Egia da udaberri bete-betean gaudela eta, dagoeneko, negua urrun geratzen zaigula. Hala ere, urtaro hark irudi politak sortzen ditu, haien artean gaur Koldok irakatsiko diguna, honako hau da, ELUR-MALUTA. Gaurko proposamena zure irudimenaren menpe geratuko da. Horrez gain, egiten ikasi eta gero, Maite Losadaren
elur-malutak abestia entzuteko aukera izango duzue.
Aurrera bideoa.
Nola ez, lehenengo elur-malutak Gatikatik etorri dira, Gexanek egindakoak, eta benetan ederrak dira. Zorionak, bikainak dira gero!!!
Zein da zuen irudirik gogokoena? Baduzue? Koldok egitea nahi duzue? Eskatu eta berak egiten lagunduko dizue. Gure helbide elektronikoa hurrengoa da: uribebutroeberba@gmail.com.
Animo, lortuko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina