2020/01/31

Xaboi tailerra, Gatikan

 
Joan den asteartean, urtarrilak 28, izugarri gozatu genuen Olatzek emandako Xaboi tailerrean, non eta Gatikan!!!. Herriko Berbalagun taldean xaboi naturalak eta etxean egindakoak modan daudela jakin bagenekien, baina ez genuen espero tailerrak izan zuen arrakasta. Izan ere, zerrenda itxi behar izan genuen, eta "numerus clausus" jarri behar izan genuen, Urondo txokoan kabitu ezinik egongo ginela pentsatuz.
Dena delakoan, han bildu ginen 18 lagun ikasteko prest.
.
Lehenengo  errezeta ondo irakurri genuen, baita konprenitu ere. Zorrotzak izan ginen segurtasunarekin, dena kontrolpean izan nahi genuelako. Sosa kontu handiz ibili beharreko produktua baita.
Prozesu osoa azaldu zen, eta nola egin ikusi bitartean, apunteak hartzeko aukera ere izan genuen.





Gure "maistrak" guztia zeukan apainduta, eta araoa balitz bezala, prestaketa hasi zen. Jira eta bira, horrela genbiltzan, osagaiak ongi nahas zitezen.







Kanpoan eta barruan, zer gerta ere.
Horiek horrela, batzuek aktiboki parte hartu zuten, beste batzuek adi-adi entzun zuten, baina guztiok gozatu genuen azalpenekin, biziki ikasi ere.
Akabuan guztiok  gure xaboia izan genuen, beno egia esan oraindik gogortu behar dira. Egundoko esperientzia izan zen, era horretan, han bildu ginen guztiok beste topaketa bat egin beharko genuela adostu genuen.
Eskerrik asko Olatz, egindako ahaleginagatik. Eskerrik asko guztioi etortzearren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina