Beheko lerroetan irakurriko duzue istorio osoa. Orain Koldok nik eskatu nion KURRILOA egingo dizue.
Sartu bideoa.
Gure lehenengo kurriloak, inork al daki nondik etorri diren? Bai, Gatikatik, noski. Ederrak zarete zuek.
Zergatik eskatu nion kurriloa umeari? Hegazti hau betidanik ongizatearekin, osasunarekin, oparotasunarekin lotu izan da. Izan ere, Japonen haur bat jaiotzen denean, bikote bat ezkontzen denean, norbait gaixorik dagoenean kurriloak oparitzen dira.
Horrekin lotuta daukagu Sadako Sasakiren bizitza (1943-1955). Neskato hura Hiroshima hirian bizi zen bonba atomikoa jaurti zutenean, haren erradiazioak gaixotasun larria eragin zion. Ospitalean zegoela, haren lagunak, Chizukok, kurriloak egiten irakatsi zion eta 1.000 kurrilo paper egingo balitu, bere desio nagusiena erreal bihurtuko zela esan zion. Sadakok osatu nahi zuen, bai, baina aldi berean mundu guztia bakean bizi eta gerra gehiagorik ez egon nahi zuen. Horiek horrela, Sadako kurriloak egiten hasi zen, baina ezin zuen haren proiektua amaitu, bidean hil zen, 644an gelditu behar izan zuen. Hala ere, Chizuko eta beste lagun asko iritsi ziren 1.000 kurrilo egitera, eta, modu horretan, kurriloak bakearen ikur bilakatu ziren mundu osoan.
Asko pentsatu dut gauden egoeraz, eta erabaki dut guk ere kurriloak egingo ditugula, gero balkoietan eta leihoetan zintzilikatuko ditugu, ea orain eta behingoz mundua aurrera eramaten dugun.
Eskerrik asko etxean geratzeagatik.
Gure proiektua aurrera doa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina