Aurten ere, Bakiok euskararekin bat egingo du. Hondartza zein kaian, leku guztietan arituko, mintzatuko gara, eta noski gozatuko dugula.
Zatoz guregana, damutuko ez baitzara.
Hurrengoan Bakioko Berbalagunak antolatu dituen ekintzak:
UZTAILAK 3
BURUKO MASAJE TAILERRA.
Estresatuta bizi bazara guregana etorri, Xabi Pajaresek buruko
masajearekin lasaitzen eta gure ezinegonak baztertzen irakatsiko digu.
Ordu erdiko tailerra, eta aukera ezin hobea.
UZTAILAK 10
TALO TAILERRA.
Sukaldaritza, ohiturak eta euskara, AEK-ko irakasle batekin. Hau da,
talo egiten ikasiko dugu, eta nola ez, dastatuko dugu. Aukera aparta
izango dugu Bakioko hondartzan bainua hartu eta gero.
UZTAILAK 17
MAGIA PARRASTAN
Zer da? txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez!!! Magia Parrastan da!!!
Baina zer ote da Magia Parrastan? Jakin nahi baduzu herdu guregana,
Imanol Ituñok egingo duen ikuskizun horretan ezagutuko dugu, zer dagoen
titulu horren atzean.
UZTAILAK 24
AKRO-YOGA
Eguzkiaren agurra ezagutu nahi baduzu, gurekin lortuko duzu. Eskainitako
akro-yoga saioan erlaxatzeko eta luzatzeko teknikak ikasiko ditugu.
Parada ederra gure onerako.
Ordua: Arratsaldeko 19:00etan....
Lekua: Hondartzako kaian, euria egiten badu Bakeako karpan.
Udan ere euskaraz!!!!!!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina