2020/02/03

Basatoste martxa, zuek ere bazatozte?

Aurtengoa hirugarren urtea izango da, Bakioko Berbalagunen eta Sasiarte Mendi Taldearen eskutik Basatoste martxa egingo dugula herrian zehar. Hitzordua adostu dugu eta  datorren otsailaren 16an, igandearekin, izango dugu bertoko bazter polit horiek ezagutzeko aukera.  Abagune paregabea izango duzue herria bisitatzeko giro alaian eta osasuntsuan. Bide batez, bertoko ohitura zaharrak ere berreskuratuko ditugu.
Zatoz guregana eta ospatu basatostea beste era batean. Ez dugu izango oztoporik, ibilbide lasaia izango da, beraz etorri zuen umeekin, zuen ilobekin eta partekatu goiz polita gurekin. Ez ahaztu hirugarren "aldian" ere izango dugula, eta burruntziak aterako ditugula.
Etorri eta gozatu gurekin, ederto batean pasatuko dugu-eta.
Hurrengo mapan ibilbidea duzue.
Ordua: 11:30
Irteera: Bentako plaza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina