Birusak ez gaitu mututuko, berrogeialdiak ez gaitu mututuko. Hori dela eta,
PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa
Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak,
mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk
ere eman dezakezu izena, zatoz!
NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an
postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta
sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg
Euskara praktikatu nahi baduzu, euskara maite baduzu, euskararekiko harremana sendotu nahi baduzu, eman izena. Ederra izango da!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina