Origamiren tailer honen lehenengo irudia Pteranodon izan zen, baina ez osorik, ez. Koldok burua egiten irakatsi zigun, orain, ordea, nolakoa zen dino hau azalduko digu. Beraz, badakizue zer tokatzen zaigun gaur: PTERANODON bat. Era horretan, aitortu behar dugu aurre historiako animaliak asko gustatzen zaizkigulako, horrenbestez, ildo horretan jarraitzen dugu.
Aurrera bideo.
Mungiatik Gatikara joango gara. Herriko Gurasolagun taldeak hartu duen ardura txalogarria da eta. Egunero egiten dute ahal dutena, egun hauetan mila lan baitugu, eta batzuetan guztiei ezin diegu aurre egin. Hala ere, hauek egindakoa egunero zabaltzen digute. Eskerrik asko, onenak zarete.
Eta zuek zer? animatuko zarete egitera. Hori horrela bada linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com
posta elektronikoan. Zuen irudiak bidaltzen badizkiguzue, guk hemen argitaratuko ditugu.
Oso egun zoriontsua izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina