Bakioko Berbalagun taldeak Segurtasunari buruzko hitzaldia bertoko biztanleriari eskaini zion, urtarrilaren azken asteazkenean. Ez genuen Kultur etxeko bideo gela bete, baina han hamasei lagun bildu ginen ikasteko gogoarekin.
Proposamena interesgarria baino interesgarriagoa izan zen, eta KZguneko arduradunak emandako azalpenek zur eta lur utzi gintuzten batzuetan. Izan ere, oraindik internet- analfabetoak garela konturatu ginen, eta argi geratu zen, Internetarekin elkarrekin bizi behar dugula, baita ze gutxi dakigun horri buruz ere. Han terminologia berria entzun genuen: grooming, phishing, cookies, eta beste hainbat...
Solasaldi informalaren bitartez, inoiz ez garela adituak izango konturatu ginen, aldi berean ikasi genuen Internet menperatu beharko dugula, berak gu ez kontrolatzeko.
Hori dela eta, agian honi buruzko hitzaldi gehiago antolatuko ditugu etorkizunean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina