2019/10/22

Gurasoak eta umeak munduan zehar


Astelehen honetan, urriaren 21ean, bidaia erraldoia egin genuen, izan ere,  mundua ezagutu genuen Gatikatik atera gabe, eta hainbat tokitara jo genuen Jira Bira tailerrari esker.
Gatikako Berbalagunak herriari eskaini zion egitasmo honekin  familiek, haurrek eta baita gurasoek ere, elkarrekin ​euskara jolasen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu zen,  betiko soinuekin, betiko kantekin... horiekin guztiekin euskal ohituak ere birpasatu genituen, Gazte Txokoan.
Orotara 28 lagun Gatikako plazatik Tolosara abiatu ginen, handik Txinara, geroztik Zelanda Berrira, non kanguroak ere ezagutu genituen. Mundura eta munduan zehar dauden herrietara begira jartzeko aukera izan genuen abestien bitartez.
Ia ahots barik geratu ginen, baina bai umeek eta baita gurasook ere, arratsalde ederra pasa genuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina