Aurtengoa hirugarren urtea da bertoko Sasiarte Mendi Taldeak eta
Berbalagunek ekintza hau antolatzen dutela batera.
Eta a ze poza! goizean leiho-saretak zabaldu genituenean.
Igandean eguna ederra argitu zuen, zer gerta ere, guk aurrekoan dena prest geneukan; hau da, oinetako erosoak, mendiko berokiak, txanoak, makilak, eta noski gogoak Basatoste martxa egiteko... Hala ere, ez genuen behar izan prestatu genuen guztia, eguzkia presente izan zelako ibilbide osoan.
Sasiartek prestaturiko ibilbideari ekin genion. Hor ere eztabaida egon zen, batzuek sei kilometro zirela zioten, beste batzuek zazpi, ausartagoek zortzi zirela... Baina, guri bost! Han ez zegoen beldurrik, aitzitik, gure aurpegirik onena aurkeztu genuen.
Izugarri polita ibilbidea, Bakioko bazter ederrak eta ezezagunak ezagutzeko eta bide batez bertoko jendearekiko harremana sustatzeko.
Amaitzeko, nola ez, jatekorik ez zen falta izan. Han geneukan txorizo bokata eta egarriari aurre egiteko isurkariak baziren jaimaren azpian.
Bihotzak pozteko, han ziren trikitilariak giroa alaitzeko musikak lagunduta.
Eskerrik asko etorri zareten guztioi, datorren urtean berriro elkar ikusiko dugulakoan gaude, Sasiarteren partez eta Berbalagunen partez gu prest gaude Basatoste martxa antolatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina