Pasa den astelehenean arratsalde magikoa pasa genuen Bakioko Txakolingunean, eta ia-ia txiki geratu zitzaigun lekua. Bertoko Gurasolagun taldeak ipuin kontalari saioa antolatu zuen, eta 60 lagun bildu ginen han Miriam Mendozari entzuteko prest. Izan ere, hari esker, helduak zein umeak, guztiok fantasiaz eta ilusiozko mundu batean sartu ginen, eta, era berean, noski gozatu genuela.

Eskerrik asko Miriam, eskerrik asko etorri zareten guztioi, zuei esker euskararen transmisioa posible izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina