri bat, berdin dio nolakoa den, eta egiten hasi.
Sartu bideoa.

Beti bezala, Gatikakoak lehenak izan dira. Ziur gaude helikoptero honetan koronabirusa zorabiatuko dela eta desagertuko dela. Oso ideia ona, goazen egitera eta bota kalera

Gozatu igande polit honetan eta abestiak dioen bezala zaindu maite duzun hori, bien  bitartean eman egurre origamiari. Era horretan, ideiaren bat izanez gero  linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Animo, bizitza gure baitan dago.

2020/03/28

Gurasolagun origami tailerra VIII

Asteburua etorri da dagoeneko, hala ere, gu ez gara inora joango, beno agian bai, apika gure bidaia egongelan hasiko da, handik sukaldera, hortik logelara eta eguraldiak uzten badigu balkoira aterako gara. Konturatu zarete ze hotz egiten duen kanpoan, beraz, gu lasai lasai geratuko gara etxean origami egiten.
Koldok egingo duen irudia Izeik eskatu zuen, eta izugarri erraza denez gero,  hartu orria eta animatu, ez zara damutuko.
Sartu bideoa.

Hain zen erraza gure Gatikako lagunek jarraian egin zuten eta irudiak bidali zizkiguten. Eskerrik asko ekipo. Mundialak zarete.

Biharko erronka badugu finkatuta, Gexanek  helikopteroa eskatu baitu. Era horretan, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera; izan ere, linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Animo eta eutsi goiari.

2020/03/27

Birusak ez gaitu mututuko

Orain berbalagun  taldeak online bil gaitezke, izan ere, birusak ez gaitu mututuko, ezta? Beraz Meñakako taldea, Maruriko taldea, Bakiokoak eta Gatikakoak jarri harremanetan dinamizatzailearekin, eta sare berri bat sortuko dugu, euskaraz praktikatu eta bizi nahi dugulako.
Horrez gain, hainbat ekintza antolatu ditugu: jolasak, lehiaketak... horien informazio guztia hurrengo estekan duzue birusak #EzGaituMututuko




Gurasolagun origami tailerra VII

Suguzahar batengandik omen datorkigu etxean gatibu gaituen gaixotasuna, hala ere, guk ez diegu beldur, aitzitik, guk saguzaharrak maite ditugu. Hori dela eta, gaur Koldok saguzaharrak egiten irakatsiko digu.
Gozatu ederra baita.

Orain zuen txanda da, idatzi mezu polita eta baikorra eta bota balkoitik edo leihotik. Portzierto, ikusi duzue nola mugitzen dituen hegoak, magia dirudi.
Hurrengoan Gatikan eginiko saguzarrak, benetan ederrak. Segi horrela, lagunak, hemendik indarberrituak aterako gara.

Amaitzeko beti bezala, gogoratu gure biharko hitzordua, eta animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera; hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Animo eta eutsi goiari.

2020/03/26

Gurasolagun origami tailerra VI

Aurrera doa astea, eta gu ez gara kikiltzen, aitzitik, guk  berrogeialdiari, gauden egoerari eta bestelakoei aurre egiten diegu irribarre batekin eta gure umorerik onenarekin. Etxean bai, baina pozik, nahiz eta batzuetan kalearekin amesten dugun. Era horretan datorkigu Koldo, amets hori erreal bihurtzeko; izan ere, seigarren tailer honetan, beste HEGAZKIN mota bat egiten irakatsiko digu. Gaurkoa arrunta xamarra, baina, aldi berean, oso elegantea.
Aurrera bideoa.

Gure gaurko hegada ez da oso itxurosoa izan, alabaina, ezin dizuegu demostratu zein ondo egiten duen hegan, kalera atera ezin gaitezkeelako, hala ere, zuek egin proba eta konturatuko zarete egia dela.

Eta hona hemen beste "concord" batzuk. Nola ez, lehenengoak gurekin linea zuzena daukatenarenak, hau da, Gatikan sortzen direnak. Zorionak familiak.
Eta ez ahaztu gure biharko hitzordua hemen eta animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera; hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Eskerrik asko bestaldean zaudeten guztioi, eguzkia aterako da, eta guk sentituko dugu.

2020/03/25

Gurasolagun origami tailerra V

Bosgarren tailerra egingo duzue gaur, eta gaurko irudia erreza baino errezagoa izango da. Hala ere, ziur gaude gozatuko duzuela, eta bide batez munduan zehar gure mezua hedatuko dugu.
Gaur bat, ez, BI BIDEO izango dituzue, lehenengoan Koldok origami teknikarekin HEGAZKINA egiten irakatsiko dizue, baina ez hegazkin arrunta, gaurkoa, ordea, hegazkin borobila izango da... Nolakoa?? Borobila?? bai, borobila. Eta bigarren bideoan hegan egiteko teknika ikusiko duzue.
Goazen ikustera lehenengo bideoa.

Hona hemen bigarrena.

Beti bezala, Gatikakoak azkarrenak dira, eta hona hemen Gexanek egindakoa. Eskerrik asko partekatzearren.
Eta ez ahaztu gure biharko hitzordua hemen Uribe Butroeko berbalagunen/gurasolagun blogean.
Bide batez, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera; hona hemen gure  helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Eskerrik asko bestaldean zaudeten guztioi.

2020/03/24

Gurasolagun origami tailerra IV

Laugarren saioa prest dugu dagoeneko. Gaur Koldok irudi klasiko bat egingo digu, hau da, IGELA. Eta zuek trebeak zaretenez gero, ti-ta batean egingo duzuelakoan gaude. Ez gara luzatuko ikusi bideoa eta  jarri martxan.
Gatikako umeak eta gurasoak famatuak izango dira mundu osoan zehar ekimen honi esker, eta benetan eskertzekoa da sortzen ari zareten sare polita eta indartsua.
 
 
 
 
Gogoratu, bidali zuen irudiak uribebutroeberba@gmail.com helbidera.
Bihar beste irudi bat egingo digu Koldok, adi egon sorpresa bat egongo baita.
Besterik ez, animo eta eutsi goiari, denon artean lortu baitugu.

2020/03/23

Gurasolagun origami tailerra III

Aurrera doa gure berrogeialdia, baita gure origami tailerra ere. Hori dela eta, gaur Koldok arrainak egiten irakatsiko digu. Gu ere ikasten ari gara, eta bihartik aurrera astiroago joango gara. Gure hitza duzue.

Hala ere, zuek iaioak zarete; horrenbestez, gaurko erronka gainditu duzue, sobera gainera. Hurrengoan Gatikako gurasolagunek bidalitako argazki batzuk; izan ere, aitortu behar dugu zuen akuarioak benetan ederrak direla.
 
Gatikako gurasolagunek linea zuzena dute gurekin, hala ere, Koldoren "klase magistrala" ikusten baduzue, bidali zuen irudiak uribebutroeberba@gmail.com helbidera, eta guk blogean argitaratuko ditugu.
Beno kuadrilla, nekaezinak gara/zarete, eta benetan eskertzekoa da egiten duzuen ahalegina. 
Eskerrik asko guztioi, zuekin batera berrogeialdi hau, ogeialdi dirudi, ordea.

2020/03/22

Gurasolagun origami tailerra II

Gaur Koldok beste irudi bat proposatuko digu gure Origami tailer birtual honetan. Gaurkoa tankea izango da, hala ere, eta berak esan bezala, papiroflexia dibertitzekoa da eta ez guda egiteko.
Gozatu berarekin eta animatu egitera.
Hasieran zailagoa zela iruditu arren,  gure artean badaude artista hutsak direnak, eta hurrengo argazkietan ikusi ahalko duzue, zein ondo moldatzen ari diren Uribe Butroeko Gurasolagunek eskainitako tailer honetan.
Eskerrik asko parte hartzen ari zareten guztioi. Gora Gatikako Gurasolagunak.
Ez ahaztu bihar beste hitzordua izango duzuela. Ezetz asmatu zein izango den hurrengo irudia. Adi egon.
Gogoratu, bidali zuen irudiak uribebutroeberba@gmail.com helbidera.

2020/03/21

Gurasolagun origami tailerra I

Koronabirusa dela eta, ez gara  etxetik ateratzen, gizartearekiko konpromiso handia daukagulako eta arduratsuak garelako. Hala ere, batzuetan gurasook badakigu ze zaila den umeak entretenitzea eta daukagun egoerari aurre egitea. 
Hori dela eta, proposamen bat dugu zuentzat, honako hau da: egunero origami tailerra egingo dugu; izan ere, gutako askok papiroflexia maite dugu, baina zaila iruditzen zaigu, bada hemendik aurrera ez dago aitzakiarik teknika hura ikasteko eta gozatzeko.
Koldok egunero irudi bat egingo digu, eta zuek emandako argibideak bete. Animo.
 
Lehenengo klaseak emaitzak izan ditu dagoeneko. Ikasle trebeak zarete, izan ere, sekulako artistak ditugu gure artean.


Biba zuek, etxean gauden bitartean gora bihotzak.
Bihar beste saio bat.
Gogoratu, bidali zuen irudiak uribebutroeberba@gmail.com helbidera.

2020/03/11

Goienerren roll play bertan behera Meñakan

Hainbat arrazoirengatik, Meñakako Berbalagunek eta  Goiener Hezkuntza taldeak antolatutako gaurko roll play bertan behera geratu da.
Hurrengo data adosten dugunean, abisatuko dizuegu.

2020/03/10

Gatikakoa BAI, baina, nor naiz?



"Gatikarra naiz, eta harro nago", abestiak zioen bezala zebiltzan umeak, bai; baina, mila miloiko galdera zen: nor zen bakoitza?



Inauteriek pittin bat gehiago iraun dute Gatikan; izan ere, nahiz eta mozorroak gordeta izan, bertoko gurasolagun taldekoek  maskara tailer  batean parte hartu zuten, joan den astean. Ezin arrakastatsuago, ez zen gutxieneko kontua, era horretan umeek jakin bazekiten tailerra zegoela, eta gogo handiarekin hartu zuten prestatutako lana.
Kartulinak, goma-eva, guraizak, daratulua... denetarik geneukan prest.


Baita plantillak ere.

Behin aukeratua izan gure maskara gogokoena, hasi ginen lanarekin; klix -klax, klix-klax....


Ekintza osagarri honetan bi familia berri izan genituen gure artean. Ondo etorriak izan zaitezte.
Artista hutsak ziren guztiak, eta politena izan zen elkarlanean aritzen ikustea.




Bitartean umeak gozatzen eta burmuinari buelta ematen zebiltzan, bakoitzaren maskara lortu arte.
Benetan arratsalde polita pasatu genuen.
Beraz, behin hori ikusita, errepikatzeko prest zaudete? Hurrengo hitzordua apirilaren 7an kokatu dugu dagoeneko. Egun horretan origami tailerra egingo dugu.

Natillak ezin goxoagoak, Gatikan

Gatika gastronomiarekin lotuta dago, hori dela eta, joan den asteartean, martxoak 4, bertoko berbalagun taldeak natilla tailerra antolatu zuen, Urondo Txokoan. Bertoko eta berbalaguneko Maribik sukaldeko ardurea hartu zuen beregain, eta bera izan zen gure gidari trebea, gainera maisuki egin zuen lana, eta natillak prestaketetan aldez aurretik ezer jakin bagenuen ere, asko ikasi genuen berarengandik.
Etxean egin nahi baduzue, hona hemen errezeta:
Esne litro 3
Kanela 5 makil
5 limoi
Arrautza dozena 2
Gailetak, nahi duzun beste
Horrekin batera guztiok geunden prest bai egiteko, bai gero jateko, noski! Hurrengo bideoan ikus dezakezue prozesuaren zati bat.

Ederto batean egon ginen, hurrengo hilabetean zer egingo dugu, Berbalagun?

2020/03/05

Goiener Meñakan

Egungo eredu energetikoa aldatzea posiblea da, horrela uste du, behintzat,  Uribe-Butroi bizirik elkarteak. Era berean, gauzak aldatzeko momentuan daude eta Berbalagun taldeari esker, Goiener Hezkuntza taldeak Meñaka herrian energia berriztagarria aurkeztuko du, roll play baten bitartez; izan ere, dinamika erraza eta oso dibertigarria izango da.
Ekintza hau helduentzat da.

EGUNA: Martxoak 11, asteazkena
ORDUA: 19:00etan
TOKIA: Udaletxeko txokoan

Zatoz eta gozatu euskaraz!!!!!