2020/04/07

Gurasolagun origami tailerra XVII

Rabindranath Tagorek, olerkariak, zioen: "Negar egiten baduzu, eguzkia ikusi ezin duzulako, zure malkoek ez dizute izarrik ikusten utziko". Indiar idazle eta pentsalari bezala, guk baikorra izan behar dugu.  Bai, badakigu gure egoera ez dela normala, baina guk txinpartak ateratzen dizkiogu. Hori dela eta, izarrak gertuago ikusi ahal izateko, Koldok gaur IZAR ederra egingo digu. Gozatu.
Sartu bideo.

Gatikako Gurasolagun taldekideek haien izarrak bidali dizkigute, horiekin benetan zeru dotore daukagula. Zorionak, Enara, Nahia eta Gexan, zerua zuena baita.

Eguzkia atera arte, guk gure irudiak zintzilikatuko ditugu. Eta zuenak non daude. Bidali uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikora eta hemen argitaratuko ditugu.
Oso egun zoriontsua izan.

2020/04/06

Uribe Butroeko Argazki lehiaketa



Etxean aspertuta zaude? ez dakizu nola egin aurre orduei? Beno, bada, Uribe Butroeko Berbalagun eta Gurasolagun taldeek (Bakio, Gatika, Maruri eta Meñaka) Berrogeialdiaren Argazki Lehiaketa antolatu dute.
Gaurtik eta apirilaren 27ra arte denbora duzue zuen etxeetan eta balkoietan gertatzen diren egoera dibertigarriak argazkiak ateratzeko eta guri bidaltzeko.
Uribe Butroeko taldeek erabakiko dute zein den irabazlea, eta horrek saria izango du.
Epea apirilaren 27an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
Animatu eta parte hartu.









2020/04/05

Gurasolagun origami tailerra XVI

Igandea bada ere, Koldok ez du atsedena hartzen, aitzitik, gaur beste proposamenarekin datorkigu. Hala ere, gaurkoa oso urrun dago  animaliengandik, irakatsiko dizuena geometria hutsa da. Gaur KUBOA egingo du, ea "kubismo-korrontearen" adituek egin dezaketen horrelako bat.
Sartu bideoa.
Gure Gatikako lagunek hori eta gehiago egin ditzakete. Artista hutsak baitira. Biba zuek.

Eta zuek, oraindik origamirik gabe bizi ahal zarete? Animatu, mundu berria eta magikoa ezagutuko duzue; izan ere, zuen irudimena ez da etxean geratuko.
Eman egurra, edo hobeto eman papera.....

2020/04/04

Gurasolagun origami tailerra XV

Origamiren tailer honen lehenengo irudia Pteranodon izan zen, baina ez osorik, ez. Koldok burua egiten irakatsi zigun, orain, ordea, nolakoa zen dino hau azalduko digu. Beraz, badakizue zer tokatzen zaigun gaur: PTERANODON bat. Era horretan, aitortu behar dugu aurre historiako animaliak asko gustatzen zaizkigulako, horrenbestez, ildo horretan jarraitzen dugu.
Aurrera bideo.
Mungiatik Gatikara joango gara. Herriko Gurasolagun taldeak hartu duen ardura txalogarria da eta. Egunero egiten dute ahal dutena, egun hauetan mila lan baitugu, eta batzuetan guztiei ezin diegu aurre egin. Hala ere, hauek egindakoa egunero zabaltzen digute. Eskerrik asko, onenak zarete.

Eta zuek zer? animatuko zarete egitera. Hori horrela bada linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan. Zuen irudiak bidaltzen badizkiguzue, guk hemen argitaratuko ditugu.
Oso egun zoriontsua izan.

2020/04/03

Gurasolagun origami tailerra XIV

XXI. mendean gaude dagoeneko, hala ere, non gauden jakiteko atzera begiratu behar dugu, gure arbasoak nortzuk izan ziren jakiteko. Hori dela eta, gaur Koldoren proposamenak aurre historiarekin zerikusia dauka.
Aurrera bideoa.

Betikoak, hau da, Gatikakoak, izan dira lehenak, hona hemen, Gexanek egindakoak. Benetan magoa dirudi.
Animo ekipo, lortuko dugu eta indarberrituak aterako gara egoera larri honetatik, bien  bitartean eman egurre origamiari. Era horretan, ideiaren bat izanez gero  linea zuzena duzue uribebutroeberba@gmail.com posta elektronikoan.
Animo, bizitza gure baitan dago.

2020/04/02

Gurasolagun origami tailerra XIII

Aurrera doa astea, eta, egunek aurrera egin ahala, gure gogoa zuekin egoteko indartzen da, gero eta gehiago. Jasotzen ditugun mezuek eta irudiek hegoak ematen dizkigute, eta horiek zerura eramaten gaituzte. Agian horregatik gaur sorpresa ederra dugu zuentzat. Koldok IZARRA egingo du, baina ez izar arrunta, ez, aitzitik, izar magikoa egingo dizue; izan ere, ezetz asmatu nolakoa den.
Aurrera bideoa.
Gatikako Gexanek egin du eta benetan, ez dago  ikaslerik trebeena munduan. Zorionak, hurrengo klasea zurekin eman beharko genuke, guk ere asko ikasiko baitugu.
 
Gaur, gainera, guk ere sorpresa ederra izan dugu, gure Gatikako lagun berriek, Nahiak eta Enarak izarra ere egin dute, eta era berean, egindako lan guztiaren argazkia bidali digute. Esker mila, dotore geratu zaizue logela.
Izei, zuk zure dinoak astearteko sarreran aurkituko dituzu.
Ez ahaztu gure biharko hitzordua, bien bitartean, animatu zuen ideiak bidaltzera edota zuen irudiak konpartitzera, hona hemen gure helbidea: uribebutroeberba@gmail.com.
Gora zuek. Animo ekipo.

2020/04/01

Gurasolagun origami tailerra XII

Ezagutzen duzue Sadako Sasaki? eta antzinako kondaira japoniarra dioena 1.000 kurrilo paper egiten dituen pertsonari Probidentziak desio bat emango diola? Gaur, origamiz gain, «Senbazuru» elezahar hura hona ekarri nahi izan dugu.
Beheko lerroetan irakurriko duzue istorio osoa. Orain Koldok nik eskatu nion KURRILOA egingo dizue.
Sartu bideoa.

Gure lehenengo kurriloak, inork al daki nondik etorri diren? Bai, Gatikatik, noski. Ederrak zarete zuek.
Zergatik eskatu nion kurriloa umeari? Hegazti hau betidanik ongizatearekin, osasunarekin, oparotasunarekin lotu izan da. Izan ere, Japonen haur bat jaiotzen denean, bikote bat ezkontzen denean, norbait gaixorik dagoenean kurriloak  oparitzen dira.
Horrekin lotuta daukagu Sadako Sasakiren bizitza (1943-1955). Neskato hura Hiroshima hirian bizi zen bonba atomikoa jaurti zutenean, haren erradiazioak  gaixotasun larria eragin zion. Ospitalean zegoela, haren lagunak, Chizukok, kurriloak egiten irakatsi zion eta 1.000 kurrilo paper egingo balitu, bere desio nagusiena erreal bihurtuko zela esan zion. Sadakok osatu nahi zuen, bai, baina aldi berean mundu guztia bakean bizi eta gerra gehiagorik ez egon nahi zuen. Horiek horrela, Sadako kurriloak egiten hasi zen, baina ezin zuen haren proiektua amaitu, bidean hil zen, 644an gelditu behar izan zuen. Hala ere,  Chizuko eta beste lagun asko iritsi ziren 1.000 kurrilo egitera, eta, modu horretan, kurriloak bakearen ikur bilakatu ziren mundu osoan.
Asko pentsatu dut gauden egoeraz, eta erabaki dut guk ere kurriloak egingo ditugula, gero balkoietan eta leihoetan zintzilikatuko ditugu, ea orain eta behingoz mundua aurrera eramaten dugun.
Eskerrik asko etxean geratzeagatik.
Gure proiektua aurrera doa.